GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/10/13

Urteko 28. Igandea B 2018-10-14

HOMILIA

Anai-arrebok!

Ikusgarria da gaurko ebanjelioko galdera hau: «Zer egin behar dut betiko bizia lortzeko?» Korrika etorri eta gazte aberats batek Jesusi egin dion galdera da.

Jesusek Moisesen legeko manamendu batzuk aipatu dizkio: ez hil, ez egin adulteriorik, ez lapurtu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin iruzurrik tratuan, ohoratu aita eta ama. Eta gazteak erantzun: Gazte-gaztetik bete ditut horiek guztiak.

Jesusek barru on bat ikusi du gazte horrengan, eta maitasunez

2018/10/12

2018/10/12

2018/10/12

URTEKO 28. IGANDEA B (2018-10-14)

SARRERA

Senideok, urteko 28garren igandea ospatzen dugu gaur. Bai lehen irakurgaiak, bai ebanjelioak aukera egin beharra proposatzen digute: giza segurtasuna ala Jainkoagan konfiantza. Aberastasunez ala Jainkoaz fidatu.
Jesusek galdezka etorri zaion gazteari bezala esaten digu: Azkeneraino iritsi nahi baduzu, gauza bat duzu falta. Neure buruari egin beharreko galdera da: Benetan nahi ahal dut azkeneraino iritsi?
Txorakeria da pentsatzea, Jainkoak zerbaiti uko egitea eskatzen digula. Kontua ez da

2018/10/12

2018/10/11

Urteko 28. igandea B ABESTIAK 2018-10-14

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.
• Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.
• Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.
• Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.
• Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza /

2018/10/11

2018/10/11

Salomon, gazte aberatsa eta ikasleak (Markos 10,17-30)

Urteko 28. igandea B 2018-10-14

Igande honetako irakurgaiek hiru jarrera aurkezten dizkigute: Salomonena: jakinduria ipini du urrearen, zilarraren eta harribitxien gainetik; gazte aberatsarena: bere aberastasunak ipini ditu Jesusen gainetik; ikasleena: gauza guztiei egin die uko Jesusi jarraitzeko. Ebanjelioak bi eszena dakartza: lehenengoan, gazte aberatsa eta Jesus dira protagonista; bigarrenean, Jesus eta ikasleak.

Lehen eszena: Gazte aberatsa eta Jesus

Xehetasun bitxiak aipatu ditu, Markosen kontatzeko eraren bereziak. Pertsona

2018/10/08

JESUSEKIN KRISIALDIAN (Markos 10,17-30)

Urteko 28. igandea B 2018-10-14

Bideari ekin aurretik, ezezagun bat hurbildu zaio Jesusi, korrika. Itxuraz, presa du bere arazoa konpontzeko: «Zer behar dut egin betiko bizia heredatzeko?». Ez zaizkio axola bizitza honetako kontuak. Aberatsa da. Dena du konpondua.

Moisesen Legea proposatu dio Jesusek. Gauza bitxia bada ere, ez dizkio oroitarazi hamar aginduak, baizik lagun hurkoaren kontra aritzea eragozten dutenak soilik. Gazte hori gizon ona da, judu-erlijioaren betetzaile fina: «Hori

2018/10/06

Urteko 27. igandea B 2018-10-07

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur, alde batetik, zailtasun berezi bat sentitzen dut hitz egiteko: ezkontza-bizitza! Nor naiz ni gai horretaz hitz egiteko? Bestetik, poza ere sentitzen dut: neure gurasoen ezkontza-bizitza ezagutu eta bizi izan dut; neure gurasoena bezala, beste askorena ere bai, maila apalagoan izan bada ere.

Zailtasunarena ere leundu egiten dit, pentsatzeak, Jesusek dioenaz, eta Hasiera liburuak dioenaz, eta ni baino jantziago diren beste batzuen esperientziaz balia naitekeela.

Lehenik eta behin,

Page 97 of 218