Familia Santua B ABESTIAK 2017-12-31

SARRERA

Belenen sortu zaigu Jainkoa
arratseko gau erdian,
hotzez dardaraz dago gaixoa,
lasto pixkaren gainean;
bero ahalez, bero dezagun,
apa emanez musuan.

Asko maite dut nik nire ama
ni sortu ninduelako;
baina Haurtxo hau maiteago du
nigatik jaio delako,
ta gurutzean gero odol deuna
isuriko duelako.

AINTZA

Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri.

Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesu Kristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots, Aitaren Seme.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak zuri

Zuk kentzen duzu munduko bekatua, erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, erruki Jauna.

Aintza, zuri, Jauna,
eta eskerrak Zuri.

Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen.R/.

SALMOA

Jaunaren beldur
den pertsona,
hura bai dela
dohatsua.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango.

ALELUIA

R/. Kanta dezagun denok
hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta
kanta Aleluia!

Kristoren bakeak agindu beza
zuen bihotzean;
oparo bizi bedi zuengan
Kristoren hitza.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez utzi gu tentaldian erortzen
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko Semea,
gaur sortzen da gureٮartean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

Ilunpean, giltzapean
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!

R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

Bihotzean dugu orain
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.

R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

AZKENA

Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Jauna ta Jesus da zure
sabeleko fruitu:
andre guztien artean,
bedeinkatua zu.

Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Ama-semeak han daude
hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da,
Jaungoikoa, ume.

Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Santa Maria Birjina,
Jainkoaren Ama,
otoitz gure alde,
zaude guregana.

Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Zure beharrean gaude,
Ama, beti ere;
heriotzako orduan
batik bat halere.-R/