SAN JOSEREN URTEA

2020ko abenduaren 8-tik 2021ko abenduaren 8ra.

Frantses (Frantzisko) Aita Sainduaren otoitza (Patris corde gutunetik) :
Agur Salbatzailearen begiralea (zaintzailea),
Birjina Mariaren espos laguna.
Jainkoak zuri eman dautzu bere Semea ;
Mariak zutan ezarri du bere konfiantza ;
Kristo zurekin gizon egin da.
O Josep dohatsua,
izan zaite ere aita bat guretzat,
eta gida gaitzazu biziko bidean.
Ardiets (Irits) iezazkiguzu grazia, urrikalmendu eta kuraia,
eta begira gaitzazu gaitz guzietarik. Amen.
Itzulpena: Jean-Michel Barnetche.

———————————————
Agur Josep,
Jainkoaren graziaz betea.
Salbatzailea zure besoen gozoan eta zure begirapean hazi duzu.
Benedikatua zira gizon guzien artean,
eta benedikatua da Jesus, zure espos birjinaren Jainko Semea.
Josep saindua, Jainko Semeari eman (emandako) aita,
egizu otoitz guretzat, azken eguneraino,
gure familia, osasun eta lan kezka guzien erdian,
eta lagun gaitzazu gure heriotzeko orenean. Amen
Itzulpena : Jean-Michel Barnetche apeza.

KANTIKAK
• Ohore San Joseperi W 19 : https://youtu.be/5NlgKjs5Fx8
• San Josepe lagun W 20 : https://youtu.be/Qq9VmqQPIWQ