GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/07/30

Urteko 18. igandea B ABESTIAK 2021-08-01

SARRERA

R/.-Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko egia,
Jesus, betiko bizia.

Jesus, Jainko gizona! / zuri gure bizia;
hartu gure Jaun ona / gu geraden guztia.-R/.

AINTZA

R/.-“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2)

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

R/.- Erruki hutsa dugu Jauna, / errukia ta maitasuna.

Baina goiko hodeiei eragin zien,
eta ortzi-ateak zabaldu zizkien.
Jateko mana eman

2021/07/30

URTEKO 18. IGANDEA B (2021-08-01)

SARRERA

Senideok, duela berrogei eta hiru urteko (1976-08-04) gertakari batekin hasi nahi nuke meza. Argentinako Errioxa probintziako herri pobreetara egin ohi zituen joan-etorrietako batean, hildako bat zeraman talde batekin topo egin zuen Angelelli gotzainak. Egur-lanean ari ziren langile batzuek, nolabait moldatutako hil-ohe batean zeramaten gazte baten gorpua.
Gelditu eta hilkutxarik ez ote zuten galdegin zien gotzainak. Jendeak, lotsaz: «Gotzain jauna, ez dugu dirurik». Hurrengo igandean, homilian esan

2021/07/30

Urteko 18. Igandea B 2021-08-01
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean esan bezala, bost igande hauetan San Joanen ebanjelioko seigarren kapitulua entzungo dugu. Kapitulu horretako ideia edo puntua nagusia zein den? Betiko biziaren bila bizitzea.

Bada Biblia baino lehenagoko idazki bat. Mesopotamian. Gilgamesen Poema da. Erdi historikoa, erdi legendarioa. Gilgames da protagonista. Betiraunean bizitzea du ametsa. Horretarako, abentura luze eta arriskutsu bati ekin dio: hilezkortasunaren landarearen bila hasi da.

Senideok, kristauok badakigu zein den

2021/07/30

Biblia interneten ikusi nahi baduzu, joan nire WEB orri honen oinera, eta sakatu “Interesgarria”, eta han agertuko zaizkizu lotura hauek:

Baionako Elizbarrutia (Meza Lapurd Irratia)
https://live.bible.is/bible/EUSBSS/MAT/1 < Itun Berria "Entzutekoa" bilatzeko era laua>
http://www.biblija.net/biblija.cgi?lang=eu (Elizen Arteko Bblia = EAB)
http://www.amarauna.org/biblia/

2021/07/30

Loiolako Ignazio santua 2021-07-31
HOMILIA

Anai-arrebok:

Poz handiz ospatzen dugu gaur Loiolako Ignazio santuaren jaia. Geure artekoa dugu. Hurbil-hurbilekoa.
Batez ere, Ignaziorengan ikusten ditugun gauza bitxi eta zoragarriek eragiten digute poza eta harridura.
Adibidez eta hasteko, zer iruditzen zaizue Ignazioren ateraldi hau? Iruñean, Gaztelako erregearen gudarostean, nafarren kontra ari da borrokan. Utzi dezagun alde batera kontraesan handi hori alde batera: gipuzkoar bat nafarren kontra! Baina ikus dezagun beste gertaera hau. Nafarrek gogor

2021/07/29

Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2021-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Peñagarikano) (Bened 88)

1.-Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

2.-Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.

3.-R/.- Aintza zuri, Jauna, /

2021/07/29

LOIOLAKO SAN IGNAZIO (2021-07-31)

SARRERA

Senideok, Loiolako Ignazio santuaren eguna ospatzen dugu gaur. Iruñeko zauritik sendatu, Loiolatik irten eta, munduan ibiltari ibili ondoren, Parisen egonkortu zen neurri batean. Han lagun batzuk egin zituen. Tartean Xabierko Frantzisko. Iñigo izena utzirik, Ignazio izena hartu zuen.
Egonkortu esan dugu. Baina urrats bat gehiago egin behar izan zuen Erroman erabat egonkortu arte. Han gauzatu zuen bere bizitzako egintzarik handiena. Jesusen Lagundia sortu zuen.
Mila bostehun eta

2021/07/26

BETIKO BIZI OGIA (Joan 6,24-35)
Urteko 18. igandea –B− 2021-08-01

Zer dela eta jarraitu Jesus aintzat hartzen hogei menderen ondoren? Zer espero dezakegu harengandik? Zer ekarpen egiten ahal digu gure aldi honetako gizon-emakumeei? Gaurko mundu honetako problemak konponduko ote dizkigu? Axola handiko elkarrizketa batez mintzo da Joanen ebanjelioa: Galileako aintzira ondoan Jesusek jendetza handi batekin izandakoaz.

Bezperan otordu harrigarri eta doakoa partekatu dute Jesusekin. Ase arte jan dute ogia. Nolatan utzi hari

2021/07/26

LOIOLAKO IGNAZIO SANTUA (2021-07-31)
Bere kixotetasunez bizi ispilu

Ignazio ameslari handia izan zen. Haren bihotzaren zeruertza itsasoen eta ozeanoen zeruertza baino harago iristen zen. Garai hartan ezagunak zituzten zoko guztietara eraman nahi zuen ebanjelioa.

Ignazio ameslaria zen, konbertitu aurretik jada. Lehenik eta behin, Loiolako bizipenak, artean gaztetxo, urruneko lurraldeak besarkatzeko irudimena eragin zion. Bazituen, bere arbasoen artean, lurraldeak konkistatzera jo zutenak.

Bigarren, Arevalon (Gaztelan), bizitzera hamasei urteko hara joan zelarik, erregearekin jarduten zuen

2021/07/26

ARIMAREN ALDAKUNTZA

Norbaitek nire ondoren etorri nahi badu.

Zoritxarrez asko dira euskaldunak kasik den-dena ezagutzen ez dutenak Loiolako Ignazioz, gure lurralde honetan jaio direnetarik handiena eta unibertsalena den gizonaz.

Eta, halere, zein on egingo ligukeen, gaur ere, iturri horietatik edatera hurbiltzeak. Hori etorri zitzaidan egun hauetan burura «Ignacio de Loyola, solo y a pie» (Loiolako Ignazio, bakarrik eta oinez) liburu ederra irakurtzean, duela bi urte ” J.L. Tellechea Idigorasek erregalu egin ziguna. Zaletasun

Page 13 of 218