GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/01/21

PROFETA (Lukas 1,1-4; 4,14-21)

Urteko 3. igandea C 2019-01-27

Galileako herrixka ezezagun batean, Nazaret izenekoan, herritarrak sinagogan bildu dira larunbat-goiz batean Jainkoaren Hitza entzuteko. Jainkoaren bila urte batzuk basamortuan egin ondoren, hazi zen herrira itzuli da Jesus.

Garrantzi handikoa da pasadizo hau, Jesus ezagutu eta haren misioa ondo ulertzeko. Lukasen kontakizunaren arabera, guztientzat ia ezezaguna den herrixka honetan Jesusek bere aurkezpena egin du, Jainkoaren Profeta bezala, eta herrixka honetan agertu du bere egitaraua,

2019/01/19

Urteko 2. igandea C 2019-01-20

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan, gauzarik garrantzizkoena azkeneko esaldian dator: «Jesus bere seinaleak egiten hasi zen, bere aintza agertu zuen eta handitu egin zen bere ikasleek berarekiko zuten konfiantza».

Hiru gauza: Jesus seinaleak egiten hasi, bere aintza edo handitasuna edo zerutartasuna edo bikaintasuna edo jatortasuna azaldu, ikasleek Jesusengan duten konfiantza hazi edo handitu.

Horra guretzat hordagoa edo erronka: ebanjelio hau entzutean, hazi al da gure konfiantza Jesusengan? Gure ustea Jesusengan? Gure

2019/01/18

URTEKO 2. IGANDEA C (2019-01-20)

SARRERA

Senideok, Eguberrialdiko jaiak bukaturik, URTEKO deitzen dugun aldia hasten dugu gaur eliza katolikoan; alabaina, hemendik hilabete eta erdira GARIZUMA hasiko dugu.
Gaurko hau URTEKO igandea izan arren, gaurko ebanjelioak badu loturarik eguberrialdiarekin: Jesusen mirarizko lehen seinalea dakarkigu ebanjelioak: eguberri-egunean bezala, epifania-egunean bezala, bataio-egunean bezala, Jesusek mundura zertara etorri den agertuko digu seinale honekin; eztei-egunetan, ardoa falta zaielako, estu eta larri diren ezkonberriei lagunduz, gizon-emakumeok salbatzera etorri

2019/01/17

Urteko 2. igandea C ABESTIAK (2020-01-20)
SARRERA

Bihotz batez elkarturik, / “Zugana, gatoz Jauna!” (2)

Emaguzu zure argi, / grazi ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

“Aintza zeruan” (3), / Jaunari,
“eta bakea, eta bakea, / lurrean gizonari” (2).

SALMOA

Gora Jainkoa, / egin kantu, / bihotz hautsiak / pizten ditu.

Kanta Jaunari kantu berri, / Kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinka haren izena,
iragarri egunez egun harengandiko salbamena.
Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri

2019/01/15

2019/01/14

KEINU BAT EZ OSO ERLIJIOSOA (Joan 2,1-11)

Urteko 2. igandea C 2019-01-20

Ezteiak ziren Galilean. Horrela hasten da kontakizun hau, gauza bat ezustekoa eta harrigarria esanez. Jesusek, Jainkoaren Bidaliak, jendaurrean izan duen lehen parte-hartzeak ez du erlijiosotik ezer. Ez da gertatu leku sakratu batean. Oso deseroso izan zitekeen eztei-jai bat «onik ateraz» estreinatuko du Jesusek bere jarduera profetikoa.

Galileako herrixka pobre haietan, guztietan preziatuena zen eztei-jaia. Hainbat egunetan lagun egiten zieten familiartekoek eta

2019/01/14

Barauaren ordez, eztei-otordua (Joan 2,1-11)

Urteko 2. igandea C 2019-01-20

Joan den igandean Jesusen bataioaren kontaera irakurri genuen. Lukasen ebanjelioaren (C urteko oinarrizko testua da) hurrenkera jarraitu bagenu, Jesusek basamortuan egindako barauarena eta tentazioena irakurri beharko genuen. Baina, ustekabeko jauzi bat eginez, liturgiak ebanjelariaz aldatu eta Kanara eraman gaitu. Zer dela eta?

Hiru epifaniak (edo «agerpenak»)

Katoliko gehienentzat, jai bakarra da Epifania, urtarrilaren 6koa: Jesus paganoei agertzea, alegia, ekialdeko magoek ordezkatua. Alabaina, aspalditik ospatzen

2019/01/14

2019/01/12

Jesusen Bataioa C (2019-01-13)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen Bataioaren jaia ospatzen dugu gaur. Gure bataioaren aurrekaria da Jesusen Bataio hori. Baina errituaren azpian zer da Jesusen Bataio hori?

Badakigu, mendebaldeko, hau da, Erromako gure Elizaz gain, badagoela, besteak beste, greziar Eliza bat ere. Greziar honek baditu Erromako Elizan gorde ez ditugun tradizioak; batzuk oso interesgarri eta gogoan hartzekoak.

Horietarik bat, Jesusen Bataioari dagokion tradizioa da. Tradizio horretan Jesusen Bataioa dute Eguberrialdiko jairik inportanteena. Urtarrilaren 6an

2019/01/11

Jaunaren Bataioa C ABESTIAK (2019-01-13)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta / salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.-R/

Jainkoa baita / nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan (3), / Jaunari,
eta bakea, eta bakea,

Page 86 of 218