GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/09/12

Urteko 24. igandea B ABESTIAK (2018-09-16)

SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
(honen antzekoa da “Kristorekin guk fede bera” in GORA JAINKOA-2,93; Bened 723)

R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu:

2018/09/10

Mesias aintzatsutik Gizonaren Seme sufrikariozkora (Mk 8,27-35)
Urteko 24. igandea B 2018-09-16

Ibilaldi bat azterketarekin

Filiporen Zesarea, Jordan ibaiaren sorburuekin, Israelgo lekurik ederrenetakoa da. Gaur egungo erromesak, eskuarki Nazarenetik abiatzen denak, ordubete eta oso gutxi gehiago behar izaten du autobus eroso batean aire girotuzkoan. Jesusek eta ikasleek oinez egin behar izan zuten bide hori, 800 m inguruko desnibela gaindituz: itsaso-mailaz beheko 200etik (Galileako Aintzira) 500-600 goikora (Hermon mendiaren oina). Ez da edozelako

2018/09/10

JESUS AINTZAKOTZAT HARTU.- Markos 8,27-35
Urteko 24. igandea B 2018-09-16

Filiporen Zesareako pasadizoa erdigunekoa da Markosen ebanjelioan. Alditxo bat elkarrekin bizi ondoren, galdera erabakitzailea egin die Jesusek ikasleei: «Zein naizela uste duzue?». Guztien izenean, Pedrok erantzun dio inolako dudarik gabe: «Mesias zara zu». Noizbait ere, badirudi dena argi dagoela. Jainkoak bidali duen Mesias da Jesus, eta ikasleak jarraitzaile ditu berarekin lan egiteko.

Baina Jesusek badaki gauzak ez direla horrela. Garrantzizko zerbait ikastea

2018/09/08

Urteko 23. Igandea B 2018-09-09
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioaren muina, gaurko pasarte honen segidan, 8. kapituluan, Jesusek ikasleei aurpegiratu dien burugogorkeriak adierazten digu. Esan die Jesusek: «Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak eduki, eta duzue ikusten? Belarriak eduki, eta entzuten ez?» (Markos 8,17). Jesusen ikasleei asko kostatu zaie Jesusengan sinestea; asko kostatu zaie Jesus ezagutzea; asko kostatu zaie, Jesusen egitekoa zein den ezagutzea; asko kostatu zaie Jesusek

2018/09/06

Urteko 23. igandea B 2018-09-09

SARRERA

Anai-arrebok! Gaurko ebanjelioak galdera hau egitera garamatza: «Zer espero duzu Jainkoagandik?» Gaitzetik libra nazala? Sendatzen lagundu nazala? Hipoteka ordaintzeko laguntza eman diezadala?
Okerrena, zer eskatu ez jakitea izango litzateke. Halere, Jainkoak ez luke etsiko. Gaurko ebanjelioan Jesusek sendatu duen gormutua ez da gauza izan bere gisa Jesusengana joateko. Lagun edo familiarteko batzuek eraman dute Jesusengana. Eta Jesusek sendatu du.
Ikasleei asko kostatu zaie Jesus eta Jesusen

2018/09/05

Urteko 23. igandea B ABESTIAK 2018-09-09

SARRERA Jesus munduko argia (Gora Jainkoa-2 51) Bened 428

R/.- Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia. R/.-

Gure bihotz barruan, / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betia.-R/.

AINTZA AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari, / bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora

2018/09/05

ZER DA JESUS, MAGOA ALA MESIAS? Markos 7,31-37
Urteko 23. igandea B 2018-09-09

Gor bat sendatzeko zailtasuna

Markosen ebanjelioaren 7. kapituluaren amaierara iritsi garenean, sendatuak ditu jada Jesusek gaixo asko: legendun bat, paralitiko bat, besoa elbarri zuen bat, emakume odol-jariodun bat; piztua du Jairoren alaba, eta, gaurkoaren aurre-aurreko pasadizoan (liturgiak ezabatuan), emakume kanaandar baten alaba sendatu du. Mirari horietako bakar batek ere ez dio eskatu ahalegin txikienik. Aski izan du hitz bat

2018/09/03

GORRERIA SENDATU Markos 7,31-37
Urteko 23. igandea B 2018-09-09

Sidon lurralde paganoan gor-mutu bat sendatu izana dakar Markosek, argi eta garbi asmo pedagogikoaz. Gaixo berezia da oso. Ez entzuten du, ez hitz egiten. Bere baitan hesiturik bizi da, inorekin komunikatu gabe. Ez da konturatu Jesus beraren ondotik doala. Beste batzuek eraman dute Profetagana.

Orobat da berezia Jesusen jokabidea ere. Ez dizkio eskuak ezarri eskatu dioten bezala, baizik eta berarekin aparte hartu eta

2018/09/01

Urteko 22. Igandea B 2018-09-02
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaien muina adibide batekin adieraziko nuke: zer da inportanteagoa, apaiz bati errespetua agertzea ala apaiz horrek errespeturik ez dion pertsona bati errespetua agertzea?

Nahi bada, apaizaren lekuan, ipin dezakezu «zeure aita» edota «Lehendakaria» edota …

Gatozen gaurko ebanjeliora. Bost igandez, San Joanen liburutik hartu dugu ebanjelioa. Gaur San Markosen ebanjeliora itzuli gara. Jesusek, fariseu eta lege-maisu batzuekin izan duen eztabaida baten ondoren, jendeari irakaspen hau eman

2018/08/31

URTEKO 22. IGANDEA B (2018-09-02)

SARRERA

Senideok, bost astetan San Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua entzun dugu. Gaur San Markosen ebanjeliora itzuliko gara.
Urteko 22garren igande honetan egiazko erlijioa zer den adieraziko digu Jesusek. Erlijioaren eta Jainkoaren Hitza betetzearen artean, erlijioaren eta bihotzaren artean, zein erlazio izan behar duen argitu nahi digu. Deuteronomio liburuko lehen irakurgaiak hau eskaintzen digu: batetik, Moisesek Legeaz egin duen laudorioa; bestetik, Lege hori bete beharra. Bigarren irakurgaian, Santiagok

Page 101 of 218