GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/07/19

ERROMES JOAN
Uztailaren 25a: Santiago Apostolua

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 20-28

Aldi hartan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?» Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean». Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kalizatik edateko?» Erantzun

2018/07/18

Urteko 16. igandea B ABESTIAK 2018-07-22

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den / guztiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu,
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.

AINTZA

“Aintza, aintza, ALELUIA” (3) / abestu Jaunari.
Norbait larri eta estu / zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe / maitasun besarkada,
hurkoari on eginez / Jainkoa goresten da, / zinez denok maita.

SALMOA

R/.- Jauna dut artzain,

2018/07/18

Merezitako atsedena huts eginik (Markos 6,30-34)
Urteko 16. igandea B 2018-07-22

Zer da: ezinezko kontakizun bat ala kontakizun sinboliko bat?

Gaurko ebanjelioa joan den igandekoari lotua dago: Jesusek ikasleak misiora bidaltzeari, alegia. Lehen begiratu hutsean oso ondo ulertzen da, eta lotsa ere ematen du komentatzen hasteak. Baina bada xehetasun garrantzizko eta argiezineko bat: Jesus eta ikasleak ontziratu direnean, leku bakarti baten bila, Markosek dio jende askok ikusi zituela joaten, eta jende hori

2018/07/16

JESUSEN BEGIRATUA (Markos 6,30-34)
Urteko 16. igandea –B−2018-07-22

Xeheki kontatu du Markosek pasadizoa. Leku patxadatsu eta bakarti baterantz doa Jesus ontziz ikasleekin. Lasai entzun nahi die, nekaturik itzuli baitira beren lehen ibilaldi ebanjelizatzailetik, eta bidali dituen Profetarekin partekatu nahi baitute beren esperientzia.

Jesusen asmok, ordea, huts egin du. Jendeak antzeman dio nora doan eta, ertzetik korrika, aurrea hartu dio. Jesusek eta ikasleek, iritsi direnean, inguruko herrixka guztietatik etorri den jendetzarekin egin dute

2018/07/14

Urteko 15. Igandea B 2018-07-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bi hitz hauekin laburbildu genitzake gaurko irakurgaiak: hautatuak eta bidaliak. Bi hitz hauek behin eta berriz errepikatzeko gogoa ematen dit: hautatuak eta bidaliak. Guztiok hautatu eta bidali gaitu Jesusek. Batzuk eta besteak eginkizun berezi baterako. Denak apaiz?, denak guraso?, denak politiko?, denak nekazari? Ez. Baina denak hautatuak eta bidaliak. Lanbide batean edo bestean jarduteko, mundu hobe bat egiten.

Adibide onak ditugu lehen irakurgaikoa eta ebanjeliokoak.

Lehen

2018/07/12

URTEKO 15. IGANDEA B (2018-07-15)

SARRERA

Senideok, Jaunaren eguna ospatzen dugu gaur. Igandea. Egiteko handi batera deitzen gaitu Jaunak: munduari Berri Ona ematera. Ikus dezagun nola gonbidatzen gaituen.
Jesusek Hamabiak bidali ditu. Gu bidaltzen gaitu gaur. «Hamabi» zenbakiak Israel osoa esan nahi du. Israel berri osoa. Dei horrekin esaten digu: eraman dezagula mundu osora Jainkoaren Erreinuaren berri. Berak hots egin duen bezala.
Jesusek hots egin duen Erreinua edozein erlijio baino zerbait gehiago

2018/07/12

Urteko 15. igandea B ABESTIAK 2018-07-15

SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako /

2018/07/10

EBANJELIZAZIO ARO BERRIA (Markos 6,7-13)
Urteko 15. Igandea 15 B 2018-07-15

Frantzisko aita santua, «Jesusen pozaren ukituko ebanjelizazio-aro berri» baterako deika ari zaigu. Zer izan daiteke, ordea, hori? Zein izan daiteke berorren berritasuna? Zer behar dugu aldatu? Zein izan zen egiaz Jesusen asmoa, ikasleak bere eginkizun ebanjelizatzailea luzatzera bidali zituenean?

Markosen kontakizunak argi uzten du, Jesus bakarrik dela beraren jarraitzaileen egintza ebanjelizatzailearen iturria, inspiratzailea eta eredua. Ez dute ezer egingo beren izenean.

2018/07/08

Ikasleak misiolari (Markos 6,7-13)
Urteko 15. igandea B (2018-07-15)

Nazareteko porrotak ez du adoregabetu Jesus. Aitzitik, bere misiogintzan jarraitzeaz gain, joan den igandean ikusi genuen bezala, bere ikasleak ere misiolari bidali ditu. Itun Zaharreko profetek izan zuten batzuetan ikaslerik, baina, dakigula, ez zuten bidali sekula halakorik misiolari; ikaslearen egitekoa, profetarentzat sostengu sozial eta espiritual izatea zen, haren hitzak gorde eta ondorengoei eskualdatzea. Jesusek ikasleez duen ikuspuntua beste bat da, dinamikoagoa: ez

2018/07/07

Urteko 14. Igandea B 2018-07-08
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaiek erronka handia bota digute: Sinesten al dut Jesusengan?, federik ba al dut?, konfiantzarik ba al dut Jesusengan?

Joan den igandean bi fede-lekuko edo testigu eskaini zizkigun ebanjelioak: odol-jarioa zuen emakumea eta oso larri zegoen 12 urteko neskatxaren aita, Jairo.

Gaur bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, beste batzuen guztiz kontrako jarrera dakarkigute begi aurrera.

Lehen irakurgaian, Ezekiel profetari dei hau egin dio Jainkoak: «nire kontra jaiki

Page 106 of 218