GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/02/03

URTEKO 5. IGANDEA A 2017-02-05

SARRERA

Senideok, mezara etortzea gauza pozgarria bezain konpromiso handikoa da; hori bizi-bizi ikusteko, Jesusen Espirituaren argia beharko genuke.
Alde batetik, gauza pozgarria da Meza bizitzea. Zergatik? Mezakoan, sagarapenaren ondoko otoitzean esaten dugun bezala, Jainkoak misterio handi hau ospatzera deitu gaituelako; zer poza ez zuten izango Jesusek Azken Afarira gonbidatu zituen haiek?!
Bestetik, konpromisoa da Meza bizitzea. Zer konpromiso? Jesusek ez zituen gonbidatu Azken Afari hartara afaltzera

2017/02/01

Urteko 5. igandea A ABESTIAK 2017-02-05

SARRERA Argiaren seme eta egunaren (Gora Jainkoa-2, 54) (Bened 467)

Argiaren seme eta egunaren oinordeko,
abia gaitezenok Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begiok itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA Aintza zeruetan Jainkoari (J.J. Arregi) (Gora Jainkoa

2017/01/30

Gatza eta argia
Urteko 5. igandea A (2017-02-05)

Igande honetako ebanjelioa bi parabola oso laburrek osatzen dute, ulertzeko oso errazak dira. Baina sakondu daiteke bietan, beren testuinguruan hartuz eta kontzientzia-azterketarako erabiliz.

Testuingurua: parabolak eta zoriontasunak

Mateoren ebanjelioak, zoriontasunen segida-segidan eman ditu bi parabola hauek. Zoriontasunak, Jesusen mezuaz ardura duen eta ulertu nahi duen jendeaz mintzo dira; kristau-elkarteko (Jainkoaren hasierako erregetzako) kide izan daitekeenaz, Jainkoaren eta lagun hurkoaren aurrean dituen arrazoi desberdinengatik.

2017/01/30

IRTEN PERIFERIARA (Mateo 5.13-16)
Urteko 5. igandea A (2017-02-05)

Bi irudi ausart eta harrigarriz eman du aditzera Jesusek zer iritzi duen bere jarraitzaileez eta zer espero duen haiengandik. Ez dute bizi behar, kaskoan beti beren onura, beren fama edo beren boterea dutela. Nahiz eta talde koxkor bat diren Erromaren Inperio tzarraren erdian, lurrak beharrezko duen «gatz» izan behar dute eta munduari falta zaion «argi».

«Lurraren gatz zarete zuek». Galileako jende xumeak berez

2017/01/28

Urteko 4. igandea A (2017-01-29)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Zoriontasunak! «Zorionekoak bihotzez pobre direnak, zorionekoak atsekabez, apal bizi direnak, zuzentasunaren gose-egarri direnak, bakearen alde, pobreen alde bizi direnak, bihotz garbikoak, zuzentasunagatik pertsegituak!» Ez al da hau guztia zorakeria hutsa?

Beste ezer baino lehen, kontuan izan dezagun hau. Jesus ez da politiko bat. Ez dabil boto baten edo askoren bila. Promes faltsuak eginez. Sekula beteko ez dituenak. Hasieratik beretik agertu nahi izan du bere egitasmoa zein

2017/01/27

URTEKO 4. IGANDEA A 2017-01-29

SARRERA

Senideok, joan den igandean «bihotz-berritu zaitezte» esan zigun Jesusek. Gaur, bihotz-berritze hori zertan datzan esaten digu: hobe duzu pobre izan, beste batzuk pobre egiten dituen aberats baino. Zortzi zoriontasun entzungo ditugu gaurko ebanjelioan. Zortzi ate dira Jainkoaren Erreinuan sartzeko. Gaurko mentalitatearekin entzuten baditugu, zorakeriatzat joko ditugu. Entzun edo irakurri aurretik, otoitz egin beharko genuke, geure bihotza Jesusen ildoan edo uhinean jartzeko, beraren

2017/01/26

Urteko 4. igandea ABESTIAK (2017-01-29)

SARRERA Zeru-lurren egile zaren Espiritu (Cantoral Religioso de Loyola 548. or.)

Zeru-lurren egile zaren
Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak,
piztu gugan maite-sua (bis).

Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo
poza sortutzen duena (bis).

Zentzuari argi emanez
eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi
denok bihurtu gaitzazu (bis).

AINTZA

R/.-“Aintza, aintza, Aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren

2017/01/23

Zortzi ateko entzunaretoa, erraza tranpaz sartzea
Urteko 4. igandea A (2017-01-29)

Joan den igandean, Mateoren ebanjelioak Galilean barna ibilki agertu zigun Jesus, Jainkoaren Erregetzaren berri ona hots egiten. Gaurdanik, jendea zerupeko entzunareto handi batean bilaraziko du, Jesusen inguruan eseriz, eta Jainkoaren erreinu horretako egitaraua entzunez: «Mendiko Hitzaldia», segidako puntu hauetan bil daitekeena:

Erdigunea
1.- Hasierako oharpena (5,17-20).
2.- Kristau-jarrera Legearen aurrean (5,21-48).
(lege-maisuen jarreraren aurka)
3.- Jarrera otoitz-egintzen aurrean (6,1-18).

2017/01/23

ELIZA EBANJELIKOAGO BAT (Mateo 5.1-12)
Urteko 4. igandea A (2017-01-29)

Zoriontasunak idaztean, Mateok, Lukasek ez bezala, Jesusen jarraitzaileak izan behar dituen ezaugarriak adieraztea du gogoan. Horra zergatik duten zoriontasun horiek hartarainoko garrantzia guretzat, gizarte sekularizatu batean Elizak bere izaeraren bila jardun behar duen garai honetan.

Ezin proposatu da nolanahi Jesusen Berri Ona. Ebanjelioa beronen araberako jarreratik bakarrik zabal daiteke. Aitarengana erromes doan bitartean Elizak izan behar duen jarreraren espiritua agertzen

2017/01/21

Urteko 3. igandea A 2017-01-22
HOMILIA

Anai-arrebok!

Aurten, zenbait salbuespen gorabehera, San Mateoren ebanjelioa entzungo dugu igandeetan. Gaurko honetan, Jesusen jardueraren hasiera entzun dugu. Ebanjelioaren pasarte honetan nabarmentzekoak dira puntu desberdin batzuk.

Jardueraren hasiera. Joan Bataiatzailea preso hartu dutela jakitean ekin dio Jesusek bere ekintzari. Zergatik une honetan? Bada hemen, gauza interesgarri bat kontuan hartzekoa. Gertaera jakin batek eragin dio Jesusi predikatzen hastera. Honek badu zerikusia, duela urte batzuez gero, teologian aipatzen den

Page 148 of 218