GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/07/21

Jesus hitzaldi bat prestatzen (2015-07-26)
Urteko 17. igandea B

Penintsulan jasaten ari garen hirugarren bero-boladari, zapping liturgikoa dela medio, bost igande gehitzen dizkiogu, San Joanen ebanjelioari eskainiak: bizi-ogiaren hitzaldia, ogiak eta arrainak ugaltzearen mirariaren segidan.

Kasu bitxi bat

Gauza bitxia da, Joan ebanjelaria kontakizun batean bat etortzea Sinoptikoekin (Mateo, Markos, Lukas). Ogiak eta arrainak ugaltzearen hau da kasu gutxi horietako bat; halere, kontuan hartu behar dira Joanen ñabardura propioak. Data da lehenengoa: «Hurbil

2015/07/21

GURE BEKATU NAGUSIA
Urteko 17. igandea B 2015-07-26
 
Ogiak ugaltzearen pasadizoak oso harrera ona izan zuen Jesusen jarraitzaileen artean. Ebanjelari guztiek gogorarazi digute. Segur aski, biziki erasan zien Jainkoaren gizon hura jendetza handi hura, jatekorik gabe gelditu zen hura, elikatzeaz arduratu izanak.
Joanek dakarrenaren arabera, Jesus bera izan da berari entzutera etorri den jendetza haren goseaz konturatu dena. Jendea gose da; zerbait egin beharra du harentzat. Horrelakoa da Jesus.

2015/07/18

Urteko 16. igandea B 2015-07-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

SARRERA

Gaurko irakurgaiak, lehena eta ebanjelioa, artzain onaz mintzo dira.

Lehena, Jeremiasen pasarte bat da; garaiko artzainez mintzo da: jendea elkartu ordez, sakabanatu egiten dute; egoera hori konpontzeko, Jainkoak bere esku hartuko du jendearekiko ardura. Gaurko ebanjelioan, beterik ageri da Jainkoaren promes hori: artzain on-ona da Jesus.

Ebanjelioan, Jesusek bere artzaintza nola betetzen duen agertu digu Markosek. Bere ikasleak basamortura eraman nahi ditu, buruan pilatu zaizkien arazoak

2015/07/17

Urteko 16. igandea B ABESTIAK 2015-07-19

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu,
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

“Aintza, aintza, ALELUIA” (3)
abestu Jaunari.
Norbait larri eta estu
zure beharrez bada,
emaiozu neurri gabe
maitasun besarkada,
hurkoari on eginez
Jainkoa goresten da,
zinez denok maita.

SALMOA

Jauna dut artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.

Jauna dut Artzain
ez naiz ezeren beharrean,
larre guritan

2015/07/15

URTEKO 16. IGANDEA B (2015-07-19)

SARRERA

Senideok, urteko 16garren igandea ospatzen dugu gaur. Irakurgaiek geure bihotzera begira jartzeko gonbita egiten digute. Lehenengo irakurgaiak esaten digu: gure konfiantza merezi duen artzain on bakarra, Jainkoak bidaliko digun hura izango dela. Kristauoi dagokigunez, Jesusez ari da hor. Jesus berpiztuaz. Geure bihotzean aurki dezakegun Jesus berpiztuaz. Bigarren irakurgaia, batzuk besteengandik apartatzen gaituen pareta botatzeko eskatzen digu; pareta hori, azken batean, neure «neu» harroa da: neure «neu»

2015/07/14

Atsedena, merezia eta huts egina (2015-07-19)
Urteko 16. igandea B

Kontakizuna ezinezkoa ala kontakizuna sinbolikoa?

Gaurko ebanjelioa joan den igandekoaren ondorioa da, Jesusek ikasleak misiolari bidali izanaren ondorioa. Lehen begiratuan hain garbi ulertzen da, non lotsa ematen baitu komentatzen hastea. Alabaina, bada puntu bat harrigarria eta ezin argitua: Jesus eta ikasleak ontzira igo dira leku bakarti baten bila joateko; Markosek dio, jende askok ikusi zituela, korrika joan zirela eta Jesus eta ikasleak

2015/07/14

ARTZAINIK GABEKO ARDIAK BEZALA
Urteko 16. igandea B 2015-07-19

Bere ebanjelioa hots egitera Jesusek bidali dituen ikasleak gogo-bero itzuli dira. Presa bizia izan dute egin eta irakatsi dutenaren berri emateko beren Maisuari. Ematen du, Jesusek patxadan entzun nahi diela, eta «leku baketsu batera joatera gonbidatu ditu berak bakarrik, apur bat atsedetera».

Jendeak, ordea, hankaz gora jarri ditu haien asmoak. Herrixka guztietatik jo du jendeak haien bila. Ezin dute egin bilera baketsu

2015/07/10

Urteko 15. igandea B 2015-07-12
HOMILIA

Anai-arrebok!

Ikusgarria eta pozgarria da Jesusek gomendatu digun egitekoa. Berak mundu honetara ekarri duen misioa bera gomendatu digu: mundu osoan Jainkoaren erreinua hots egitea.

Ikusgarri eta pozgarria. Izan ere, horrek esan nahi du gu aintzat hartu gaituela. Gugan konfiantza duela. Nork ez du poz pixka bat sentitzen, familian, herrian, elkartean egiteko duin bat ematen digutenean?

Horixe adierazten digu gaurko ebanjelioak. Jesusek ikasleak bidali ditu bere aurretik. Aro

2015/07/10

URTEKO 15. IGANDEA B (2015-07-12)

SARRERA

Senideok, Jaunaren eguna ospatzen dugu gaur. Igandea. Egiteko handi batera deitzen gaitu Jaunak: munduari Berri Ona ematera. Ikus dezagun nola gonbidatzen gaituen.
Jesusek Hamabiak bidali ditu. Gu bidaltzen gaitu. «Hamabi» zenbakiak Israel osoa esan nahi du. Israel berri osoa. Dei horrekin esaten digu: eraman dezagula mundu osora Jainkoaren Erreinua. Berak hots egin duena.
Jesusek hots egin duen Erreinua edozein erlijio baino zerbait gehiago da. Jesusek ez

2015/07/10

Urteko 15. igandea B ABESTIAK 2015-07-12

SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako /

Page 194 of 218