GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/10/21

ITSU IZATETIK SENDATU
Urteko 30. igande B 2015-10-25

Zer egin genezake geure bihotzean fedea epeltzen ari dela nabari dugunean? Daitekeena ote erreakzionatzea? Irten ote gintezke axola-ezetik? Bartimeo itsuaren sendatzea dakarkigu Markosek, bere irakurleei bihotz emateko, bere bizitza aldaraz lezakeen ibilbidea egitera jo dezaten.

Ez da neke geure burua ezagutzea Bartimeoren irudi horretan. Inoizka «itsu» bezala bizi ohi gara, begirik gabe, Jesusek ikusten zuen moduan, bizitza ikusteko. «Eseririk», ohiko erlijio batean kokaturik, Jesusen

2015/10/17

URTEKO 29. IGANDEA B (2015-10-18) domund

SARRERA

Senideok, urteko 29garren igandea ospatzen dugu gaur. Isaiasen lehen irakurgaia Jainkoaren zerbitzariaz mintzo zaigu; gaurko ebanjelioko Jesus bera iradokitzen edo sujeritzen digu zerbitzari horrek: zerbitzari hori gizadia zuzen egiteko eta salbatzeko iturburu da.
Ebanjelioa, berriz, bi jarrera kontrajarriz mintzo zaigu: Santiagok eta Joanek lehen postuak eskatu dizkiote Jesusi; Jesus, aldiz, apaldu egin da, bere bizia gugatik emateraino.
Gaur, bestalde, Domund eguna ospatzen dugu, Misioen egun

2015/10/15

Urteko 29. igandea B ABESTIAK 2015-10-18

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Galilearrak, zertan zaudete
zeru aldera

2015/10/14

Garaile ala zerbitzari izan?
Urteko 29. igandea B (2015-10-18)

Aurreko igandeetan gai desberdinez (haurrak, dibortzioa, aberastasunak…) hitz egiten aritu zaie Jesus ikasleei. Gaurkoan, Jerusalemera igo aurretik, bere azken irakaskuntza nekaldiaz emango die.

Jesusek pentsatzen duenaz

Pasioaz eta piztueraz egin dien hirugarren iragarpenarekin hasi da guztia; ez dugu irakurriko; baina funtsezkoa da, segidakoa ulertu nahi badugu. Jesusek beste behin errepikatu die ikasleei, apaiz nagusiek eta lege-maisuek heriotzara galduko dutela, paganoen esku utziko,

2015/10/13

GURE ARTEAN HORRELAKORIK EZ
Urteko 29. igandea B (2015-10-18)

Jerusalemera bidean, ikasleei ohartaraziz doa Jesus ezen dolorezko zoria izango duela, bai berak, bai berari jarraitzen dion orok. Sinestezina da bidean lagun dituenak zein oharkabe bizi diren. Gauza bera gertatzen da gaur egun ere.

Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, taldetik apartatu eta Jesusengana doaz, biak bakarrik. Ez dute besteen beharrik. Lekurik hoberenak nahi dituzte eta lehenengo izan Jesusen egitasmoan, berek beren erara irudikatu

2015/10/13

Urteko 29. igandea B (2015-10-18)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko mezako lehen irakurgaia, Isaiasek Jaunaren zerbitzariari eskaintzen dion pasartekoa da: «Jaunak oinazez josi nahi izan zuen… Hainbat neke jasan ondoren, argia ikusiko du eta asea izango du».
Ebanjelioan, edan beharko duen kalizaz mintzo zaie Jesus ikasleei; ikasleak nor handiagoka ari dira; Jesus, berriz, sufritu behar duenaz.
Sufritu beharra, ordea, ez da helburua; baizik eta jarrera baten ondorioa.
Jarrera hori gaurko mezako salmoak (33”,22) adierazten

2015/10/10

URTEKO 28. IGANDEA B (2015-10-11)

SARRERA

Senideok, urteko 28garren igandea ospatzen dugu gaur. Bai lehen irakurgaiak, bai ebanjelioak aukera egin beharra proposatzen digute: giza segurtasuna ala Jainkoagan konfiantza. Aberastasunez ala Jainkoaz fidatu.
Jesusek esaten digu: Azkeneraino iritsi nahi baduzu, gauza bat duzu falta. Neure buruari egin beharreko galdera da: Benetan nahi ahal dut azkeneraino iritsi?
Txorakeria da pentsatzea, Jainkoak zerbaiti uko egitea eskatzen digula. Kontua ez da zerbait alde batera uztea, baizik

2015/10/09

Urteko 28. igandea B 2015-10-11
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur zalantzan egon naiz: Erroma egiten ari diren Sinodoaz hitz egin ala, ohikoa dudan bezala, gaurko Mezako irakurgaiez hitz egin. Azken honi eustea iruditu zait egokiena.

Oso esanahi handikoa da lehen irakurgaia. Salomon erregeari leporatzen zaizkion hitzak dira: Erregutu nion, eta jakinduria eman zidan Jainkoak. Urrearen, zilarraren, koroiaren, tronuaren gainetik estimatu nuen jakinduria. Osasuna eta edertasuna baino gehiago estimatu nuen jakinduria. Honekin ondasun guztiak etorri zitzaizkidan.

2015/10/08

Salomon, gazte aberatsa eta ikasleak
Urteko 28. igandea B 2015-10-11

Gaurko irakurgaiek hiru jarrera dituzte ikuspuntu: Salomonena: urrearen, zilarraren eta harri-pitxien gainetik jarri du jakinduria; gazte aberatsarena: Jesusen gainetik jarri ditu bere aberastasunak; ikasleena: dena utzi dute, Jesusi jarraitzeko. Ebanjelioak bi eszena ditu: lehenengoan, gazte aberatsa eta Jesus dira protagonista; bigarrenean, Jesus eta ikasleak.

Lehen eszena: Aberatsa eta Jesus

Xehetasun bitxiak ditu; Markosek kontatzeko erak dituenak. Bat «korrika» hurbiltzen da; «belaunikatzen da», «maisu

2015/10/08

Urteko 28. igandea B ABESTIAK 2015-10-11

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan”.

Page 187 of 218