Urteko 21. igandea B ABESTIAK 2021-08-22

SARRERA

Igandean du sortarazia / Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina / munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman / zeruan eta lurrean” (2).

Igandean du Kristok hasia / piztu beharren Bizia.
Zuei bake! Zuekin nago, / munduak mundu dirauino.

“Denek batean eskerrak eman / zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza, aintza, Aleluia!! (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Txasta ezazue ta ikus
zein samur den Jauna.

Zintzoek dei egin zioten eta Jaunak entzun,
estualdi guztitik atera zituen bere eskuz.
Hurbil dute Jauna bihotz urratuek,
salbatzen ditu barrenez atsekabetuak.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zure hitzak, Jauna, / espiritu eta bizi dira;
Zuk dituzu / betiko biziaren hitzak.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut.

SANTU

Santu, Santu, Santua, / diren guztien Jainko Jauna
Hosanna, hosanna, hosanna / zeru goienetan!

Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna, hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!
Bihotz barrenean gorderik zaitut
Nahigabean ere hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna, sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik uzten ez duzu
Poz ta atsekabean dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna, itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!
Naizen oso-osoa zuri damaizut
Zurekin zerura bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna, maite zaitut!

AZKENA

Agur, Jesusen Ama, / birjina maitea,
Agur, itsasoko izar / distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki / pozkidaz betea,
agur, bekatarien / kaia eta estalpea (2).