GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/06/18

Nor da hau? Nor gara gu? (Markos 4,35-40)
Urteko 12. igandea B 2018-06-24

Liturgian Markosen ebanjelioa idazleak idatzi zuen bezala irakurriko bagenu, eta ez saltaka, ez estropezuka, ez etenka, ohartuko ginateke Jesusen herrikoitasun hazkorrak hiru erreakzio oso desberdin eragin zituela: mesfindantza beraren familian, ukoa lege-maisuengan, onarpena beraren familia berrian («hauek dira nire anaia, nire arreba eta nire ama»). Bere familia berri hori, parabolen kapituluan eskolatu du Jesusek (parabola horietatik bi bakarrik

2018/06/18

ZERGATIK ZARETE HAIN BELDUR? (Markos 4,35-41)
Urteko 12. igandea B 2018-06-24

Jesus eta haren ikasleak doazen itsasontzia ekaitz batek jo du, Galileako aintziran udako egun batzuetan ezustean eta harro sortzen diren ekaitz haietako batek. Markosek pasadizo hori deskribatu du, une zailak bizi dituzten kristau-elkarteen fedea esnatzeko.

Kontakizuna ez da istorio lasaigarri bat, gaur egungo kristauak kontsolatzeko, Jainkoaren babesa aginduz, Elizari historian patxadan ibiltzeko aukera emateko. Jesusen dei erabakitzailea da, une zailetan berarekin

2018/06/16

Urteko 11. igandea B 2018-06-17
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bai Jesusen garaian, bai gaur, jakintsuek hizkera jasoa erabiltzen dute, munduaz, gizadiaz, gizakiaz, Jainkoaz… hitz egiteko. Munduko jenderik gehienak ezin ulertu izaten duen hizkera jasoa. Jesus, aldiz, hizkera xumeaz baliatu izan da. Egneroko bizitzan gertatzen diren gauzez baliatzen da munduaz, gizakiaz, Jainkoaz… bere mezua emateko. Batez ere parabolak edo ipuinak erabili izan ditu.

Gaurkoan ere, bi parabola entzun ditugu. Bata, arbola edo landare heldu bihurtzen

2018/06/15

URTEKO 11. IGANDEA B 2018-06-17

SARRERA

Senideok, Urteko deitzen dugun aldi honetan, Jesusek JAINKOAREN ERREGETZA edo ERREINUA deitzen duen hori sakontzen joango gara. Mateok, ZERUETAKO ERREGETZA esaten du, Jainkoaren Erregetza esan ordez; bere judu entzuleei hobeto egokitzeko.
Jesusek, esapide horrekin zer adierazi nahi duen errazteko, parabolen bidez hitz egingo digu geuri ere. Ipuin horien bidez, askoz ere errazago ulertuko dugu zer den Jainkoaren Erregetza, baldin eta igandez igande esaten diguna, entzuteaz

2018/06/13

Urteko 11. igandea B ABESTIAK 2018-06-17

SARRERA

R/.-Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.- R/.

SALMOA

R/.-Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna betikoa baita.

On da Jaunari eskerrak ematea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartzea
zure

2018/06/11

Enigma, mostaza hazia eta zedro arbola (Markos 4,26-34)
Urteko 11. igandea B 2018-06-17

Joan den igandeko ebanjelioan ikusi genuen, nola ari zen eratzen elkarte txiki bat Jesusen inguruan: beraren familia: anai-arrebak eta ama. Pasarte haren segida-segidan, parabola-sail bat dakar Markosek, Jesusek kontatua. Irakurleak aspalditik espero zuen zerbait da; izan ere, ebanjelariak askotan errepikatu du Jesus irakasten ari dela, baina zer irakasten duen adierazi gabe. Diskurtso luze horretatik (34 txatal), bi parabola

2018/06/11

APAL-APAL ETA KONFIANTZAZ (Markos 4,26-34)
Urteko 11. igandea B 2018-06-11

Jesusek kezka handia bizi zuen bere jarraitzaileak halako batean etsipenean eroriko ote ziren, pentsatuz; hain zuzen, mundua gizatarrago eta zoriontsuago egiteko beren ahaleginek arrakastarik ez zutela ikustean. Ez ote zuten bertan behera utziko Jainkoaren erreinua? Eutsiko ote zioten zeruko Aitarekiko konfiantzari? Nolanahi ere, honek izan beharko lukete gauzarik garrantzizkoena: ez ahaztea sekula, nola lan egin.
Galileako nekazarien esperientziatik jasotako etsenpluez baliatuz,

2018/06/08

TAUZMENDI B 10 IG OHAR 2018-06-10

SARRERA

Anai-arrebok, pazkoaldia bukatu genuen; Hirutasun Santuaren jaia eta Corpus ere ospatu ditugu. Hemendik aurrera, Urteko deitzen dugun aldia ospatuko dugu. Apurka-apurka Jesus hobeto ezagutu eta gehiago maitatzen saiatuko gara, beti ere elkarren arrimoan.

Zirragarria da gaurko ebanjelioa. Jerusalemgo lege-maisuek egundoko iraina bota diote Jesusi: deabrudun zarelako botatzen dituzu zuk deabruak. Eta Jesusek: bai zoroak zaretela; deabruak deabruak botatzen baditu, bere buruaren kontra ari da, ezta? Jesusen

2018/06/08

Urteko 10. igandea B ABESTIAK 2018-06-10

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Jaunari kanta,
ona baita,
hain du handia
bere betiko errukia.

Une guztitan dezadan Jauna
nik goretsi,
gora eta gora nagoen beti.
Nire arimak Jaunagan poza
baizik ez du,
apalak, entzun eta poztu.-

2018/06/07

Mesfidantza, gaitzespena, onarpena (Markos 3,20-35)
Urteko 10. igandea B (2018-06-10)

Hainbat jai (Mendekoste, Irutasuna, Corpus) ospatu ondoren, Urteko deitzen dugun aldira itzuli gara, eta Jesusen jardueraren hasierara. Markosen kontakizunari gagozkiola, Bataioaren eta Tentazioen ondoren, Jesusek Nazareteko sinagogan predikatu du eta hainbat mirari egin du. Alabaina, beraren jarduera-moduak, ideiek eta asmoek fariseuen aurkaritza eragin dute; hauek, izan ere, «herodestarrekin bat eginez, hasieratik hartu dutenJesus garbitzeko asmoa» (Markos 3,6). Baina denbora asko falta

Page 108 of 218