GAIA

santuak
2020/08/10

ESKERRAK, ANDRE MARIA

1.-Eskerrak, Andre Maria, zure barne askatasunagatik.

2.- Eskerrak, gure geroaren aitzindari izan zarelako.

3.- Eskerrak, emakume fededun baten aurpegia erakutsi diguzulako.

4.- Eskerrak, beti Hitzari irekirik egon zarelako.

5.- Eskerrak, erabat prest egon zarelako eta Jainkoari jaiotzeko bidea eman diozulako.

6.- Horixe da, Itun Berriak proposatzen duen jarrerarik egokiena Erreinua hartu eta bizitzeko.

7.- Eskerrak, gure egintzetan askotasunak duen balioa erakutsi diguzulako.

8.- Eskerrak, elkarrizketan etsenplu izan zarelako.

9.- Eskerrak, Jainkoaren egitasmoa onartu duzulako.

10.-…

11.- Eskerrak,

2020/08/10

MARIA, JESUSEN JARRAITZAILE LEIALA Lukas 1,39-56

2020-08-15 Jasokundea

Ebanjelariek, Andre Maria aurkeztean, Jesusen Amaganako gure debozioa errepiztu dezaketen moduko ezaugarriez horniturik agertzen digute. Ikuspegi horrek Andre Maria maitatzen laguntzen digu, hartaz gogoeta egiten, hura imitatzen, hari otoitz egiten, harengan konfiantza izaten, espiritu berriaz eta ebanjelikoagoaz.

Fededun handia da Andre Maria. Jesusen lehen jarraitzailea. Bere Semearen egintzak eta hitzak bihotzean hausnartzeko gai izan den emakumea. Semeak iragarri duen eta pobreen salbatzailea den Jainkoa kantatu

2020/08/08

ABUZTUAREN 9a: GURUTZEKO TERESA BENEDIKTA MARTIRI SANTUA (EDITH STEIN)

Edith Stein 1891n jaio zen Breslaun (Polonian; garai hartan Alemanian), judu-familia batean, juduen Yom Kippur jai handi egunean.
Hasiera batean historia eta psikologia ikasketak egin zituen. Baina filosofia zuen bere ametsa. Pil-pil zeuden garai hartan fenomenologiaren sustatzaile izan zen Edmund Husserlen (judua eta fedegabea) tesiak, eta hauei atxiki zitzaien Edith. Husserl bera izan zuen irakasle eta tesi-zuzentzaile. Urte horietan Max Scheler-ekin harremanak

2020/08/08

Edith Stein Gurutzeko Teresa Benedikta santua

Gurutzeko Teresa Benedikta (Edit Stein) 1891n jaio zen Alemanian, judu-familia batean. Edmund Husserlen (judua eta fedegabea) ikasle eta jarraitzaile izan zen. 1914an lehertu zen mundu-gerratean fronte-ospitale batean erizain aritu zen. 1933an Koloniako Karmelon sartu zen, bere familia haserre zuela. 1938an, nazismoaren beldur, Holandako Karmelo batera jo zuen. 1942an Gestapok atxilotu, eta 51 urteko zela martiri hil zen. Joan Paulo II.ak santu deklaratu zuen 1998an.

BIZIRAKO ATEA

2020/07/30

Loiolako Ignazio santua 2020-07-31
HOMILIA

Anai-arrebok:

Poz handiz ospatzen dugu gaur Loiolako Ignazio santuaren jaia. Geure artekoa dugu. Hurbil-hurbilekoa.
Batez ere, Ignaziorengan ikusten ditugun gauza bitxi eta zoragarriek eragiten digute poza eta harridura.
Adibidez eta hasteko, zer iruditzen zaizue Ignazioren ateraldi hau? Iruñean, Gaztelako erregearen gudarostean, nafarren kontra ari da borrokan. Utzi dezagun alde batera kontraesan handi hori alde batera: gipuzkoar bat nafarren kontra! Baina ikus dezagun beste gertaera hau. Nafarrek gogor

2020/07/27

Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2020-07-31

SARRERA
1.-Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

2.1.-Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.
2.2.-Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.
2.3.-R/.- Aintza

2020/07/27

LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2020-07-31)

SARRERA

Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Loiolatik atera eta ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Frantzisko izena hartu zuen.
Egonkortu egin zela esan dugu, neurri batean. Baina urrats gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
Mila bostehun eta berrogeita

2020/07/27

Loiolako Ignazio santua
XXI. mendeko kristau mistikoaren eredu bizia

1.- Kristau-bizitzan biak dira elkarren osagarri: Kristori atxikitzea eta, Kristoren izenean, munduari atxikitzea, mundua Jainkoaren erreinu bihurtzeko. Nabarmen dakusagu hori Loiolako Ignaziogan. Gaurkoz, lotu gakizkion, nagusiki, Jainkoak, Kristok, Ignazio nola liluratu duen ikusteari.
2.-Loiolan Iruñeko zauriez sendatzen ari dela, bi liburu irakurri ditu. Amesten zituen zalduneriako beste liburuek ez bezala ukitu eta hunkitu dute: Zergatik ez nik egin Domingo santuak eta Frantzisko

2020/07/24

ERROMES JOAN
Uztailaren 25a: Santiago Apostolua

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik Mt 20, 20-28

Aldi hartan, zebedeotarren ama hurbildu zitzaion Jesusi bere semeekin eta aurrean ahuspeztu, eskari bat egiteko. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu?» Eta hark: «Agindu ezazu nire bi seme hauek, eser daitezela zure erreinuan bata zure eskuinean eta bestea zure ezkerrean». Eta Jesusek: «Ez dakizue zer eskatzen duzuen. Gauza al zarete Nik edan behar dudan kalizatik edateko?» Erantzun

2020/07/24

SANTIAGO EGUNA (2020-07-25)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Santiagoren eguna ospatzen dugu gaur. Joanen anaia zen Santiago. Santiago Handia esaten diogu, apostoluen artean beste Santiago bat ere izan zelako: Jesusen anaia, Jerusalemeko gotzaina; hau ere martiria.

Izaera berezia agertu zuten bi anaiek, Santiagok eta Joanek, ebanjelioan. Odolbero ziren. Arrantzale. Jesusek dei egin zienean, berehala utzi zituzten, bai familia, bai lanbidea, Jesusi jarraitzeko.

Halere, kostatu zitzaien Jesusen mezua ulertzea. Behin batean, Samariatik igarotzean, bertakoek ez zioten ostaturik

Page 2 of 5