GAIA

santuak
2020/07/19

Santiago apostolua ABESTIAK 2020-07-25

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat / poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3) / abestu Jaunari.

Elkar maite izateak garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan baitijoa bizitza.
Jainko berak eman digun maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.- R/.

SALMOA

Malkoz erein bazuten, / Pozez bilduko dute.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden

2020/07/19

SANTIAGO APOSTOLUAREN JAIA
uztailaren 25a

1.-Santiago Joanen anaia zen: biak apostolu, Zebedeoren seme. Boenerges deitzen zieten: trumoi-semeak; hain suhar zirelako. Santiago honi Handia esaten zaio, Santiago Txikiagandik bereizteko.

2.-Ebanjelioetan hainbat aldiz aipatzen da Santiago, Jesus hil aurretik. Ondoren, ez dakigu ezer hartaz, martiri hil zela baizik.

3.-K.o. 41 eta 44 urte bitartean hil zuten, Jerusalemeko kristauek sufritu zituzten pertsekuzioetako batean. Herodes Agripa I.ak, Herodes Handiaren bilobak, hilarazi zuen ezpataz.

4.-Tradizio erlijioso batek dio Compostelako

2020/07/19

SANTIAGO APOSTOLUA (2020-07-25)

SARRERA

Senideok, Santiago apostolu eta martiriaren jaia ospatzen dugu. Dakizuenez, Jesusek, jendaurreko bere bizitza hasi orduko, hainbat jende aukeratu zuen. Era berezian «eskolatu» nahi zituen, laguntzaile berezi izan zitezen. Hamabi apostolu aukeratu zituela esan ohi dugu. Beti bezala, «hamabi» zenbaki hori sinbolikoa da Biblian: Israelgo hamabi leinuak adierazten ditu. Esan nahi du, Israel osoari hots egin behar diotela Berri Ona Jesusen jarraitzaileek.
Jesusen aukeratu berezietako bat, Santiago izan zen;

2020/07/19

ERROMES JOAN

Uztailaren 25a: Santiago Apostolua

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 20-28

Aldi hartan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?» Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean». Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kalizatik edateko?» Erantzun zioten:

2020/07/11

2020/07/09

2019/10/14

2019/10/04

URRIAREN 4a

ASISKO SAN FRANTZISKO

I

Doinuak: FGD, 8-10

1.-AITA FRANTZISKO, ZEUGANA
gaude kantari jarriak,
bistan dituzun zauriok
zein diren miresgarriak,
Gurutziltzatuak zuri
maitasunez ezarriak.

2.-Erromes beti munduan
gauzen kateetatik aske,
ez bidezorro, ez diru,
pobreza harturik emazte,
bideetan bakea eta
ongia duzu albiste.

3.-Ez zaitugu arma zale,
bai gizon guztiz mantsoa,
anaia txikarra zara,
behartsuenen auzoa,
olibo gozoenaren
kima dakarren usoa.

4.-Penitentzian alaia,
urrikalmendu suharrez,
“Amor non amatur” hura
zenion oihuz, negarrez,
Gurutzetuaz jendea
ohartarazi beharrez.

5.-Eskerrak

2019/10/04

Urriaren 2 Asisko Frantzisko Santua

Orduen Liturgiako BIGARREN IRAKURGAIA

San Frantziskok fededun guztiei egindako gutunetik (K. Esser, Fontes Franciscani, Assisi 1995, 79-86 or.) (Frantziskotarren Ordun Liturgia Berezia, Arantzazu 1999)

Guztien morroi naizenez gero,
behartua nago guztiak zerbitzatzera

Guztien morroi naizenez gero, behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera; eta erabaki dut zuei adieraztea Aitaren Hitza den Jesu Kristo gure Jaunaren hitzak eta Espiritu Santuaren hitzak, espiritu eta bizi direnak.

Aitaren

2019/09/19

Page 3 of 5