Loiolako Ignazio Santua ABESTIAK 2021-07-31

SARRERA

Argiaren seme eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu / bihotzean.

AINTZA zeruetan Jaungoikoari (Pe├▒agarikano) (Bened 88)

1.-Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

2.-Eta bakea lurrean Haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako, / gora Zu, bedeinkatua Zu,
gorespen Zuri, ahozpez agur, eskerrak Zuri.

3.-R/.- Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

4.- Jainko Jauna, zeruko Errege, / Jaungoiko Aita guztiahalduna.
Jauna Seme bakar, Jesu Kristo, / Jainko Jauna Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.-

5.-R/. Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

6.-Zuk kentzen duzu munduko bekatua, / Erruki, Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua: / Entzun gure deia.
Aitaren eskuin-aldean jarririk zaude Zu: /Erruki, Jauna.-

2.7.-R/. Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

2.8.-Zu bakarrik Santua, Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa Jesu Kristo,
Espiritu Santuarekin / Jainko Aitaren argitan. Amen.-

2.9.-R. Aintza zuri, Jauna, / ta eskerrak zuri.

SALMOA

R/.- Bai dohatsu, / gau ta+egun Jaunaren legea
hausnartzen duena.

Bai dohatsu, / gaiztoen asmoari / jarraitzen ez zaiona, /
hobendunen bidean / ez dabilena,
lotsagabeen batzarrean / esertzen ez dena.
Ostera, Jaunaren legean / atsegin duena, /
gau ta egun haren legea / hausnartzen duena.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Poztu zaitezte eta alaitu / handia izango-eta zuen saria zeruetan.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Gora Jainkoa 7,26)

Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Zeru-lurrak / beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua, / Jainko Jauna.

JAUNARTZEA

R/.- Dohatsu bihotz garbiak, / ikusiko baitute Jainkoa.

Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako erreinua.
Dohatsu otzan eta eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko.-R/.

Dohatsu / negarretan direnak:
gozotasuna / izango dute Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose direnak:
Ho(r)ien goseak / bere asea / izango du.-R/.

Dohatsu / zintzo bizi direnak:
haiek baitute / barne zoria gozatuko.
Dohatsu / lagun hurko direnak:
atsegin handiz / beti biziko direlako.-R/.

AZKENA IGNAZIO (Bertsio berria)

INAZIO
fededunon argia
ta gure zaindaria
gaur pozik / nahi zaitugu goratu
ta jaso / Jaunari /gure+otoitz ta kantu,
zuregan / baitugu /babes ta eredu
mundu ta / eliza elkartean /
gure kristau-bizitzan.

Santuen bizitzak / lagun izan dituzu
ta bultza dizute / Jesusi jarraiki,
lilura denak / fedez garaiturik, /
aurrera.
Maitasun bideak / urratu dituzu
hezkuntza aukerak
zabaldu mundura.
Inazio hor zaude / leial eta erne
zerbitzu bidean / otoitz sakonean
gogo-jardunean / Jauna goratu nahian;
munduan / guk guztiok /bakea dezagun,
beti izan dezagun.

(Bertsio tradizionala)
INAZIO, / gure patroi handia, /
Jesusen konpainia / fundatu / eta dezu armatu, /
ez da ez / etsairik / jarriko zaizunik
inolaz / aurrean / gaurko egunean,
nahiz betor / Luzifer deabrua / utzirik infernua.
Zure soldaduak / dirade aingeruak,
zure gidaria / da Jesus handia.
Garaitu ditu / zure konpainiak / etsaiak.
Ez dauka fedeak, / ez kristau herriak,
ez dauka beldurrik / inongo aldetik.
Inazio hor dago, / beti ernai dago,
armetan jarria / dauka konpainia,
txispaz armaturik / bandera zabalik,
gau ta egun / guk guztiok / bakea dezagun,
beti gau eta egun.