GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/12/23

Eguberri eguna 2018
Homilia

Anai-arrebok!

Eguberri zoriontsuak guztioi! Eguberri ebanjelioaren araberakoak guztioi! Eguberri gizakiaren araberakoak guztioi!

Zein dira, ordea, Eguberri zoriontsuak? Isaiasek, lehen irakurgaian honela definitu ditu gutxi gorabehera: «zorionekoak dira bakea iragartzen dutenak, garaipena iragartzen dutenak, Jauna aurrez aurre ikusten dutenak, Jaunak herriari kontsolamendua eman diola adierazten dutenak».

Gaurko gizarteak horrela hartzen al ditu Eguberriak? Eskerrak gure gizarte basati honetan, Isaiasen araberako edo usaineko Eguberririk bizi duenik ere baden. Hauetako al naiz ni?

Zer

2018/12/23

EGUBERRI EGUNA (C) 2018-12-25

SARRERA

Senideok, jai pozgarria da gaurko hau, ezer izatekotan. Jainkoa gure artera etorri izana ospatzen dugu, haragi eginik, gizon eginik, gu bezalakoa eginik. Misterio handia. Jainkoaren egundoko asmoa. Mundua salbatzeko asmatu duen biderik miresgarriena.
Lehenago, beste bide batzuk erabili zituen Jainkoak bere salbamen-asmo hori gizakiari agertzeko: patriarkei agertuz, erregeei hitz eginez, profetei –gizonezko nahiz emakume− bere hitza adieraziz… Ez genuke bukatuko.
Halako batean, ordea, bere

2018/12/22

Abendualdiko 4. igandea C 2018-12-23

HOMILIA

Anai-arrebok!

Eguberri-eguna gainean dugu. Eta jai hori nola ospatu agertzeko, Andre Maria dugu eredu igande honetan. Horixe agertu nahi digu gaurko ebanjelioak. Zoritxarrez, pasarte oso laburra da. Mariaz gehiago ere esaten digu Ebanjelioak. Halere, asko da gaurkoak bere laburrean esan diguna.

Andre Maria Elisabetengana abiatu da. Bide luzea da Nazaretetik Ain Karim herrixkarakoa: 145 km. Elisabetekin topo egitean, poza da dena.

Baina ez gaitezen engainatu. Beste behin, pasadizo hau

2018/12/21

Abendualdiko 4. ig C 2018-12-23

ABESTIAK

SARRERA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

SALMOA

Salbatzailea, zatoz lehenbailehen
zure zain, Jauna, gaude gu hemen.

On eta

2018/12/21

Eguberri eguna C ABESTIAK 2015-12-25

SARRERA

Hator, hator, / Jesus, etxera, / mundua maitez betetzera,
gizon-andre / elkartutzeko / Joseren ta / amaren ondoan,
Hirekin eta / santu denekin / poz betean / bil gaitezen.

Guztiz alai denok, / gogotik hartuko haugu,
gurean bizi hadila / gurean bizi hadila
Aupa, pozik, pum! / Gure bizi poza / izan hi hadin.- R/.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Norbait larri eta estu / zure beharrez

2018/12/21

ABENDUALDIKO 4. IGANDEA (C) 2018-12-23

SARRERA

Senideok, abendualdiko azken igandea dugu gaur. Hiru lekuko edo testigu berezi gogoratu ditugu abendualdian. Orain arte, profetak eta Joan Bataiatzailea izan ditugu gogoan. Gaur, modu berezian, Andre Maria gogoratuko dugu.
Abendualdiko lehenengo igandean esan genuen, salbamen-historia prozesu bat dela, hau da, ibilaldi bat. Ez da planto eginik geldi egotea. Ibiltze horren lekuko berezi-berezia da Andre Maria. Gaurko ebanjelioak modu grafikoan agertuko digu Mariak bihotzean bizi duen

2018/12/20

Abendualdia 2018-12-22 Elkarteko penitentzia
HOMILIA

Anai-arrebok!

Azken lau aste hauetan «Adventus Redemptoris» ospatu dugu; «Eroslearen Etorrera» esango genuke euskaraz.

Baina zer esan nahi du esapide horrek: batetik, Redemptor, hau da, Eroslea; bestetik, Etorrera.

Etorreraz asko hitz egin dugu azken lau aste hauetan. Eta hiru Etorrera bereizi ditugu: orain 2000 urteko Jesusen Etorrera; Jesusen eguneroko eta une oroko Etorrera; Jesusen Azken Etorrera: aintzatsu etorriko baita, gutako bakoitza hartu eta Aitagana eramateko.

Baina Redemptor edo Eroslea esaten

2018/12/17

2018/12/17

EMAKUME FEDEDUNAK (Lukas 1,30-45)

Abendualdiko 4. ig. C 2018-12-23

Jainkoaren deia hartu ondoren, Mesiasen ama izango dela iragarriz, Mariak bideari egin dio, berak bakarrik. Bizitza berria hasi du, Jesus Semearen zerbitzuan. «Presaka» doa, adorez. Bere poza Elisabet lehengusinarekin partekatu beharra sentitzen du eta haren haurdunaldiko azken hilabeteetan hari lagundu beharra.

Bi ama horien topaketa ezohiko eszena da. Gizonezkoak ez daude presente. Bi emakume xume dira, inolako titulurik gabeak, juduen erlijioan inolako nabarmentasunik gabeak.

2018/12/17

Hiru etsenplu eta iragarpen bat (Lukas 1,39-45)

Abendualdiko 4. igandea C 2018-12-23

Eguberrietarako gutxi falta dela, hiru etsenplu eder dakarzkigute irakurgaiek, jai horren zentzua bizitzeko, eta esperantza-mezu bat.

Elisabeten etsenplua: gorespena, harridura, poza (Lukas 1,39-45)

Ebanjelioaren kontakizunean Mariarena da ekimena: Judako herrixka baterantz abiatu da; halere, protagonistak beste biok dira: Elisabet, mintzo den bakarra, eta Joan, bere erraietan duen semea. Hau izan da erreakzionatu duen lehena, bere amak baino lehen. Mariaren agurra entzun orduko

Page 89 of 218