GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/12/15

2018/12/15

ABENDUALDIKO 3. IGANDEA C (2018-12-16)

SARRERA

Antzina, GAUDETE izena ematen genion igande honi: POZTU ZAITEZTE, latinezko Sarrera-antifona horrela hasten zelako. Hain zuzen, horixe eskatzen digute gaurko lehen bi irakurgaiek; baita hasierako otoitzak ere: POZTU ZAITEZTE. Baina zergatik poztu? Jauna badatorrelako. Jaunaren etorrera dugu pozteko arrazoi guztia.
Baina, jakina, ondo pentsatu beharko genuke: zer da poza Bibliaren arabera, ebanjelioaren arabera? Hain juxtu, bi irakurgaiek POZTEKO eskatzen badigute, gaurko ebanjelioak KONPROMISOA eskatzen digu: bi

2018/12/15

Abendualdiko 3. igandea C 2018-12-16
HOMILIA

«Poztu zaitezte». Horixe dugu geure lema edo gidaria igande honetan. Lehenengo irakurgaian entzun dugun irrintzia da. Sofonias profetaren mezua da. «Poztu zaitezte».

Garai batean, gaztetxo ginenean, poza benetan sentitzen genuen igande hau ospatzean. Gaudete deitzen genion igandeari. Ez genuen jasotzen ezer berezirik. Hurbil ikusten genituen Eguberrietan ere ez genuen ezer bereziri espero izaten. Baina Gaudete hori entzuteak bazuen zerbait berezirik. Bazuen bere xarma. Norbaitek «poztu zaitez»

2018/12/13

Abendualdiko 3. igandea C ABESTIAK 2018-12-16

SARRERA

R/ Alaitasuna lurrean:
badator egunsentia.
Alaitasuna lurrean:
gu salbatzera
dator Jainkoa.

2.-Argiaren Jainko,
bidal zure Semea.
Berak argitu dezala beti
gure barne-ilunpea,
gure bidea.- R/.

SALMOA

Jaunak herria dauka berekin,
bedeinkatzen du bakearekin.

Kanta Jaunari,
egin baititu gauza harrigarriak;
ikus eta eskertu ahal ditzagun,
ireki ditzala gure begiak.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jaunaren espiritua niregan dago,
behartsuei berri ona ematera bidali nau.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu Zuk
nire

2018/12/12

2018/12/10

ZER EGIN DEZAKEGU? (Lukas 3,10-18)

Abendualdiko 3. igandea C 2018-12-16

Jende askoren kontzientzia astindu zuen Joan Bataiatzailearen predikuak. Basamortuko profeta hura ozenki ari zitzaien esaten berek beren bihotzean sentitzen zutena: aldatu beharra zuten, Jainkoagana itzuli beharra, Mesiasi harrera egiteko prestatu beharra. Batzuek harengana jo zuten, galdezka: Zer egin dezakegu?

Ideiak oso garbi ditu Bataiatzaileak. Ez die proposatzen beren bizitzari jarduera erlijioso gehiago ezartzeko. Ez die eskatzen basamortuan gelditzeko ere, penitentzia eginez. Ez die

2018/12/09

2018/12/09

Berri on bat aski bitxia (Lukas 3,10-18)

Abendualdiko 3. igandea C 2018-12-16

Joan den igandeko testuek agerian jarri ziguten Abendualdiaren ukitu alaia. Eta igande honetan askoz gehiago azpimarratu dute hori bera: «Poztu zaitez Siongo alaba, egizu poz-irrintzi, Israel; alaitu zaitez bihotz-bihotzez, Jerusalem» esanez hasi da lehen irakurgaia (Sofonias 3,14-18a). Horren oihartzun egin da Salmoa: «Deiadar egin poz-pozik, Siongo jendea: Bai handia dela zuen artean Israelgo Santua». Bigarren irakurgaiak (Filipoarrei 4,47) hari berari

2018/12/07

Andre Maria Sotzez Garbia (2018-12-08)

HOMILIA

Anai-arrebok!

Hasteko, neure miresmena agertu nahi nizueke. Jainkoaren eta Elizaren eta mundu osoko gizon-emakumeon eta gu guztiotako bakoitzaren Ama ospatzen dugu: Andre Maria.

Jakina, zentzu eta alde askotatik dugu Ama Andre Maria.

Gogoratu dezagun, lehenik eta behin, Hasiera liburuko pasarte hau: «Elkarren etsai egingo zaituztet hi (sugea) eta emakumea, hire (sugearen) eta haren ondorengotza; honek, emakumeak, burua zapalduko dik eta hik (sugeak) soilik orpotik helduko diok» (Hasiera 5,15).

Zein

2018/12/06

Andre Maria ABESTIAK 2018-12-08

SARRERA

Goiz arrats eta eguerditan,
Ama, goresten zaitugu,
aingeruaren hitzak berak
guk ere esaten ditugu.

Aingeru batek Mariari dio:
“Graziaz betea”,
Jaungoikoaren Semeari
emango diozu sortzea.-R/.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza / betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Kanta Jaunari kantu berri, / egin baititu hainbat harrigarri.

Ikusi dute lur-muga

Page 90 of 218