Urteko 22. igandea C ABESTIAK 2016-08-28

SARRERA

Zein gozo ta eder den
anaiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.

Zabal gogoak
Jaunaren hitza entzuteko,
bere nahia jakinik
zuzen ibiltzeko.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Eman diezu,
Jainko maite,
behartsuei
zure etxe.

Zintzoak pozten dira,
Jainkoaren aurrean alaitzen:
Pozetan dira asetzen.
Kanta Jainkoari,
egin gorazarre haren izenari,
izena Jauna du,
haren aurrean poztu zaitezte.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Har ezazue nire uztarria,
dio Jaunak,
eta ikasi nigandik:
bihozbera naiz eta apala.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera
gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jauna,
gu geraden guztia.

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan,
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betia.

AZKENA ANDRE MARIA Guztiok bat eginda bihotza poz gainezka (doinua: gregorianoz) (Bened 552)

1.-Guztiok bat eginda,
bihotza poz gainezka,
abes dezagun bada
Mariren ontasuna.
Andre Maria.

2.-Jesus piztu zenean
zer poza bihotzean,
lili zabal dirudi
Jesus delako bizi.
Andre Maria.

3.-Zeru-talde guztiak
kantuz lehiatzen dira,
zu beti jasotzera
ahal duten goienera.
Andre Maria.

4.-Santuen Erregina
gure arrenak entzun,
zu zaitugula lagun
zerura jo dezagun.
Andre Maria.

5.-Hirutasun berdina,
batasun iraunkorra,
Mariren on eginak,
salba gaitzala denak.
Andre Maria.