GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/07/02

Urteko 14. igandea B ABESTIAK (2018-07-08)

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Urteko) SARRERA (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde Hark eginak. R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,

2018/06/30

Urteko 13. Igandea B 2018-07-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiak hiru hitz hauekin laburtu daitezke: heriotza, bizia eta fedea.

Lehenengo irakurgaiak dio: heriotza ez du Jainkoak egin; Jainkoak ez du nahi heriotzarik; bizitzeko kreatu du guztia.

Bigarren irakurgaiak eskuzabaltasuna eskatzen du, Jesusi jarraituz: Jainkoa, aberats eta aintzatsu izanik, pobre egin da, atsekabea eta heriotza jasan ditu, gu askatzeko, guri bizia segurtatzeko. Honek guztiak fedea eskatzen du, konfiantza Jainkoagan

Ebanjelioa: Jesusek garaitu egin ditu sufrimendua, emakume odoljarioduna

2018/06/29

URTEKO 13. IGANDEA B (2018-07-01)

SARRERA

Senideok, urteko 13garren igandea ospatzen dugu gaur. Sinesten duenarentzat, heriotza loalditxo bat da, esnatzeko aukera ematen duena. Horixe esan dio Jesusek Jairori, hilberria den neskatoaren aitari; hasia baitzen Jesusengan sinesten, Sinagogatik urruntzearekin batera.
Lehen kristauek ere horrela ikusten zuten heriotza. Izan ere, nekropoliari, hau da, hildakoen herriari, zimiterio deitzen zioten, hau da, lo-leku.
Baina Jairoren alaba hil zelako, negarrez eta lantuka ari zen jendeak ez zuen

2018/06/28

Urteko 13. igandea ABESTIAK 2018-07-01

SARRERA GOAZEN ELKARTURIK

Goazen elkarturik piztuta fedea
argitan zabalik maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun,
gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez,
ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun,
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,
emanez eskua ta ogia.-R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa

2018/06/27

PEDROREN ZERBITZUA

Jesus hizketan ari da ikasleekin Filipoko Zesarean, Jordan ibaiaren sorburutik hurbil. Pasadizo hau inportantea da Mateoren ebanjelioan. Segur aski, ikasleek bi gauza hauek nahas ez ditzaten nahi du: Jesusengandik jaiotzen ari diren «elizak» eta berari buruz iritzi-mota guztiak bizi dituzten judu-elkarteak nahas ez ditzaten.
Lehenik eta behin, Elizaren erdigunean zein dagoen argitu behar da. Zuzenean galdetu die Jesusen ikasleei: «Zuek, zein naizela diozue?» Pedrok erantzun dio guztien izenean: «Mesias

2018/06/25

En busca de la mejor medicina (Marcos 5,21-43)
Domingo 13. Ciclo B. 2018-07-01

La muñeca rusa

En los evangelios, los relatos de milagros son como contenedores bien cerrados, unos juntos a otros, sin que se mezcle su contenido. El pasaje de Marcos que leemos hoy recuerda, en cambio, a las muñecas rusas: un milagro dentro de otro. Jesús va a curar a una niña y se cuela por medio una enferma con

2018/06/25

EMAKUME BATEN FEDE HANDIA (Markos 5,21-43)
Urteko 13. igandea B 2018-07-01

Harrigarria da pasadizoa. Markos ebanjelariak emakume ezezagun bat dakarkigu fede-eredutzat, kristau-elkarteentzat. Harengandik ikasi ahal dute nola ibili Jesusen bila fedez, nola iritsi Jesusekin harreman sendagarria izatera eta nola topatu Jesusengan biziera berri bati, bakezko eta osasungarri bati, ekiteko indarra.

Jairo, «sinagogako buruzagi» eta Kafarnaumeko gizon ezagun hura, ez bezala, emakume hau ez da inor. Ezkutuko gaixotasuna, tipikoki femeninoa, duela dakigu soilik,

2018/06/20

Ekainaren 24ª Joan Bataiatzailea ABESTIAK 2018

SARRERA

Argiaren seme eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.

AINTZA

(Apaizak) Aintza zeruetan
Jaungoikoari.

Aintza, Zuri, Jauna, eta eskerrak Zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna, eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna;
Jauna,
Seme bakar,

2018/06/19

JOAN BATAIATZAILEAREN JAIOTZA (2018-06-24)

SARRERA

Senideok, Joan Bataiatzailearen eguna ospatzen dugu gaur, jaioteguna. Jesusen garaiko jendearen artean, inor gutxiri aitortu diote Joani bezalako osperik juduek eta kristauek. Ezta Paulori eta Pedrori ere.
Lau ebanjelioetan, hainbat aldiz ageri da Joan; beti ere Jesusekin erlazionaturik. Flavio Josefok berak, lehen mendearen azken aldian bizi izan zen judu historialari hark, garai hartako beste pertsonaiei baino orrialde gehiago eskaini zizkion Joani; gainera, garai hartako profetarik handiena zela

2018/06/19

Joan Bataitzailearen jaioteguna (2018-06-24

José Román Flecha Andrés / PALABRA DEL SEÑOR –Salamanca
Aurkezpena: Antonia Castro Panero / Euskaraz: D. Amundarain / Musika: M’invocherà e io l’esaudirò.

Zortzigarren egunean haurra erdaintzera joan ziren, eta Zakarias izena ezarri nahi zion jendeak, aitaren izena bera. Baina amak esan zuen: «Ez, Joan izango du izena».
Esan zioten: «Familian ez duzue inor izen horretakorik».
Eta aitari keinuka galdetu zioten, zein izen ezarri

Page 107 of 218