GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/07/28

Urteko 17. Igandea B 2018-07-29
HOMILIA

Anai-arrebok!

Hona gaurko ebanjelioaren muina: Jesus arduratsu da jendeak zer jana izan dezan. Ez bakarrik betiko bizirako jana, baita mundualdi honetakoa ere.

Aspaldiko igande hauek San Markosen liburutik hartu izan dugu ebanjelioa. Gaur eta ondorengo lau igandeetan, San Joanen liburutik hartuko dugu.

Hain justu, San Joanen 6. kapitulua entzungo dugu bost igande hauetan. Benetan, bihotzez hausnartzeko egoki-egokia dugu kapitulu hau. Hona kapitulu horretako gai nagusiak: Jesusek jendetzari jaten

2018/07/26

Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2018-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

(Apaizak) Aintza zeruetan Jaungoikoari.

Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

● Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.
R/.- Aintza

2018/07/25

URTEKO 17 IGANDEA B (2018-07-29)

SARRERA

Senideok, urteko 17. igandea ospatzen dugu gaur. Gaur hasita, bost igandetan, Markosen ebanjelioa utzi eta Joanen ebanjelioko 6. kapitulua irakurriko dugu. Gaurkoan, ogiaren eta arrainen ugaltzea entzungo dugu.
Oso gogoan izan beharko genuke hau. Joanek ez du azpimarratzen Jesusen errukia ugaltze hori egiteko orduan. Gose fisikoaren bidez, jendeak duen gose espirituala adierazi nahi du. Gaurko miraria, hain zuzen, seinale bat da: Biziaren ogia da Jesus.
Aldi

2018/07/25

LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA (2018-07-31)
Bere kixotetasunez bizi ispilu

Ignazio ameslari handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman nahi zuen ebanjelioa.

Ignazio ameslaria zen, konbertitu aurretik jada. Lehenik eta behin, Loiolako bizipenak, artean gaztetxo, urruneko lurraldeak besarkatzeko irudimena eragin zion. Bazituen, bere arbasoen artean, lurraldeak konkistatzera jo zutenak.

Bigarren, Arevalon (Gaztelan), bizitzera hamasei urteko hara joan zelarik, erregearekin jarduten zuen

2018/07/25

Urteko 17. igandea B ABESTIAK 2015-07-26

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.-R/.

SALMOA

Zu zaitut, Jauna,/ nire lagun,
zuk zaintzen nauzu / gau (e)ta egun.

Jauna, zure

2018/07/23

GAZTE BATEN KEINUA (Joan 6,1-15)
Urteko 17. Igandea B 2018-07-29

Jesusek bere jarduera profetikoan buruturiko seinale guztien artean, lehen kristau-elkarteek gehienik gogoratu ohi zutena, segur aski, hark landan, Galileako aintzira inguruan, antolatutako jendetza-otordu bat izan zen. Ebanjelio guztiek jaso duten pasadizo bakarra da.

Benetan aberatsa da kontakizunaren edukia. Bere ohiturari jarraiki, Joanen ebanjelioak ez dio deitzen «miraria», baizik «seinalea». Horrenbestez, kontatzen diren egintza hutsekin ez gelditzeko esan nahi digu, baizik eta fedeaz

2018/07/23

Jesusek diskurtso bat prestatu bizi-ogiaz (Joan 6,1-18)
Urteko 17. igandea B 2018-07-29

Segidako bost igandeetan San Joanen ebanjelioko pasarteak izango ditugu irakurgai liturgian; zehazki, bizi-ogiaren diskurtsokoak, aurretik ogiak eta arrainak ugaltzearen seinale bat datorrelarik.

Kasu bitxi bat

Gauza bakana da Joan kontakizun batean bat etortzea Sinoptikoekin (Mateo, Markos, Lukas). Ogiak eta arrainak ugaltzearen hau da kasu bakanetako bat, baina komeni da erreparatzea Joanen nabardura bereziei. Lehenengoa, datarena da: «Hurbil zen Pazkoa, juduen jaia».

2018/07/21

Urteko 16. Igandea B 2018-07-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Geure bizitzan, gauza nabaria da bake-falta. Batasun-falta. Elkartasun-falta. Hona adibide bat, gaur, larunbata, goizean irakurria. Guztiok dakigu: El Valle de los Caídos monumentu-multzo bat da, 1940 eta 1958 bitartean eraikia, Escorialen. Besteak beste, bertan ehortzi zuten Franco.

Gaur egun, jende askok uste du, monumentu hori ez dela leku egokia, Franco hor ehortzia egoteko. Eta eginahalak egiten ari dira, hortik ateratzeko. Zer uste du Elizak?

Madrileko artzapezpiku den

2018/07/20

Un relato imposible o un relato simbólico? (Mc 6,30-34)
Domingo 16 B 2018-07-22

El evangelio empalma con el del domingo anterior, cuando Jesús envía a los discípulos de misión.

En aquel tiempo se reunieron de nuevo los apóstoles con Jesús y le contaron lo que habían hecho y enseñado. Él les dijo: «Venid conmigo a un lugar retirado y tranquilo y descansad un poco». Porque eran tantos los que iban y venían,

2018/07/19

URTEKO 16. IGANDEA B (2018-07-22)

SARRERA

Senideok, urteko 16garren igandea ospatzen dugu gaur. Irakurgaiek geure bihotzera begira jartzeko gonbita egiten digute. Lehenengo irakurgaiak esaten digu: gure konfiantza merezi duen artzain on bakarra, Jainkoak bidaliko digun hura izango dela. Kristauoi dagokigunez, Jesusez ari da hor. Jesus berpiztuaz. Geure bihotzean aurki dezakegun Jesus berpiztuaz. Bigarren irakurgaiak, batzuk besteengandik apartatzen gaituen pareta botatzeko eskatzen digu; pareta hori, azken batean, neure «neu» harroa da: neure «neu»

Page 105 of 218