GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/08/29

Urteko 22. igandea B ABESTIAK 2018-09-02

SARRERA

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,/ eta bakea, / eta bakea,

2018/08/27

Eskuak zikin eta bihotza garbi (Markos 7,1-8.14-15.21-23)
Urteko 22. igandea B (2018-09-02

Azken bost igandeetan San Joanen ebanjeliotik irakurri ondoren, Markosen ebanjeliora gatoz berriro; hau dugu B urteko oinarrizko ebanjelioa. Hilabete batez, bizi-ogia jateaz jardun gara. Igande honetan, arazoa ez da izango bizi-ogia jatea, baizik eta esku zikinez jatea. Fariseuek eta lege-maisuek (eskribauek) gibel-asmoz egindako galderak eragin dio Jesusi amorruz erantzutera: irakaspen aski misteriotsu bat jendearentzat, eta argibide bat geroago ikasleentzat.

2018/08/27

JAINKOAREN ARRANGURA (Markos 7,1-8.14-15.21-23

Urteko 22. igandea B (2018-09-02)

Galileako fariseu-taldetxo bat Jesusi hurbildu zaio jarrera kritikoan. Ez datoz bakarrik. Lagun dituzte lege-maisu batzuk, Jerusalemetik etorriak, herrixketako landa-jende xumearen ortodoxia defenditzeko kezkaz, inondik ere. Arriskutsua da Jesusen jarduera. Zuzendu beharra dago.

Ohartu dira ezen, kasu batzuetan, Jesusen ikasleek ez dutela errespetatzen arbasoen tradizioa. Ikasleen portaeraz mintzo badira ere, Jesusentzat da galdera; badakite, izan ere, hark irakatsi diela askatasun harrigarri hartaz bizitzen. Zer dela

2018/08/25

Jesus uztea, jarraipena eta saldukeria (Joan 6,60-69)
Urteko 21. igandea B 2018-08-26

Joan den igandean bukatu genuen bizi-ogiaren inguruko eztabaida irakurtzea. Gauza bitxia eta arraroa da, ebanjelariak ez duela kontatu entzuleen azken erreakzioa. Lehenago, bi kasutan, eten diote hitza Jesusi, beren desadostasuna azalduz. Orain ez diote ezer, eztabaidan jarraitzea pena merezi ez balu bezala. Aitzitik, Jesusen ikasleen erreakzioa dakarkigu gaur ebanjelariak: bi jarrera desberdin (batzuek utzi egin dute Jesus, besteek jarraitu)

2018/08/25

Urteko 21. Igandea B 2018-08-26
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaien muina bi galdera hauetan biltzen da: batetik, gaurko lehen irakurgaian, Josuek Israelgo tribuei egindako galderan: «Baina Yahve (Jauna) zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak» (Josue 14,15); bestetik, gaurko ebanjelioa, Jesusek ikasleei egindako galderan: «Zuek ere alde egin behar al duzue?» (Joan 6,67).

Hori da gakoa kristau bizitzan: aukera egitea: Kristo Jesus

2018/08/23

URTEKO 21. IGANDEA B (2018-08-26)

SARRERA

Senideok, Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua bukatuko dugu gaur. Zerutik jaitsia den ogi bezala agertu zaigu Jesus orain arte. Gaur, aldiz, bizia dakarren Hitz bezala agertzen zaigu.
Hitzaldi honetan guztian, Jesusen elkarteko izateko baldintzak zein diren azaldu nahi izan du ebanjelariak. Eta hau eskatzen du: Jesusekin bat egitea eta haren maitasun-proposamena geure egitea. Hitz batean esanik, gizakiaren onerako lan egitea eskatzen du, nork bere buru-eskaintza eginez.
Horrenbestez,

2018/08/22

Urteko 21. igandea B ABESTIAK 2018-08-26

SARRERA

Igandean du sortarazia / Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina / munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman / zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia / piztu beharren Bizia.
Zuei bake! Zuekin nago, / munduak mundu dirauino.

“Denek batean eskerrak eman / zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren

2018/08/20

GALDERA ERABAKITZAILEA (Joan 6,60-69)
Urteko 21. igandea B.- 2018-08-26

Joanen ebanjelioak Jesusen jarraitzaileen arteko krisi handi baten oroitzapena gorde du. Ez dugu daturik, esateko. Soilik esan digu, ikasleei gogor gertatzen zitzaiela Jesusen hitz egiteko modua. Agian, gehiegizkoa iruditzen zaie eskatzen dien atxikimendua. Halako batean, «Jesusen ikasle askok atzera egin zuen eta orduz gero ez ziren ibiltzen harekin».

Lehenengo aldiz sentitu du Jesusek bere hitzek ez dutela nahi bezalako indarrik. Halere, ez du

2018/08/18

Urteko 18. Igandea B 2018-08-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

Bizi-ogiaz San Joanek dakarkigun diskurtsoaren azkenera iristen ari gara; datorren igandean bukatuko dugu: diskurtso horretako hizkuntza zailaren aurrean Jesusen jarraitzaileek izan duten erreakzio entzungo dugu orduan.

Gaurko pasarteari dagokionez, Jesusen hitz hauek azpimarratuko nituzke nagusiki: «Nire haragia jaten eta nire odola edaten duena NIGAN DAGO ETA NI HARENGAN». Ez al dira hitz txundigarriak, zoragarriak, pozgarriak?

Emaiegun begiratu sakonago bat, zatika hartuz.

Lehenik eta behin, «nire haragia jaten eta

2018/08/16

URTEKO 20 IGANDEA B (2018-08-19)

SARRERA

Anai-arrebok! Jesusek biziaren ogiaz egindako hitzaldia entzuten jarraituko dugu gaurko ere ebanjelioan. Hona zer esaten digun gaurko pasarte honek: Jesusek bere burua eskaini eta eman duela gizadia bizi dadin. Hain zuzen, horren sinbolo edo seinalea da anai-arreben mahaian partekatzen dugun eukaristi ogia. Eukaristia ez da soilik bizi ahal izateko eman digun ogia; gainera, heriotzaraino eskainia izan den ogia da. Beraz, jaunartzeak berekin du nork bere burua

Page 102 of 218