GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/02/21

Urteko 7. igandea C ABESTIAK (2019-02-24)

SARRERA

Jaungoiko Santua,
Jaungoiko indartsua,
Jaungoiko hilezkorra:
“gaitz guztietatik
gorde gaitzazu, Jauna” (2).

AINTZA

Aintza zeruan (3) Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari,
eta bakea eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

Ene arima, goretsazu Jauna,
nire barren osoak haren izen deuna.
Ene arima, goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu hark zuri egina.

Erruki hutsa
dugu Jauna,
errukia ta
maitasuna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Agindu berri bat ematen dizuet ─dio

2019/02/18

TRUKEAN EZER ESPERO GABE (Lukas 6,27-38

Urteko 7. igandea C 2019-02-24

Zergatik bizi da hainbat jende isilpean kontentagaitz? Zergatik iruditzen zaio hainbat gizon-emakumeri bizitza aspergarri, hutsaren hurrengo, gatz gabeko? Zergatik aspertzen dira beren ongizatea eta guzti? Zer falta zaie berriro ere bizi-poza aurkitzeko?

Agian, askoren bizitza aldatuko litzateke eta beste kolore bat eta beste bizitasun bat lortuko luke, soil-soilik norbait doan maitatzen ikusiko balute. Nahi ala ez, gizakia probetxurik gabe maitatzera deitua dago;

2019/02/18

Maitatu zeuen etsaiak (Lukas 6,27-38)

Urteko 7. igandea C 2019-02-24

Joan den igandean, «Lautadako Hitzaldiaren» lehen zatian, bata bestearen kontrako bi talde bereizi zituen Jesusek: behartsuak / gorrotatuak eta aberatsak / onetsiak. Lehenengoek jasoko dute saria zeruan; bigarrengoek dena galduko dute. Baina, hemen lurrean, nola erlazionatu behar dira bi taldeak? Pobreek aberatsen kontrako gerlari ekin behar al diote? Konforma al daitezke, gutxienez, halakoak madarikatzearekin eta beraiei mota guztietako gaitzak opa izanez? Jarrera

2019/02/15

Urteko 6. igandea C 2019-02-17

SARRERA

Anai-arrebok! Joan den igandean, ebanjelioak Jesusen lehen jarraitzaileak aurkeztu zizkigun; Jesusi entzun eta haren Hitzean konfiantza jartzearen ondorioa izan zen. Segidan, ebanjelariak Jesusen jarduera kontatzen jarraitu du.
Gaurko pasartearen aurretik, Lukasek esan digu, Jesus mendira igo dela, eta gau guztia otoitzean eman duela. Goizean, ikasleei dei egin eta hamabi aukeratu ditu. Kontu egigun: hamabiak aukeratu aurretik. otoitz luzea egin du.
Talde horrekin menditik jaitsi eta lautadan

2019/02/15

Urteko 6. igandea C (2019-02-17)

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa lehen kristau-elkarteek pozaz mintzo zaigu. Zorioneko direla esan die Jesusek. Zergatik zorioneko? Pobre direlako. Zokoratuak direlako, Pertsegituak direlako.

Errapara diezaiogun testuinguruari. Jesus menditik jaitsi berria da. Zeruko Aitaren hizketan egon ondoren, jaitsi da. Eta ikasleei begira jarri da. Herrietatik jarraitu dion jendeari begira. Eta begiratzean, hauxe irten zaio: Zorionekoak zuek.

Ez die esan zer egin behar duten zorioneko izateko. Soilik, zorionekoak zuek, esan die. Baina zorionekoak,

2019/02/13

Urteko 6. igandea C ABESTIAK 2019-02-17

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)

Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan
Jaunari.
Eta bakea,
eta bakea
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Bide zuzena, hoberena.
Hor zoriona, hor Zu Jauna.
Bai dohatsua / zuzen ibiltzen /
den gizakia;
Ez du onartzen / gizaki gaiztoek / diotena.
Bekatarien / biderik ez du/ hark hartzen;
Lotsagabeen / lagunartean /
ez da sartzen.

ALELUIA

Aleluia,

2019/02/11

Behartsu eta gorrotatuak ─ Aberats eta onetsiak (Lukas 6,17.20-26)

Urteko 6. igandea C 2019-02-17

2019ko urtarrilaren 27an, atentatu bat egin zuten Sulu-ko (Filipinak) katedralaren kontra; hogeita hamar hildako eta zauritu asko izan zen emaitza. Elkarte horrek eta bera bezala pertsegituak diren beste hainbatek kontsolamendu eta esperantza izango dute igande honetako ebanjelioa. Seguru bizi garenontzat, berriz, akuilu eta kontzientzia-azterketarako aztergai izango da segidako hiru igande hauetan entzungo dugu gaia: «Lautadako Hitzaldia», Lukasen ebanjelioan.

Lautadako

2019/02/11

ZORIONTASUNA (Lukas 6,17.20-26)

Urteko 6. Igandea C 2019-02-17

Gero eta sarriago irakurtzen eta entzuten ahal dituzu albiste baikorrak krisialdia gainditzeaz eta ekonomiaren berreskuratze hazkorraz.

Esaten digute, hazkunde ekonomikoa ari garela jada bizitzen, baina zeren hazkundea?, hazkundea norentzat? Apenas adierazten diguten egia osoa gertatzen ari denaz.

Abian den berreskuratze ekonomikoa, sendotuz doa eta, are gehiago, betikotuz «gizarte bikoitz» deitu ohi dena. Leize gero eta handiago bat ari da gauzatzen beren bizi-maila segurtasun handiagoaz hobetuko dutenen

2019/02/09

Urteko 5. igandea C 2019-02-10

HOMILIA

Anai-arrebok!

Jainkoak gizakiari egiten dion deiaz edo bokazioaz ari zaizkigu gaurko irakurgaiak. Lehen irakurgaian Isaias profetari egindako deiaz; ebanjelioa, berriz, bereziki Pedrori egindako deiaz. Anai-arrebok, dei horietan Jainkoak norberari egin dion deia edo bokazioa ikusi beharko genuke.

Lehenik eta behin, Isaias profetaren bokazioa. Ikuskari edo espektakulu handi bat ikusi du: Jauna tronu goi eta handios batean eseria; tenplua betetzen du, serafinak inguruan, eta «santu, santu, santu» hots egiten

2019/02/07

Page 84 of 218