GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/08/08

Urteko 19 igandea B ABESTIAK 2018-08-12

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu

2018/08/06

Hiru ogi-mota (Joan 6,41-51)

Lehen irakurgaia (1 Erregeak 19,4-8) eta ebanjelioa hiru ogi-motaz mintzo zaizkigu: egun baterako elikatzen duenaz (mana), berrogei egunerako indarra ematen duenaz (Elias) eta betiko bizia ematen duenaz (Jesus). Baina has gaitezen Kafarnaumgo sinagogan gertatua gogora ekarriz.

Pasartearen garapena

Korapilatsua da, gai desberdinak nahasten baititu.
1.-Juduen objekzioa: Nolatan izan daiteke hau zerutik jaitsia?
2.-Jesusen erantzuna: nigan sinetsiko bazenute, ulertuko zenukete.
● Baina nigan sinetsi, Aitak erakartzen duen hark bakarrik sinesten

2018/08/06

Jainkoak erakarriak Jesusenganantz (Joan 6,41-51)
Urteko 19. igandea 2018-08-12

Joanen kontaeraren arabera, gero eta argiago errepikatzen du Jesusek, Jainkoagandik datorrela bera, guztiei betiko bizia ematen duen janaria eskaintzeko. Jendeak, ordea, ezin jarraitu du gauza hain eskandalagarri hori entzuten, erreakzionatu gabe. Ezagunak dituzte beraren gurasoak. Nola esan dezake Jainkoagandik datorrela?

Ezin gerta dakiguke harrigarri beraien erreakzioa. Arrazoizkoa al da Jesu Kristogan sinestea? Nolatan sinets genezake, gizon jakin eta ezagun horrengan, Herodes Handia hil

2018/08/04

Urteko 18. Igandea B 2018-08-05
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean esan bezala, bost igande hauetan San Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua entzungo dugu. Kapitulu horretako ideia edo puntua nagusia zein den? Betiko biziaren bila bizitzea.

Bada Biblia baino lehenagoko idazki bat. Mesopotamian. Gilgamesen Poema da. Erdi historikoa, erdi legendarioa. Gilgames da protagonista. Betiraunean bizitzea du ametsa. Horretarako, abentura luze eta arriskutsu bati ekin dio: hilezkortasunaren landarearen bila hasi da.

Senideok, kristauok badakigu zein den

2018/08/03

URTEKO 18. IGANDEA B (2018-08-05)

SARRERA

Senideok, duela berrogei eta bi urteko (1976-08-04) gertakari batekin hasi nahi nuke meza. Argentinako Errioxa probintziako herri pobreetara egin ohi zituen joan-etorrietako batean, hildako bat zeraman talde batekin topo egin zuen Angelelli gotzainak. Egur-lanean ari ziren langile batzuek, nolabait moldatutako hil-ohe batean zeramaten gazte baten gorpua.
Gelditu eta hilkutxarik ez ote zuten galdegin zien gotzainak. Jendeak, lotsaz: «Gotzain jauna, ez dugu dirurik». Hurrengo igandean,

2018/08/02

Urteko 18. igandea B ABESTIAK 2018-08-05

SARRERA

R/.-Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

R/.-“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna,
errukia ta maitasuna.

Jan zuen gizakiak indartsuen ogia,
asetzeko adina zuten janaria.
Lur santura zituen eraman,
bere eskuinez irabazitako mendira

Erruki hutsa dugu Jauna,

2018/07/30

BETIKO BIZI OGIA (Joan 6,24-35)
Urteko 18. igandea –B− 2018-08-05

Zer dela eta jarraitu Jesus aintzat hartzen hogei menderen ondoren? Zer espero dezakegu harengandik? Zer ekarpen egiten ahal digu gure aldi honetako gizon-emakumeei? Gaurko mundu honetako problemak konponduko ote dizkigu? Axola handiko elkarrizketa batez mintzo da Joanen ebanjelioa: Galileako aintzira ondoan Jesusek jendetza handi batekin izandakoaz.

Bezperan otordu harrigarri eta doakoa partekatu dute Jesusekin. Ase arte jan dute ogia. Nolatan utzi hari

2018/07/30

Eukaristia eta hilezkortasuna (Joan 6,24-35)
Urteko 18. igandea B 2018-08-05

Zenbat mila aldiz jaunartu duzu Lehen Jaunartzea egin zenuenetik? Jada ohikeria bihurtu al da, beraren garrantziaren jakitun zarelarik ere? Beste gai batez hitz eginez, zer uste dugu beste biziaz? Hau esaten dutenetakoa al zara: «Gizaixoa edo gajoa hil da, erremediorik gabeko zoritxar bat balitz bezala» Prest egongo al zinateke, Gilgames bezala, Mesopotamiako heroi handi hura bezala, bidaia arriskutsu bati ekiteko hilezkortasunaren

2018/07/29

LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2018-07-31)

SARRERA

Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Iruñeko zauritik sendatu, Loiolatik atera eta munduan ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Ignazio izena hartu zuen.
Egonkortu esan dugu. Baina urrats bat gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
Mila bostehun eta

2018/07/29

Loiolako Ignazio santua 2018-07-31
HOMILIA

Anai-arrebok:

Poz handiz ospatzen dugu gaur Loiolako Ignazio santuaren jaia. Geure artekoa dugu. Hurbil-hurbilekoa.
Batez ere, Ignaziorengan ikusten ditugun gauza bitxi eta zoragarriek eragiten digute poza eta harridura.
Adibidez eta hasteko, zer iruditzen zaizue Ignazioren ateraldi hau? Iruñean, Gaztelako erregearen gudarostean, nafarren kontra ari da borrokan. Utzi dezagun alde batera kontraesan handi hori alde batera: gipuzkoar bat nafarren kontra! Baina ikus dezagun beste gertaera hau. Nafarrek gogor

Page 104 of 218