San Bernardo abade zistertarra (Zister beneditarren adar bat)

Gaia apur bat girotzeko:1090-1153 bitartean bizi izan zen. 1111n abadia zistertarrera jo zuen, beste lagun batzuekin batean. Handik laster beste zistertar abade-etxe bateko abade egin zuten: Clairvaux abade-etxeko. Elizako problema asko zirela eta, artean Europa ez zen ia Europa guztian ibili zen: bakea eta batasuna helburu eta ikurrin. Bernardo abade izan zen 38 urteetan, Zistertar ordenak 343 abade-etxe eta 900 monje izan zituen alde guztietan sakabanaturik: kultura eta erlijioa zabalduz.

Bernardoren gorazarrea (himnoa)

1.-Lurrak bere kimuak botatzen dituen bezala,
baratze eta soro batek bere hazia hazarazten duen bezala,
horrela dabil Bernardo zuzentasuna haz dadin
eta herriek Jainkoaren aintza kanta dezaten.

2.-Horrela dabil naturak Jauna aintzatu dezan,
natura izan dadin gizakiaren bake eta ongizate,
natura izan dadin gizakiaren egoitza gozo bizi den guztian,
natura izan dadin boteretsuen eta dirudunen amets.

3.-Guztiek dezaten bilatu bakeak dakarren aberastasuna,
guztiek bila dezaten lurrak eragiten duen esperantza
eta gizakiaren bihotzak bizi duen antsia:
Jainkoak emana den lurrak betetzen ahal dituena.

4.-Jainkoak berak bezala, maitatzeagatik maite du Bernardok,
ez beste ezergatik: «Maitatzeagatik maite dut». Maitatze hutsagatik.
Maitasunez nahi dio erantzun bere kreatzaileari:
bere burua maitatuz, natura maitatuz, mundua maitatuz.

5. Eskerrak Jainko Aitari, begirunez,
eskerrak Semeari, anaikor,
eskerrak Espiritu Santuari, berak eman arnasaz,
bete gaitzala laguntzaz, Bernardo bezala,
naturan eta hurkoagan Jainkoa hurbilago ikusten. Amen.

San Bernardoren arrastoan
(Migel Anton Mendizabal) (Doinua: Azken afari ezkeroz Jauna)

1.-Lurrak kimuak bere garaian
botatzen ditun bezala,
eta baratzak hazi ernetan
duen aukera zabala,
modu berean juzka gentzake
Bernardoren eginala
ohartaraziz Jainkoak gugan
duen egizko itzala.

2.-Horrela dabil naturbideetan
aintzatu dezan Jainkoa
gizakiaren ongizatea
bide hortatik bait doa,
bera izanik egoitza eta
bizitoki oparoa
boteretsuak eta aberatsak
hurbiltzeko abaroa.

3.-Izan dezagun bake giroak
dakarren ongizatea,
gure arteko goratzarrea
bizitzeko aterpea,
gizakiaren bihotzak luza
dezala borondatea
horri eskerrak ezagutzeko
lur hauen asebetea.

4.- Jainkoak berak maite duena
Bernardok ere maite du
eta maitatze hutsarengatik
hartu du bere eredu,
kreatzailea izan denari
gau eta egun erregu
geure burua eta mundua
dena maite dezakegu.

5.-Eskerrak berriz Jainko Jaunari,
eskerrak seme anaikor
eta Espiritu Santuari
diogun horrenbeste zor,
Bernardo gisan bete gaitzala
animoso eta jator
hurbilagoan senti gaitezen
larrialdirik badator.
(2020ko abuztuan)