GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/08/20

Urteko 21. igandea B ABESTIAK 2021-08-22

SARRERA

Igandean du sortarazia / Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina / munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman / zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia / piztu beharren Bizia.
Zuei bake! Zuekin nago, / munduak mundu dirauino.

“Denek batean eskerrak eman / zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren

2021/08/19

San Joan Eudes, apaiza eta fundatzailea
Jaia: abuztuaren 19an

Joan Eudes Frantzian jaio zen 1601ean. Apaiztu ondoren parrokietan barna predikuari eman zion zenbait urtez. Gero, bi kongregazio erlijioso fundatu zituen: bata apaizgaien formaziorako; bestea beren bizitza erlijiosoa arriskuan zuten emakumeen zaintzarako. Asko sustatu zuen Bihotz bien, Jesusenaren eta Mariaren, debozioa. 1680an hil zen.

Orduen Liturgiako 2. irakurgaia
San Joan Eudesek Jesusen Bihotz Santuaz idatzirako Tratatutik
(Liburua 1, 5: Opera omnia 6, 107,

2021/08/19

San Bernardo Clairvauxkoa

Orduen Liturgiako Bigarren irakurgaia

KANTARIK EDERRENA liburuari buruzko San Bernardo abadearen Hitzaldietatik
(83,4-6. Hitzaldia: Opera omnia, zistertar edizioa, 2(1958), 300-302)

Maite dudalako dut maite, maitatze hutsagatik dut maite

Maitasuna berez bakarrik da aski, berez bakarrik da atsegingarri eta bera dena delako. Beraren merezimendua eta beraren saria berarekin, maitasunarekin, identifikatzen dira. Maitasunak ez du beste arrazoi baten beharrik, ez du beragandik kanpoko arrazoiren beharrik, ezta inongo probetxuren beharrik ere; beraren fruitua, bera

2021/08/18

San Bernardo abade zistertarra (Zister beneditarren adar bat)

Gaia apur bat girotzeko:1090-1153 bitartean bizi izan zen. 1111n abadia zistertarrera jo zuen, beste lagun batzuekin batean. Handik laster beste zistertar abade-etxe bateko abade egin zuten: Clairvaux abade-etxeko. Elizako problema asko zirela eta, artean Europa ez zen ia Europa guztian ibili zen: bakea eta batasuna helburu eta ikurrin. Bernardo abade izan zen 38 urteetan, Zistertar ordenak 343 abade-etxe eta 900 monje izan

2021/08/15

GALDERA ERABAKITZAILEA (Joan 6,60-69)
Urteko 21. igandea B.- 2021-08-22

Joanen ebanjelioak Jesusen jarraitzaileen arteko krisi handi baten oroitzapena gorde du. Ez dugu daturik, esateko. Soilik esan digu, ikasleei gogor gertatzen zitzaiela Jesusen hitz egiteko modua. Agian, gehiegizkoa iruditzen zaie eskatzen dien atxikimendua. Halako batean, «Jesusen ikasle askok atzera egin zuen eta orduz gero ez ziren ibiltzen harekin».

Lehenengo aldiz sentitu du Jesusek bere hitzek ez dutela nahi bezalako indarrik. Halere, ez du

2021/08/15

Jesus uztea, jarraipena eta saldukeria (Joan 6,60-69)
Urteko 21. igandea B 2021-08-22

Joan den igandean, Andre Mariaren Jasokundea ospatu ez bagenu, bukatuko genuen bizi-ogiaren inguruko eztabaida irakurtzea. Gauza bitxia eta arraroa da, ebanjelariak ez duela kontatu entzuleen azken erreakzioa. Lehenago, bi kasutan, eten diote hitza Jesusi, beren desadostasuna azalduz. Orain ez diote ezer, eztabaidan jarraitzea pena merezi ez balu bezala. Halere, Jesusen ikasleen erreakzioa dakarkigu gaur ebanjelariak: bi jarrera desberdin (batzuek

2021/08/14

Andre Mariaren zeruratzea ABESTIAK 2021-08-15

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena:
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!
Aleluia! Aleluia! / Hilobitik piztu Jauna!

AINTZA (Peña. Bened 88)

Aintza zeruetan Jaungoikoari.
R/.-Aintza, Zuri, Jauna,
ta eskerrak Zuri

Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez, agur, / eskerrak zuri.-R/.

Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita

2021/08/14

Andre Maria Zeruratua 2021-08-15
HOMILIA

Anai-arrebok!

Andre Mariaren zeruratzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Andre Maria, orduaz gero, Kristorekin erabat eta betiko bat eginik bizi da. Halere, Kristo bezala, mundu honetako gure arazoetan partaide bizi da. Ebanjelioak esaten digu, Jainko Aitaren asmoa bere-bere egin zuela Kristok; horregatik zeruko Aitak piztu egin zuela Kristo. Era berean esan behar dugu Mariaz ere: bere Semearen asmoa bere-bere egin duelako, piztu egin du Maria zeruko Aitak

2021/08/13

ANDRE MARIAREN JASOKUNDEA (2021-08-15)

SARRERA

Senideok, Andre Mariaren Jasokundea, zeruratzea, jainkotzea ospatzen dugu. Andre Mariaren piztuera. Zer esan nahi duen? Hauxe: Mariak heriotza garaitu duela, Mariak bere betearen betea lortu duela zeruan, Jesu Kristo bere Semearen antzera. Jainkoak bere baitan hartu du Andre Maria. Jainkoak bete-betean onartu du Maria.
Maria, gorputz eta arima, Jesu Kristoren aintzaren partaide bihurtu du. Bukatu da Mariarentzat bere Semeagandik urrun bizitzea.
Mariak kreatzailea, Jesus alegia, lehenik bere

2021/08/09

MARIAREN EZAUGARRIAK Lukas 1,39-56
Andre Mariaren Jasokundea (2021-08-15)

Mariak Elisabeti egin dion bisita dela medio, Bataiatzailea eta Jesus, jaio aurretik beretik, harremanetan ageri dira Lukasen ebanjelioan. Pasadizoa giro oso berezian dator bildua. Biak, Maria eta Elisabet, ama izango dira. Biek jaso dute deia Jainkoaren egitasmoan lankide izateko. Tartean ez da gizonezkorik. Zakarias mutu gelditu da. Jose modu harrigarrian absente da. Andre biek osatu dute eszena guztia.

Maria Nazaretetik etorri da, eta bera

Page 11 of 218