GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/01/11

JAUNAREN BATAIOA (C) 2019-01-13

SARRERA

Senideok, gaur ospatzen dugu Jesusen benetako edo bigarren jaiotza. Berak, lurrean bizi zela, Nikodemori esanez (Jn 3,5), gaur guri esango digun bezala, garrantzizkoena uretik eta Espiritutik jaiotzea da.
Eguberri egunean Jesus haurra artzainei agertu zitzaiela ospatu genuen, hau da, Israel herriaren salbaziorako etorri zela. Epifania egunean, berriz, Jesus haurra magoei agertu zitzaiela ospatu genuen, hau da, mundu osoaren salbaziorako etorri zela. Gaur, azkenik, bataioa hartuz eta zeruko

2019/01/07

HASI ERREAKZIONATZEN (Lukas 3,15-16.21-22

Jesusen Bataioa 2019-01-13

Joan Bataiatzaileak ez dio jendeari biderik eman bera Mesiasekin nahastu dezan. Badaki zein diren bere mugak eta onartu ditu. Izan ere bada bera baino indartsuago eta funtsezkoago bat. Hari bakarrik egin behar dio herriak ongietorria. Bistakoa da arrazoia. Bataiatzaileak ur-bataioa eskaintzen du. Jesusek, Mesiasek, bakarrik «bataiatuko du Espiritu Santuaz eta suaz».

Behatzaile ez gutxiren ustez, Elizaren arazorik handiena gaur egun «eskastasun espirituala» da. Elizak ez du

2019/01/06

Jesusen Bataioa (Lukas 3,15-16.21-22

C urtea 2019-01-13

Ariketa sinple bat eta ezusteko bat

Imajina ezazu hamabi urte zinenetik hogeita hamarreko izan arte (eman dezagun iritsia zarela adin honetara) egin izan duzun edo gerta izan zaizun guztia. Zerrenda idazten baduzu, orrialde bat baino gehiago beharko duzu. Xeheki garatzen baduzu, liburu bat irtengo zaizu.

Hau da ezustekoa: Jesusen hogei urtez ez dakigula ezer ere kasik. Lukasen arabera, gurasoekin tenplura igo zenean hamabi urte zituen; bataiatu zenean

2019/01/05

2019/01/05

Jaunaren Epifania B (2019-01-06)

HOMILIA

Anai-arrebok!

Jaunaren epifania edo agerpena ospatzen dugu gaur. Eguberri-egunean, Jesus artzainei agertu izana ospatu genuen; gaur paganoei agertu izana: magoek, Jesusenagana konbertitu diren jentil edo pagano guztiak ordezkatzen dituzte. Tartean, gu geu ordezkatzen gaituzte.

Esanahi handikoa da Edith Steinen esaldi hau, federako egin duen bidea adierazten duena: «Jainkoa egia da. Egiaren bila dabilena, Jainkoaren bila dabil, jakinaren gainean ala ez». Edith hau filosofoa zen, judu-jatorrikoa, ateoa; kristau bihurtu zen,

2019/01/04

EPIFANIA (C) edo AGERPENA 2019-01-06

SARRERA

Senideok, Epifania ospatzen dugu gaur; alegia, Jesus mundu osoarentzat agertu izana. Kontuan hartzeko detailea da beste hau: Lukasen arabera Jesus haurra artzainei agertu zaie lehenengo; Mateoren arabera, berriz, pagano batzuei, Ekialdeko mago batzuei (ez dira erregeak).
Berez, Ekialdeko Elizan Eguberriari ematen zioten Epifania izena. Mendebaldeko Eliza, erromatarra alegia, Epifania jaia 5garren mendean hasi zen ospatzen. Azken batean, Eguberri jaiaren ezaugarrietako bat da Epifania hau ere:

2019/01/02

Epifania Agerkundea C ABESTIAK 2019-01-06

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)

APAIZAK: Aintza zeruetan Jaungoikoari.
DENEK: Aintza, Zuri, Jauna, Eta eskerrak Zuri

Eta

2018/12/31

Andre Maria Jainkoaren Ama 2019-01-01

HOMILIA

Gaur jai asko ospatzen ditugu batean. Nagusiki Jesusena: Jesusi izena jarri izana; izan ere, Hasiera liburuan (17,12) datorrenez, jaio ondoko zortzigarren egunean, haur mutikoa erdaindu beharra zuten juduek, eta, horrekin batean, izena jartzea egiten zuten. Halere, urtean joan urtean etorri, egun berean hainbeste jai pilatu direlako, Jesusen izena ospatzea, urtarrilaren 3ra aldatu du Elizak. Horrenbestez, gure artean gehienik nabarmendu ohi dena Andre Mariaren jaia da: Andre

2018/12/31

2018/12/30

KONTAKIZUN TXUNDIGARRIA (Mateo 2,1-12)

Jaunaren Epifania C 2019-01-06

Jesusen aurrean jarrera oso desberdinak har daitezke. Hiru lagun-taldek izan duten erreakzioaz mintzo zaigu magoen kontakizuna. Batetik, pagano batzuk Jesusen bila dabiltza, izar baten argi txiki batek gidaturik. Bestetik, Tenpluko erlijioaren ordezkariak ageri dira, haurraren arazoa bost axola zaiela. Hirugarren, Herodes errege boteretsua, soilik arriskua ikusten du Jesusengan.

Magoak ez dira Israel herri aukeratuko kide. Ez dute ezagutzen Israelgo Jainko bizia. Ez dakigu ezer, ez

Page 87 of 218