GAIA

egunean eguneko liturgia
2016/09/27

HANDITU, JAUNA, GURE FEDEA (Lukas 17,5-10)
Urteko 27. igandea A 2016-10-02

Era latzean, bizi ez biziko eskari hau egin diote ikasleek Jesusi: «Handitu, Jauna, gure fedea». Beste batean esan zioten: «Erakutsi guri otoitz egiten». Jainkoaren egitasmoa eta gomendatu nahi dien egitekoa Jesusek erakutsi ahala, ikasleak jabetu dira ez dutela nahikoa txikitatik bizi duten fede hura haren deiari erantzun ahal izateko. Fede adoretsuagoa eta indartsuagoa behar dute.

Hogei mende baino gehiago

2016/09/24

Urteko 26. igandea C 2016-09-25
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, aita onaren eta bi semeen parabolarekin, Jainkoak nola maite gaituen agertu zigun ebanjelioak. Gaurko ebanjelioak, berriz, Jainkoaren maitasun horri nola erantzuten ari garen agertzen digu. Eta nola erantzun beharko geniokeen.

Nola ari gara erantzuten Jainkoaren maitasunari? Hona estatistikek agertzen diguten datu bat, ikaragarria benetan. Begira: munduan 7 mila milioi gizon-emakumetik gora bizi gara. Kopuru horretako %1 gure lur honetan diren ondasun guztien erdiaren

2016/09/23

URTEKO 26. IGANDEA C (2016-09-25)

SARRERA

Jainkoa aitortzera etortzen gara Mezara. Jainkoa dela mundu osoaren Jauna. Jainkoa dela Jaun bakarra. Gizakiak ez duela inolako jauntasunik, ez beste gizaki baten gain, ez naturagan, ez ezerengan.
Jainkoa aitortu. Jainkoa goratu. Jainkoari eskerrak eman. Jainkoari barkazioa eskatu…
Eta Jainkoa aitortuz, gizakia aintzat hartu, lagun hurkoa beste «ni» bat bezala hartu. Lagun hurkoaren, naturaren eta mundu osoaren Jaun bakarra Jainkoa dela aitortu, eta ez gizakia. Hori

2016/09/22

Urteko 26. igandea C ABESTIAK 2016-09-25

SARRERA

Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona,
gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Pozaren pozez
gainezka daukat
nik gogoa,
Salbatzaile dut
Jaungoikoa.

Leiala da betiren beti,
ematen die eskubidea
zapalduei,
ogia gose direnei.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Jesu Kristo, aberats izanik,
behartsu

2016/09/21

Susanaren zapatak
Urteko 26. igandea C.- 2016-09-25

−Judas, zapatak puskatu zaizkit. Dirua eman beharko didazu berriak erosteko.
−Zenbat behar duzu? –galdetu dio Judasek hotz samar.
−Batzuk oso soilak ikusi ditut. Bakarrik, seiehun eta hogeita bost euroan daude…
Jauzi bat egin du Judasek.
−Seiehun eta hogeita bost euro! Burutik al zaude, Susana? Jantzirik daramatzadan hauek hogeita hamar ordaindu nituen!
−Ba, zapatekin bat datorren poltsa, mila eta laurehun eta berrogeita

2016/09/20

EZKUSIARENIK EZ SUFRITZEN ARI DENARI (Lk 16,19-31)
Urteko 26. igandea C 2016-09-26

Parabolako protagonista bien arteko kontrastea tragikoa da. Aberatsa purpuraz eta lihoz jantzia da. Haren bizitza guztia da luxu eta nabarmenkeria. «Egunero oparo jan-edatea» du bere amets guztia. Aberats honek ez du izenik, ez nortasun-agiririk. Ez da inor. Errukiz huts den haren bizitza porrota da. Ezin bizi daiteke bat jan-edateko soilik.

Haren etxe-atarian, han datza eskale bat goseak, zauriz beterik.

2016/09/17

Urteko 25. igandea C 2016-09-18
HOMILIA

Anai-arrebok!

Geure buruari egiaz begiratu nahi badiogu, ikusiko dugu, ikusten eta ukitzen ditugun gauzetan konfiantza handiagoa izaten dugula, gu geu benetan garen hartan baino. Diruaren zerbitzari izan ohi gara; eta Jainkoaz, baliatu egiten gara, Jainkoa geure zerbitzaritzat hartzen dugu.

Gaurko ebanjelioak, alde horretatik, gogoeta sakon bat egitera gonbidatzen gaitu.

Bibliaren tradizio handi batean, aberastasunak Jainkoak egindako dohain edo erregalu handitzat hartu ohi ziren. Profetek tradizio horren

2016/09/11

URTEKO 25. IGANDEA C (2016-09-18)

SARRERA

Senideok, urteko 25garren igandea ospatzen dugu gaur. Nola Amos profetak, lehen irakurgaian, hala Jesusek, ebanjelioan, diruarekin kontu izateko esaten digute; alegia, ez bihurtzeko dirua jainko. Ezin izan garela bi nagusiren zerbitzari; ezin izan garela Jesus Jainkoaren eta dirua jainkoaren zerbitzari.
Oso kontuan hartzekoak dira Amos profetaren hitzak. Salmentan neurgailuak aldatzea, prezioa igotzea, neurriz aldatutako balantzak erabiltzea, pobre bat diruz edo oinetako-pare batez erostea, zahia gari-irina balitz

2016/09/11

Urteko 25. igandea C ABESTIAK 2016-09-18

SARRERA

Bakea ta justizia
bidali mundura, Jauna.
Zure jaiotzak gugana
bekar poza, zoriona.

Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera
zure herri hau
salbatzera.

Erbestetuei herria,
gose direnei ogia;
salba ezazu ludia,
agertu zure errukia.

Zatoz, Jauna,
zatoz lurrera
zure herri hau
salbatzera.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Agertu zure / errukia;
bedeinka, Jauna, / zure+herria.

Zuzena da Jaunaren

2016/09/11

Jainkoari lapurtzearen abantaila
Urteko 25. igandea C (2016-09-18)

OHARRA. Aste honetan nonbait izango naizelako, garaiz doazkizu 25. igandekoak

Jesus egunkaria bildu eta taldeari begira jarri zen:
−Istorio bat kontatu nahi dizuet. Alderdi politiko batek administratzaile bat zuen. Hau erregaliez aprobetxatzen zen Suitzako bere kontu pertsonala puzteko. Susmatu zuen, ordea, errezeloak zituztela bere kudeaketaz. Esan zion bere buruari: «Alderditik botako naute; are gehiago, badaiteke salaketa bat ezartzea ere. Oposizioko alderdiek ez didate lanik

Page 159 of 218