GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/09/18

Urteko 25. igandea B 2015-09-20
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jakinduria liburutik hartua den lehen irakurgaiko hitz hauekin hasi nahi nuke: «Ikus dezagun ea beraren hitzak egiazkoak diren». Antzeko hitzak esan zizkion sugeak Evari: «Ez zarete inolaz ere hilko. Ongi daki Jainkoak, arbolatik jango duzuenean, begiak zabalduko zaizkizuela, eta bera bezalako, Jainkoa bezalako izango zaretela» (Has 3,5). Eta gauza bera esan zioten Jesusi gurutzean: «Besteak salbatu ditu, eta bere burua ezin» (Mt 27,42).

Bai, gizakiak beti

2015/09/18

URTEKO 25. IGANDEA B (2015-09-20)

SARRERA

Senideok, urteko 25garren igandea ospatzen dugu. Gaurko ebanjelioak esaten digu, gizon-emakume handienak gainerakoen zerbitzari egiten direnak direla.
Alabaina, bi zerbitzari-mota bereizi behar dira. Batetik, ezinbestean direnak zerbitzari; boteretsuen mendeko zerbitzari direnak; zerbitzari mota hori ez da inbidiagarria, gizatasun hondatzailea izan ohi da. Bestetik, borondatez besteren zerbitzari bizi direnak daude; premian direnen zerbitzari.
Milioika gizon-emakume dira munduan, azken mota honetakoak. Guraso, irakasle, misiolari; edozein izan daiteke azken

2015/09/17

Urteko 25. igandea B ABESTIAK 2015-09-20

SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Gora Jainkoa-2 53) (Bened 465)

R/. Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.

Lurpetik da Kristo jaikia,
altxaturik hilarria.
Hura lagun, gaiten abia
moldatzean lur berria.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena

2015/09/15

Handiei uko eta txikiei onarpen
Urteko 25. igandea B (2015-09-20)

Markos, bere ebanjelioaren bigarren zatia egituratzeko, (geroago Mateok eta Lukasek egingo duten bezala), Jesusek bere heriotzaz eta piztueraz egin dituen hiru iragarpenetatik abiatu da; hiru iragarpenen ondoren hiru kontakizun eman ditu, ikasleen ulerpen-eza nabarmenduz. Joan den igandean irakurri genituen lehen iragarpena eta Pedroren erreakzioa, sufrimenari eta heriotzari uko eginez. Gaur bigarren iragarpena irakurriko du, segidan guztien ulerpen-eza emanik.

Nekaldia eta piztuera bigarrenez

2015/09/15

BI JARRERA OSO JESUSENAK
Urteko 25. igandea B (2015-09-20)

Jesusen taldea Galilean barna doa, Jerusalemera bidean. Modu isilean doaz, inor konturatu gabe. Bere ikasleak eskolatzeari ekin nahi dio Jesusek bete-betean. Joan-etorri handikoa da haien bihotzean grabatu nahi duena: bere bidea ez da aintzaren, arrakastaren eta boterearen bidea. Kontrakoa da: gurutzera darama eta ukatua izatera, nahiz piztueran amaituko den.

Ikasleei ez zaie buruan sartzen Jesus esaten ari zaiena. Beldurra ematen die hari galdetzeak

2015/09/12

Urteko 24. igandea B (2015-09-13)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan Jesusez aitorpen handi bat dator; Pedroren aitorpena. Jesusek galdetu die ikasleei: «Nor naizela dio jendeak?» Eta erantzun diote: «Batzuek diote Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias edo profetaren bat». Eta Jesusek galdetzen die: «Eta zuek, nor naizela diozue?» Ezaguna da Pedroren erantzuna: «Zu Mesias zara».
Jesusen nortasunaz emandako erantzun bat da. Jesusen lurreko bizitzaldian emana. Jesus gurutzean hilko dutenean, beste erantzun bat

2015/09/12

URTEKO 24. IGANDEA B (2015-09-13)

SARRERA

Senideok, urteko 24garren igandea ospatzen dugu gaur. Pertsona guztien bizitzan agertu ohi dira galdera funtsezkoak, erabakitzaileak. Horietako bat, behin batean Jesusek ikasleei egin ziena da; eta, haien bitartez, mundu osoari egin diona, eta, jakina, guri ere bai. Hau da Jesusen galdera: «Zein eta zer naizela ni uste duzu?» Galdera honek badu bere arriskua: txikitan kristau-ikasbidean memoriaz ikasitako erantzuna ematekoa. Jesusek, berriz, bihotzari darion erantzuna eskatzen digu.

2015/09/10

Mesias aintzatsutik Jainkoaren Seme sufrimenduzkora
Urteko 24. igandea B (2015-09-13)

Markosen ebanjelioa bi zati handitan banatu ohi da, banalerroa gaurko pasartea delarik. Lehen zatian, Jesus nor den enigmaz jardun da; gaurko pasarte honetan, Jesusek berak egiten die galdera ikasleei: ni nor naizela dio jendeak?

Jendeak zer uste duen

Jendearentzat, Jesus ez da pertsonaia erreal bat; hildako bat da, bizira itzulia; Joan Bataiatzailea dela, Elias dela edota beste profetaren bat. Iritzi hauetan «teologikoena», eta

2015/09/09

Urteko 24. igandea B ABESTIAK (2015-09-13)

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA GLORIA GLORIA IN

2015/09/08

JESUS KRISTO EZAGUTU
Urteko 24. igandea B (2015-09-13)

Gaurko pasarte hau erdigunea da eta funtsezkoa Markosen kontakizunean. Ikasleek denboralditxoa daramate jada Jesusekin bizitzen. Iritsia dute beren hautua argi eta garbi egiteko ordua. Zeinen jarraitzaile dira? Zer da Jesusengan aurkitu dutena? Zer atzeman dute haren bizitzan, haren mezuan, haren egitasmoan?

Harekin ibiltzen hasi diren momentutik, galde eta galde ari dira Jesusen nortasunaz. Hau da haren baitan sumatu duten gauzarik harrigarriena: hitz egitean nabari

Page 189 of 218