GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/03/04

Jesusen tentazioak (San Lukas 4,1-13)

Garizumako 1. igandea C 2019-03-10

Garizumako lehen igandean, urtero, Jesusen tentazioen pasadizoa entzun ohi dugu. Ebanjelio sinoptikoek (Mateo, Markos eta Lukas) ere pasadizo horrekin hasten dute Jesusen jendaurreko bizitza. Egitarau-kontaera da, Ebanjelioaren irakurleak jakin dezan, hasieratik beretik, nola norabidetu duen Jesusek bere jarduera eta honetan jasan dituen tentazioak. Horretarako, Satanasen aurrez aurre agertuko digute Jesus; Jainkoaren egitasmoaren aurka ageri diren indar guztiak haragitzen ditu Satanas horrek, eta

2019/03/04

EZ DESBIDERATU JESUSENGANDIK (Lukas 4,1-13)
Garizumako 1. igandea C 2019-03-10

Lehen kristau-belaunaldiek arreta handia eskaini zieten Jesusek jasan zituen proba eta tirandurei; alegia, Jainkoari leial izateko eta gizon-emakume guztiek bizitza gizatarragoa eta duinagoa izan dezaten Jainkoak duen egitasmoan parte hartzeagatik jasan zituenei.

Jesusen tentazioen kontakizuna ez da pasadizo itxi bat, momentu jakin batean eta leku jakin batean gertatua. Lukasek argi ohartarazten digu, tentazio hauek amaitzean, «deabruak alde egin zuela beste okasio bat

2019/03/02

Urteko 8. igandea C 2019-03-03

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioarekin bukatuko dugu Lautadako Hitzaldia (Lukas 6,12-49). Gaurko pasartea ulertu nahi badugu, garrantzizkoa da xehetasun hori kontuan hartzea.

Hona labur-labur zein gai ukitu dituen Hitzaldi horrek: Jesusek mendian hamabi ikasleak aukeratu ditu; menditik lautadara jaitsi, eta ikasleei eta jendeari hitz egiten hasi da; zoriontasunak aipatu dizkie (funtsean, esaldi honetan biltzen dira zoriontasun horiek: zorionekoak behartsuak; horietan nagusiena eta gogorrena, ordea, hau da: «baina zuei, entzuleoi, hau

2019/03/01

Urteko 8. igandea C 2019-03-03 OHARPENAK

SARRERA

Anai-arrebok! Urtekoa deitzen dugun liturgiako aldiko azken igandea dugu gaurkoa; hobeto esan, urteko horren lehen zatiko azkena. Bigarren zatia, Mendekoste ondoren hasiko dugu. Datorren asteazkenean HAUSTERRE ospatuko dugu, GARIZUMAren hasiera.
Gaurko honetan, galdera handi hau planteatu digu Jesusek ebanjelioan: «Ez al naiz ni itsu baten itsuaurreko? Ez al naiz ni itsu bat gidatu nahi duen itsu handiago bat?» Zer esan nahi du, testuinguru honetan, itsu

2019/03/01

Urteko 8. igandea C ABESTIAK 2019-03-03

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna
betikoa baita.

On da Jaunari eskerrak ematea,
eta zure izenari, Goi-goiko,
eresi egitea;
goizean iragartzea
zure maitasuna,
eta gauez zure leialtasuna.

Eskerrak Jaunari,
haren maitasuna
betikoa baita.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Izar-argia bezala

2019/02/25

Iparraldeko anai-arrebek testigantza ederra kristau-ikasbideaz eta naturaz. DIONISIO

Katixima haurren elgarretaratzea Angelun : naturaren aberastasuna.

2019. otsailaren 18an, Angeluko seroren etxean elgarretaratu dira Euskal Herrian barna katixima euskaraz egiten duten haur batzu : haurrak berak 70 ziren goiti beheiti, eta beren burraso, aitatxi amatxi, katixima egile eta apezekin 100 bat.

Aurten hautatua ginuen gaia : « Naturaren aberastasuna ». Bi arrazoinen gatik : lehenik mundua ohartzen ari baita gizona biziko dela natura bizitzerat

2019/02/25

Saihestu beharreko lau errore (Lukas 6,39-45)
Urteko 8. igandea C 2019-03-03

«Lautadako Hitzaldiaren» azken zatia nahasgarri gertatzen da pertsonaiak hain askotariko direla eta: bi itsu, ikasle bat eta berauen irakaslea, elkarteko bi kide, gizon on bat eta beste gaizto bat. Irudiak ere oso askotariko dira: zulo bat, izpia eta habea begian, arbola sanoa eta arbola ustela; pikuak eta laharrak, mahatsak eta arantzak. Jakina, Jesusek une eta inguruabar desberdinetan jaulkitako esaldiak dira.

2019/02/25

GELDIALDI BAT EGIN Lukas 6,39-45
Urteko 8. igandea C 2019-03-03

Gure herriek eta hiriek aldeko ingurugiro koxkorra eskaintzen diote jendeari, isiltasun eta bake apur baten bila dabilenean, bere buruarekin eta Jainkoarekin topo egin ahal izateko. Ez da erraza ihes egitea etengabeko builari eta mota guztietako deien eta mezuen oldar jarraikiari. Bestalde, eguneroko kezkek, problemek eta presak batetik bestera garabiltzate, geure buruaren jabe izateko aukerarik eman gabe.

Norberaren etxean ere, telebistak hartua eta

2019/02/23

Urteko 7. igandea C 2019-02-24
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur Ebanjelioko eskakizunik zailenetakoa entzun dugu: barkatu zeure etsaiari, maitatu zeure etsaia.

Baina fabore txarra egingo genioke Ebanjelioari eta geure fedeari, hitz horiekin bakarrik geldituko bagina. Nik uste, slogan guztiak bezala, engainagarritzat eman beharko genituzke.

Begira. Hona nola hasi den Jesus hitz egiten gaurko ebanjelioan: «Zuek, niri entzuten eta aditzen ari zaretenoi esan nahi dizuet». Jesus, berari entzuten eta aditzen ari direnei mintzo zaie. Esaldi hori Lukasen

2019/02/22

Urteko 7. igandea C 2019-02-24 OHARPENAK

SARRERA

Anai-arrebok!
Joan den igandean zoriontasunak entzun genituen. Gaur eta datorren igandean ere, Lautadako Hitzaldiaren zatiak entzungo ditugu. Hau da gaurko gaia: etsaiei ere barkatzea, eta, zentzu baikorragoan, adiskidetzen saiatzea.
Lehen irakurgaiak, Daviden jokabidea dakarkigu. Saul erregea David nola hilko zebilen. Eta David ihesi. Behin batean, ordea, Saul erregea hiltzeko aukera garbi-garbia izan zuen Davidek; halere, barkatu egin zion.
Ebanjelioan, etsaiei barkatzeko eskatu digu Jesusek. Baina

Page 83 of 218