Urteko 21. igandea C ABESTIAK 2016-08-21

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala
zure izena, Jauna.

1. Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde hark eginak. R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

Goretsazue Jauna,
atzerri guztiak, /
goraipa ezazue,
herri guztiak.

Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

Sendotu baitu guregan
bere maitasuna,/
eta beti betiko dago
haren leialtasuna.

Zoazte mundu guztira,
eta hots egin berri ona.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Ni naiz bidea, egia eta bizia
−dio Jaunak−;
ez doa inor Aitarengana,
nire bitartez ez bada.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa-7, 24)

Hosanna, hosanna zeru goienetan.
Hosanna, hosanna zeru goienetan.

Santu, santu, santua,
diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna zeru goienetan!
Hosanna, hosanna zeru goienetan.

Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna zeru goienetan!
Hosanna, hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera
gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, // bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, // bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, // bedeinkatua zu!

Jesus, Jainko Semea, // bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, // bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, // bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, // bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, // bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, // bedeinkatua zu!

AZKENA Agur Maria graziaz betea (Magnificat) Loyola 594)

Agur, Maria, graziaz betea!
Jauna zurekin
bedeinkatu zu
emakumeen artean.

1.-Gora ta gora daukat bihotza kantari,
gora ta gora Jaun onari.

2.-Pozaren pozez gainezka daukat nik gogoa,
Salbatzaile du Jaungoikoa. R/.-