Garizumako 5. ig A ABESTIAK 2017-04-02

SARRERA
Lazaro zure laguna Jesus
Egilea: Arratiako eliza
Doinua: Damu det Jauna

Lazaro zure / laguna, Jesus,
jendeak dino / hil dela; (jendeak dio)
negar hutsean / agertu zara
zabal gurean / hil gela…

Martak ukatu, / Jesusek dino:
“Heriotz hau / da honela:
Bizitzarako / pasabidea
ta ez betiko / kartzela”.

Hilak, gaixoak, / pobre, biktimak
sortzen dabe / gugan pena, (dabe=dute)
gurutzearen / gerizpe luze, (kerizpe = itzal)
gaur arte lu- /zatzen dena.

Jesus maitea / lagundu gaizuz (gaitzazu)
betetzen zure / ordena:
harlosak kendu, / jagon bizia (zaindu bizia)
ta indartu / sinesmena!

SALMOA

Jaunagan dago errukia,
harengan askatasun ugaria.

Barnenetik zure dagizut oihu, Jauna,
entzun, Jauna, nire mintzoa.
Beude erne zure belarriak
nire oihu eskarira. -R/.

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus, zuri beti,
Zu zara gure argi.

Ni naiz piztuera eta bizia
–dio Jaunak–;
Nigan sinesten duena,
inoiz ez da inoiz hilko.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU (Bened 116. or.)

Santu, Santu, Santua,
Santu, Santu, Santua,
diren guztien Jainko Jauna.
Santu, Santu, Santua!
Zeru-lurrak beterik dauzka
Zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan.
Hosanna zeru goienetan!

EDO

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten du, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut;
nahigabean ere hauxe-esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste duenik uzten ez duzu.
Poz ta-atsekabean dei egingo dizut:
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut.
Zurekin zerura bizitzera nahi dut:
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

AZKENA

R/. Kristo bizi da bizi
lehen, orain, beti.

1.-Hilen artetik zaigu
Kristo berriz piztu,
loan daudenetatik
lehen bizi fruitu.
Berak heriotzea
piztuz du garaitu. –R/.