GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/03/30

GARIZUMAKO 5. IGANDEA A 2017-04-02

SARRERA

Senideok, Garizumako bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Erramu Igandea ospatuko dugu.
Jesus, gaur, munduaren bizi bezala ageri zaigu, munduarentzat bizi-emaile bezala. «Ni naiz bizia eta piztuera» esan digu Jesusek.
Seme edo alaba batek, aitari eta amari bizia eman izana pozik eta esker onez aitortzen die. Arrazoi osoaz. Baina gurasoengandik hartu dugun bizi horrek berak badu bere barruan kontuan hartu beharreko gauza bat:

2017/03/29

Garizumako 5. ig A ABESTIAK 2017-04-02

SARRERA
Lazaro zure laguna Jesus
Egilea: Arratiako eliza
Doinua: Damu det Jauna

Lazaro zure / laguna, Jesus,
jendeak dino / hil dela; (jendeak dio)
negar hutsean / agertu zara
zabal gurean / hil gela…

Martak ukatu, / Jesusek dino:
“Heriotz hau / da honela:
Bizitzarako / pasabidea
ta ez betiko / kartzela”.

Hilak, gaixoak, / pobre, biktimak
sortzen dabe / gugan pena, (dabe=dute)
gurutzearen / gerizpe luze, (kerizpe

2017/03/27

Jesus sinestea, hilezkortasunaren elixirra
Garizumako 5. igandea A (2017-04-02)

Duela hamar egun, 2017ko martxoaren 22an, Westminsterreko zubia eta Britainia Handiko Parlamentua enegarren atentatu terroristaren eszenatoki izan ziren. Partikularki, Aysha Frade, beraren bi semeak, beraren senarra, Galiziako beraren familia… ditut gogoan. Heriotza segundo oro izaten dugu gainean eta gutxiena imajinatzen dugunean jotzen gaitu. Nahiago izaten dugu hartan ez pentsatu. Biziraupen-senaz. Laugarren ebanjelioaren idazlea hori guztia baino sakonagoa da: heriotza obsesio bihurtu zaio,

2017/03/27

HORRELA NAHI DUT NIK HIL
Garizumako 5. Igandea A (2017-04-02)

Jesusek ez du ezkutatu sekula Betanian bizi diren hiru anai-arrebekiko maitasun beroa. Segur aski, Jerusalemera igotzen den guztietan etxean hartzen dutenak dira. Behin batean, Jesusek enkargu bat jaso du: «Gure neba Lazaro, zure adiskidea, gaixo dago». Handik gutxira, herrixka hartarako bidea hartu du Jesusek.

Iritsi denean, Lazaro hila da. Jesus ikusi duenean, Mariak, ahizpa gazteenak, negarrari eman dio. Ezin kontsolatu du inork.

2017/03/25

Garizumako 4. igandea A (2017-03-26)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Beti izan da zaila jakitea zein mintzo den Jainkoaren izenean eta zein ez. Samuel profetaren garaian, K.a. 1000. urte inguruan, egoera oso gogorra zen. Lider baten bila dabil Israel herria. Saul hautatu dute errege, baina handi denbora gutxira tirano bihurtu da. Samuel profeta beste errege baten bila hasi da.
Jesus mundura etorri denean, nola adierazi jendeari Jesus hori dela Jainkoak hautatua? Baina jatorri apalekoa da

2017/03/23

GARIZUMAKO 4. IGANDEA A 2017-03-26

SARRERA

Senideok, igande honetako irakurgaien berezitasunik handiena itsu bat argitu izana da. Jaiotzetik itsua den bati bista eman dio Jesusek. Hori dela eta, hau entzungo diogu Jesusi: «Munduaren argia naiz ni, zuen iluna argitzen duen Salbatzailea naiz». Baina argi hori modurik sakonenean ulertu behar dugu. Itsuak, hasieran, «gizon bat» esan du Jesusez; geroago, «profeta bat» esango du; hirugarren, Jesus Gizonaren Semea dela aitortuko du. Ez da ikusmen

2017/03/22

Garizumako 4. igandea A ABESTIAK 2017-03-26

SARRERA

R/.-Jesus, munduko argia,
Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona!
Zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona
gu geraden guztia.-R/.

Gure bihotz barruan
piztu zure argia;
gaitezen gu munduan
argi Jainkoz betea.-R/.

SALMOA

R/.- Jauna dut Artzain,
ez naiz ezeren
beharrean.

Jauna dut artzain ez naiz ezeren beharrean,
larre guritan etzanarazten nau.
Atsedenezko iturrira narama, /
Eta birbizten dit barrena.
Banarama bidezidor zuzenetatik, /
bere izenagatik.-R/.

EBANJELIO AURREKOA

R/.-Jesu

2017/03/20

Kondenatua den lekukoaren kasua
Garizumako 4. igandea A (2017-03-26)

«Nire semeari lekuko izateko dei egin zioten, bi ordutik gora egin zioten galdaketa eta erruduntzat kondenatu zuten azkenean». Honetaz kexatzen ahal ziren jaiotzetik itsua zenaren gurasoak, ahots apal, fariseuen beldur. Baina okerra izango litzateke dena gurasoen kexura mugatzea; izan ere, itsuak oso alai bukatu zuen.

Ezbai itxuragabea

Ikasleen arteko eztabaida zoro batengatik hasi zen den-dena, itsuarekin topo egin zutenean: norena zen hura itsu izatearen

2017/03/20

BAZTERTUENTZAT (Joan 9,1-41)
Garizumako 4. igandea A (2017-03-26)

Jaiotzez da itsua. Ez berak, ez gurasoek dute inolako errurik, baina bere zoria markatua du betiko. Jainkoak zigortu duen bekataritzat hartu du jendeak. Ikasleek galdetu diote Jesusi ea zeinena den bekatua: itsuarena berarena ala haren gurasoena.

Beste era batean begiratu dio Jesusek. Ikusi duen momentutik, hura bere zoritxarreko eskale-bizitzatik ateratzea erabaki du, jende guztiak gutxiesten badu ere, bekataritzat hartuz. Jainkoaren deia sentitzen du Jesusek:

2017/03/18

Garizumako 3. igandea A (2017-03-19)
HOMILIA

Anai-arrebok!

San Joan ebanjelariaren ebanjelioa entzun dugu gaur. Ur-iturri bizi bezala agertu digu ebanjelariak Jesus. Segidako bi igandeetan munduaren argi bezala eta bizi-emaile bezala aurkeztu digu. Ura, argia, bizia. Gure premia handienen hiru sinbolo dira.

Gaurkoan ura. Ikusgarria da gaurko pasadizoa. Jesus nekaturik putzu ondo batean eseri da. Handik pixka batera samariar emakume bat etorri da. Ezezaguna izanik ere, hitza eman dio Jesusek. Emakumea harritu egin

Page 144 of 218