GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/02/06

Urteko 5. igandea C ABESTIAK 2018-02-10

SARRERA

Goazen elkarturik / piztuta fedea
argitan zabalik / maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez
entzun dezagun Jaunaren hitza.
Bere hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.-R/.

Gurekin dugu, maisu ta lagun,
gurekin dugu, gurekin Jauna,
egin dezagun, zuzentasunez,
ta maitasunez bere esana.-R/.

Zuzentasunez egin dezagun,
maitasun bide zabal argia,
gure anaiei lagundu beti,
emanez eskua ta ogia.- R/.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,

2019/02/06

2019/02/04

EBANJELIOAREN INDARRA (Lukas 5,1-11)

Urteko 5. igandea C 2019-02-10

Lukas ebanjelariak Galileako aintziran gertatu den arrantzu harrigarri eta ustekabekoaren pasadizoa idatzi du, Elizari arnasa emateko, konturatu baita bere mezua aditzera emateko egin dituen ahalegin guztiek huts egin dutela. Oso argi dago esan diguna: ebanjelioaren indarrean eta erakargarritasunean ipini behar dugu geure esperantza.

Ezohiko eszena batez hasi du kontakizuna. Jesus zutik dago aintziraren ertzean, eta jendea haren inguruan pilatzen ari da Jainkoaren Hitza entzuteko.

2019/02/04

2019/01/28

Jesusen porrota Nazareten (Lukas 4,21-30)

Urteko 4. igandea C 2019-02-03

Telesaio batean bezala, igande honetako ebanjelioa gaur zortzi kontatuaren azkena gogaraziz hasi da. Jesusek Isaiasen testu bat irakurri du sinagogan; berri on bat aldarrikatzen duena pobreentzat, itsuentzat, presoentzat, zapalduentzat. Bukatzean, esan du: «Gaur bete da entzun berri duen Idazteun hau». Nola erantzungo diote entzuleek hitz hauei? Erantzun horixe dakar gaurko ebanjelio honek, zeinetan hiru une bereiz baititzakegu: entzuleen hasierako erreakzioa, Jesusen eraso

2019/01/28

PROFETA ESPIRITURIK GABEKO JENDEA (Lukas 4,21-30)

Urteko 4. igandea C 2019-02-03

Badakigu Jesusen kontrako aurkaritza, historikoki, pixkana joan zela gauzatzen: eskribauen errezeloa, lege-maisuen haserrea eta tenpluko buru-zagien ukoa handituz joan ziren, Jesus kondenatu eta gurutzera eramateraino.

Badu horren berri Lukasek ere. Baina, nahita, bere kontakizuna behartuz bada ere, esaten du jendaurrean izan duen lehen jardueran berean jarri zaiola jendea Jesusi aurrez aurre. Hasieratik izan behar dute kontuan irakurleek ukoa izan dela Jesusek, Profeta

2019/01/25

URTEKO 3. IGANDEA C (2019-01-27)

(Haur misiolarien eguna)

SARRERA

Senideok, urteko hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Espirituak eraginik, misiolari hasi da. Nazaretera joan da. Larunbatean, beste edozein herritar bezala, Sinagogara joan da.
Jesusek bizitza osoan buruan izango duen egitaraua edo programa agertu du: 1) Pobreei Berri Ona hots egin; 2) presoei askatasuna hots egin; 3) itsuei ikusmena eman; 4) zapalduak askatu; 5) Jaunaren onginahiaren urtea iragarri.
Jakina, Jesusen egitarau edo programa hori gure

2019/01/25

Urteko 3. igandea C 2019-01-27

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan, bere bizitzaren egitaraua edo programa izango den testu batekin egin du topo Jesusek. Galileara joan da Jesus, Nazaretera, bere herrixkara. Espirituak eraginda, gehitu du Lukas ebanjelariak.

Larunbatean, sinagogara hurbildu da, ohi zuen bezala. Jainkoaren Hitza entzutera. Oraingoan, ordea, berari eman diote hitza. Garai hartan ez zuten libururik. Baina gaurko liburuen funtzioa betetzen zituzten erroiluak zituzten. Hartu zuen, ba, Bibliaren erroilua eta Isaias profetaren testu bat

2019/01/24

Urteko 3. igandea C ABESTIAK 2019-01-27

SARRERA

Zein gozo ta eder den / anaiok elkartu,
eta denok batera / Jainkoa goratu.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun / maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/

SALMOA

Zure hitzak, Jauna, / espiritu eta bizi dira.

Jaunaren legea bikain, / barrena birbizteko,
Jaunak hots egina sendo, / Ezikasiak eskolatzeko.
Jaunaren arauak zuzen, / bihotzaren

2019/01/21

Nazareteko Jesus (lehen zatia) (Lukas 1,1-4;4.14-21)

Urteko 3. igandea C. 2019-01-27

Hiru epifaniak ospatu ondoren, Lukasen ebanjeliora itzuli gara. Bere ebanjelioa idatzi zuenean, Markosena hartu zuen abiapuntu. Are gehiago, batzuetan hitzez hitz kopiatu zuen. Baina, hainbat kasutan, aldatu eta osatu egin zuen. Aldatze eta gehitze-kasu hauetako bat daukagu igandeko honetako ebanjelioan.

Markosek kontatzen du, Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutenean, Galilearako bidea hartu zuela Jesusek eta segidako hau hots egiten zuela: «Bete da epea

Page 85 of 218