GAIA

egunean eguneko liturgia
2015/11/03

KONTRASTEA
Urteko 32. igandea B (2015-11-08)

Erabatekoa da pasadizo bien arteko kontrastea. Tenpluko lege-maisuei buruz buru, kontuz ibiltzeko esan dio Jesusek jendeari. Sasikoa da horien erlijioa: beren osperako baliatzen dute eta jenderik ahulena ustiatzeko. Ez dira horiek miretsi beharrekoak, ez zaio jarraitu behar horien ikasbideari. Bigarren pasadizoan, berriz, emakume alargun pobrearen keinuari begira dago Jesus eta ikasleei dei egin die. Emakume honengandik ikas dezakete, bai, lege-maisuek sekula irakatsiko ez dieten zerbait:

2015/10/31

Santu Guztien Eguna (2015-11-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Santu Guztien Eguna ospatzen dugu gaur. Erromak santu deklaratu dituen guztien eguna. Eta, Erromak santu deklaratu gabe, beren bizierak santu deklaratu dituen guztien eguna. Alde batetik, Erromak santu deklaratu dituenak asko eta asko dira; haietako zenbat ezagutzen dugu? Haietako zenbati erregutzen diogu? Haietako zenbatengatik ohoratzen dugu Kristo salbatzailea? Haietako zenbatengatik ematen dizkiogu eskerrak Jesu Kristori? Eta Erromak santu deklaratu gabe, zenbat jende aitortzen dugu santu? Norberaren

2015/10/29

SANTU GUZTIAK (2015-11-01)

SARRERA

Senideok: jai handia ospatzen dugu gaur, poz-pozik ospatu ere: Santu Guztien Eguna. Milaka urtetan barna, gizon-emakume askok eta askok bizi izan ditu fedea, esperantza eta maitasuna. Haietako batzuk ezagunak ditugu beren santutasunari dagokionez, eta eredutzat ditugu; eta otoitz-gai ere egiten ditugu. Haietako beste asko ezezagunak ditugu santutasunari dagokionez; halere, beste guztiekin batean ospatzen ditugu gaur, Aitaren altzoan direla uste dugulako. Horiek guztiek esperantzaz bizitzera eragiten digute; gainera, kontsolamendurako

2015/10/28

Santu Guztien Eguna ABESTIAK 2015-11-01

SARRERA

Argiaren jende eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak
argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak,
ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun,
Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako
utzi zuen ondarea.

AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,
bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea

2015/10/28

Zortzi ate Jainkoaren Erreinuan sartzeko
Santu Guztien Eguna (2015-11-01

Santu Guztien Eguneko jaian, zoriontasunak entzungo ditugu ebanjelioan. Historian barna hainbat eta hainbat gizon-emakume santutasunera eraman izan duen bidea adierazteko modu bat da. Ezin da komentatu zoriontasun horietako bakoitza leku labur batean. Haiek ulertzeko oinarrizko zertzelada bakan batzuk aipatuko ditut.

Zoriontasunak ez dira oztopo-lasterketa bat

Kristau askok, oztopo-lasterketatzat hartzen ditu zoriontasunak, Jainkoaren Erreinuaren helmugara iritsi arte.

Eta lasterketa zail gertatzen bada, etengabe egiten badugu estropezu,

2015/10/28

ZERUA SINETSI
Santu Guztien Eguna 2015-11-01

Santu Guztien kristau-jai honetan hau agertu nahi dut: betiko biziaz dudan fedearen ezaugarri batzuk nola hartzen ditudan eta nola ahalegintzen naizen haiek bizitzen. Kristo ezagutzen eta hari jarraitzen dionak ulertuko dit, nik uste.

Zerua sinestea niretzat, uste hau ezin onartu ahal izatea da: bizitza hau gutako bakoitzarentzat bi hutsune izugarri handiren arteko parentesi koxkor bat besterik ez dela. Jesus sostengutzat hartuz, barruntatzen dut, sumatzen dut, desiratzen

2015/10/24

Urteko 30. igandea B (2015-10-25)

HOMILIA

Anai-arrebok!

Erroman bukatu dute familiaren arazoez aritu den Gotzainen Sinodoa. Alde batetik eta bestetik, etxetik eta herritik ihesi jarraitzen du milaka eta milaka pertsonak munduan. Milaka haur hiltzen da goseak egunero munduan. Munduko alde askotan gerrak bizirik jarraitzen du. Gure gizartean lan-arazoek zutik jarraitzen dute. Ospitalera joaten bagara, denek beterik jarraitzen dute. Joan den aste honetan, jende askok eta askok galdu du pertsona maite bat.

Panorama horren aurrean

2015/10/23

URTEKO 30. IGANDEA B (2015-10-25)

SARRERA

Senideok, urteko 30. igandea ospatzen dugu gaur.
Igande honetako irakurgaiek Jainkoaren maitasunaren ezaugarri berezi bat agertzen digute: haren errukia, haren onginahia. Ezin utzi du gizadia bertan behera,« Hor konpon!», esanez. Ez. Guztiz kontra: deika eta deika jarraitzen du, beragana joan gaitezen deika. Horixe nabari da lehen irakurgaian, Jeremiasen pasartean: «Aita izango naiz Israel herriarentzat».
Ebanjelioan, berriz, Bartimeo itsua ageri da, bide bazterrean eseria. Haren oihuak

2015/10/22

Urteko 30. igandea B ABESTIAK 2015-10-25

SARRERA

Goazen elkarturik,
piztuta fedea,
argitan zabalik
maitasun bidea.

Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.

AINTZA

“Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA

Asko lagundu
diguzu, Jauna.
Hauxe da poza
guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak
erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun
ahora barrez,
geure mihia gorazarrez.

Asko lagundu
diguzu,

2015/10/21

Bartimeo itsua eta gure itsutasuna
Urteko 30. igandea B (2015-10-25)

Igande honetako ebanjelioak (Bartimeo itsua sendatzeak), lehen begiratuan, ulertzeko oso erraza dela ematen du: Jesusen mirarietako bat gehiago, beraren bizitzan. Alabaina, badira arreta ematen duten xehetasun batzuk, ohikoak ez direlako.

Kontakizuneko xehetasun kurios batzuk

1.- «Daviden seme» deitzen dio Bartimeok Jesusi. Markosen ebanjelioan, Jesusi izen hori ematen dion pertsona bakarra da. Bi zentzu izan ditzake: a) Jesus, «Daviden seme» den aldetik, espero duten

Page 186 of 218