GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/03/17

GARIZUMAKO 3. IGANDEA A 2017-03-19

SARRERA

Senideok, Garizumako hirugarren igandea dugu gaurkoa. Gaur eta segidako bi igandeetan hiru gai berezi ekarriko dizkigute irakurgaiek: gaur, ur bila datorren samariar emakumea; datorren igandean, jaiotzez itsua den gizon bat sendatzea; gaur hamabost, Lazaro piztea. Irakurgai horietan hiru gai hauek ageri dira: ura, argia, bizia.
Jesus guretzat ura, argia eta bizia dela adierazi nahi dute. Hiru sinbolo dira. Gai horiek, gure bataioarekin lotzen baditugu, esanahi

2017/03/15

Garizumako 3. ig. A ABESTIAK (2017-03-19)

SARRERA

JAUNGOIKOAREN HEGALEN PEAN (Bened 267. or.)

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.
Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.

SALMOA

Entzungo ahal duzue gaur
Jaunaren mintzoa:
Ez gogortu
zeuen bihotza.

Zatozte, pozez
oihu degiogun Jaunari,
txalo degiogun
salbamen dugun Harkaitzari.
Hurbil gakizkion aurrera
esker-kantuekin,
jai degiogun txalo
eta eresiekin.- R/.

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus, / zuri beti,
Zu zara / gure

2017/03/13

Ez ur ez ogi (Joan 4,5-42)
Garizumako 3. igandea A (2017-03-19)

Garizumako 3 A, 4 A eta 5 A igandeetako ebanjelioak San Joanen ebanjeliotik hartzen ditugu; iturburu (emakume samariarra), munduaren argi (jaiotzetiko itsua) eta bizi (Lazaro berpiztea) bezala aurkezten digute Jesus. Gure premia handienen (ura, argia eta bizia) sinbolo dira eta nola ase ditzakeen Jesusek.

Hiru urketari eta hiru ur-mota

Garizumako hirugarren igandeko irakurgaiak izen handiko hiru pertsonaiaz (Jakob, Moises, Jesus) mintzo zaizkigu,

2017/03/13

JAINKOAREKIN GUSTURA (Joan 4,5-42)
Garizumako 3. igandea A (2017-03-19)

Hunkigarria da pasadizoa. Bideaz nekaturik, Jakoben putzuaren ondoan eseri da Jesus. Handik laster, emakume bat iritsi da ur bila. Herri erdi-paganokoa da, juduek mespretxatzen duten herrikoa. Guztiz espontaneoki, hizketan hasi zaio Jesus. Ez du hartzen inor ere mespretxuz, baizik maitasun handiz. «Emakumea, emadazu edaten».

Harritu egin da emakumea. Nolatan ausartu da samariar batekin hizketan hastera? Nolatan beheratu da emakume ezezagun batekin harremanetan hasiz?

2017/03/11

Garizumako 2. igandea A (2017-03-12)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Lehen irakurgaia eta ebanjelioa oso interesgarriak ditugu, eta alde askotatik. Bietan alde bat bera nabarmentzekotan, hauxe izango litzateke: bietan, pertsona batzuek –lehenengoan Abrahamek eta ebanjelioan hiru ikasleek− Jainkoaz izandako esperientzia ageri da. Esperientzia pertsonala.

Baina mezuari heldu aurretik, esan dezagun garbi, gure artean nahasmendu bat bederen saihesteko, gaurko ebanjelioko pasadizoa ez dela historikoa; ez da Nazareteko Jesusen lurreko bizitzan gertatua. Baizik eta, Jesusen piztueraren ondoko esperientzia

2017/03/10

GARIZUMAKO 2. IGANDEA A 2017-03-12

SARRERA

Anai-arrebok, Garizumako bigarren igandea dugu gaur. Lehenengo irakurgaian eta ebanjelioan bi pertsona berezi ageri dira: Abraham eta Nazareteko Jesus. Biak fede handiko gizonak.
Abraham eta Sara, senar-emazteak, artzain ibiltari ziren. Eta non bizi bila, migratu beharrean gertatu ziren. Gaur egun milaka eta milaka pertsona gertatzen den bezala, premiak eraginda, kapitalismo bihotz gabeak behartuta.
Bidean zebilela, Jainkoaren esperientzia bizia izan zuen Abrahamek. Herri ugari baten aita

2017/03/08

Garizumako 2. igandea A ABESTIAK 2017-03-12

SARRERA

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz,
Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du
bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu
bere berogarri:
piztu itxaropena
zeure herriari.

SALMOA

Agertu zure errukia.
Bedeinka, Jauna, zure+herria.

Zuzena da Jaunaren Hitza,
leiala Hark egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko dena du

2017/03/07

GARIZUMAKO BIGARREN IGANDEA A

Lehen Irakurgaia

( Abrahamen bokazionea )

Hasiera liburutik 12, 1-4

Egun heietan, Abraham Kaldean bizi zen.
1 Jaunak erran zion:
“ Zoazi zure herritik, ahaideen artetik, eta aitaren etxetik,
nik erakutsiko dautzutan lurralderat.
2 Herri handi eginen zaitut, benedikatuko zaitut,
Izen haundia emanen dautzut,
eta zure izena benedizione iturri izanen da.
3 Benedikatzen zaituztenak, benedikatuko ditut,
madarikatzen zaituztenak, madarikatuko.
Zutan benedikatuak izanen dira herri guziak.”
4 Abraham joan zen,

2017/03/06

JESUSI ENTZUN (Mateo 17,1-9)
Garizumako 1. igandea A (2017-03-12)

Eskuarki «Jesusen antzaldaketa» deitu ohi dugun kontakizun korapilatsu honen erdigunea Ahots batek hartzen du; «hodei distiratsu» berezi batetik datorren Ahotsa da. Biblian sinbolotzat hartzen da hodeia, agertzen eta, aldi berean, ezkutatzen zaigun Jainkoaren misteriozko presentziaz hitz egiteko.

Ahotsak hitz hauek jaulki ditu: «Nire Semea da hau, nire maitea, nire kuttuna. Entzun berari». Ikasleek ez dute nahastu behar Jesus beste inorekin, ez Moisesekin eta

2017/03/04

Garizumako 1. igandea A (2017-03-05)
HOMILIA

Anai-arrebok:

Garizuma hasi berria dugu, joan den asteazkenetik. Gaurko ebanjelioa Jesusen hiru tentazioez mintzo zaigu.

Lehenik eta behin, zer da garizuma oro har? Duela egun batzuk aita santuak jaulki dituen hitz batzuk bildu nahi nituzke; gutxi gorabehera, jakina.

Garizuma esperantzaren bidea da. Izan ere, Pazkorako prestatzeko aldia da. Gure esperantza da Pazkoa. Berrogeialdi hau Pazkoaren argipean bizi behar dugu. Pazkoa piztuera da. Jesusen eta gure piztuera. Garizuma, penitentzia-aldia

Page 145 of 218