GAIA

egunean eguneko liturgia
2017/03/03

GARIZUMAKO 1. IGANDEA A 2017-03-05

SARRERA

Senideok, hasia dugu Garizuma, joan den asteazkenetik, hausterre-egunetik. Badugu arriskua aldi hau zer den oker ulertzeko. Ez da triste bizitzeko aldia. Ez da jendearen aurrean triste agertzeko aldia. Kontrako zerbait esan digu Jesusek ebanjelioan: barau egiten baduzu, ez agertu jendeari barau egiten ari zarela; limosna egiten baduzu, ez dezala jakin zure ezker eskuak eskuin eskuak egin duen limosnaren berri; otoitz egiten baduzu, ez otoitz egin

2017/03/02

Garizumako 1. igandea A ABESTIAK (2017-03-05)

SARRERA

Entzun, Jainko, errukiorra,
bekatarion negarra.

Zuri begira
guztion erosle,
negar ta malko
damuturik gaude.
Oroitu, Jauna,
gaituzula maite.

HAUTSA EZARTZEA

R/.- Damu dut Jauna, bihotz guztitik,
zu nahigabetu izana:
ez, ez, gehiago bekaturikan
nire Jaungoiko laztana.

Minaren minez, Jesus maitea,
daukat bihotza leherturik,
Ikusirikan nire bizitza
dena bekatuz beterik.-R/.

Zure oinetan orain naukazu
begi-bihotzak urtutzen,
barru-barruko negar-saminez
barkazioa eskatzen.-R/.

SALMOA

Erruki, Jauna,
Bekatu egin dugu ta.

Erruki zakizkit,Jauna,
duzun maitasun handiaz,
suntsi

2017/02/27

HAUSTERRE EGUNA (2017-03-01)

1.- BIHOTZ-BERRI ZAITEZTE.

Testua: José Enrique de Galarreta.
((Aurkezpena: M. Asun Gutiérrez.))
Euskaraz: D. Amundarain.
((Musika: Mozart, Pianorako Kontzertua 23. zk.a.))

2.-Jesusek esaten zuen:
Ez dizuet eskatzen penitentzia gehiago,
ezta barau eta otoitz gehiago ere,
ezta tenplura etortzea ere opariekin,
ezta gehiagotan garbi zaitezten
edota larunbatez atseden luzeagoa hartzeko.

Eskatzen dizuet:
bihotz berri bat,
ardo berri bat dakart-eta zuentzat,
poza eta onginahia den ardoa.

3.-Eskatzen dizuet:
sinets dezazuen.
Sinetsi Jainkoa etorri datorrela,

2017/02/27

Premiak, beldurra eta handinahia
Garizuma 1 ig A (2017-03-05)

Garizumako lehen igandean, beti, Jesusen tentazioen pasadizoa gogoratu ohi dugu. Kontaerarik zaharrena, Markosena, oso laburra da eta misteriotsua. Mateok eta Lukasek guztiok ezagutzen ditugun hiru tentazio famatuekin osatu dute kontaera; bataioaren pasadizoarekin loturik ageri da; bataiokoan zerutiko aldarri hau entzun zen: «Zu zara ene seme maitea, zugan duk nik atsegin». Nola ulertu du Jesusek Jainkoaren Seme izate hori? Eroso bizi eta garaile

2017/02/27

GURE TENTAZIO HANDIA (Mateo 4,1-11)
Garizumako 1. igandea A (2017-03-05)

«Jesusen tentazioen» kontakizuna ez genuke hartu behar arin-arin. Hor deskribatzen diren tentazioak ez dira ikuspegi moralekoak. Kontakizunak ohartarazten digu geure bizitza hondatu dezakegula, baldin eta Jesusek hartu duen bidetik desbideratzen bagara.

Lehenengo tentazioa joan-etorri erabakitzailekoa da; izan ere, errotik makurtu eta usteldu baitezake gure bizitza. Itxuraz, Jesusi gauza xume eta on bat aurkeztu diote: Jainkoa gosearen zerbitzura jartzea. «Jainkoaren Semea bazara, agindu

2017/02/25

Urteko 8. igandea A (2017-02-26)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Aurreko bi igandeetan, benetako kristau baten jarreraren eta lege-maisuen jarrera legalistaren aldeaz hitz egin zigun ebanjelioak. Esan ziguten: batetik, inor ez hiltzeko esatean, kontua ez dela odolik ez isurtzea bakarrik; bihotzean inor ez hiltzea dela arazoa; bestetik, ez dela aski talio-legea, begia begi truk dioena; baizik eta etsaia ere maitatzea dela arazoa, zeruko Aitak gizon-emakume guztiak maite baititu. Jakina, hau ulertzeko, ekintza eta ekintza aritzea

2017/02/23

URTEKO 8. IGANDEA A 2017-02-26

SARRERA

Senideok, ebanjelioan, gaur ere, Jesusen Mendiko Hitzaldiko pasarte bat entzungo dugu. Aurreko igandean «etsaiak ere maitatu» esan zigun Jesusek. Horren segidan, limosnaz, otoitzaz eta barauaz ari den zatia zetorren; baina zati hori laster hasiko dugun garizumarako utziko dugu. Eta gaurko ebanjelioa Jainkoagan konfiantza izateaz ari zaigu, gure arduren artean hurrenkera edo hierarkia bat jartzeaz; alegia, kontuan izan behar dugu, geure bizitzako gauza guztiak

2017/02/22

Urteko 8. igandea A ABESTIAK 2017-02-26

SARRERA

Bihotz batez elkarturik,
“Zugana, gatoz Jauna!” (2)
Emaguzu zure argi,
grazi (e)ta maitasuna.
Entzun arren Jauna!

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan, bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen
gorespena beti zuri, Aita Jaungoikoa.-R/.

SALMOA

Ez egon, Jauna,
nigandik urrun;
zeurea nauzu,
zatozkit lagun.

Nire barrenak Jainkoagan bakarrik atsedena,
harengandik nire salbamena.
Bera bakarrik dut harkaitz eta salbamen,
nire babes: ez naiteke koloka.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Bizia da Jainkoaren hitza

2017/02/20

Krisialdirako ebanjelioa: larritasunetik konfiantzara
Urteko 8. igandea A (2017-02-26)

Kristau-jarreraren eta lege-maisuen jarrera legalistaren arteko aldea (honen aurreko bi igandeak) azaldu ondoren, beste urrats bat eman du Mendiko Hitzaldiak: erruki-egintzei dagokienez (otoitza, limosna eta baraua) kristauaren eta fariseuaren arteko aldea adieraztera jo du. Liturgiak alde batera utzi du pasarte hau. Orobat utzi du alde batera hitzaldiaren hirugarren zatiaren hasiera, ondasun materialei dagokienez kristauaren eta paganoaren arteko aldea dakarrena.

Esperientzia bikoitzak, Jesus diruagatik

2017/02/20

EZ DIRUAREN IDOLATRIARI (Mateo 6,24-34)
Urteko 8. igandea A (2017-02-26)

Dirua, erabateko idolo bihurtua den hori da Jesusentzat etsairik handiena, Jainkoak duinago, zuzenago eta solidarioago nahi duen mundu honentzat. Hogei mende dira jada, Galileako Profetak salatu zuela: Gizadiak Diruari eskainitako kultua izango duela beti oztoporik handiena, elkar bizitza gizakoiago baterantz jo ahal izateko.

Guztizkoa da Jesusen logika: «Ezin izan zarete Jainkoaren eta Diruaren zerbitzari». Jainkoa ezin izan da errege munduan,

Page 146 of 218