GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/10/23

2018/10/22

BESTE BEGI BATZUEZ IKUSI (Markos 10,46-52)

Urteko 30. igandea B 2018-10-28

Bartimeo itsuaren sendatzea kontatzean, asmo hau izan du Markosek: kristau-elkarteei beren itsutasunetik eta eskastasunetik irten daitezen eskatzea. Horrela bakarrik jarraitu ahal izango diote Jesusi, honen Ebanjelioaren bidetik. Era harrigarrian gaur-gaurkoa da kontakizuna gure egun hauetako Elizarentzat.

«Bide-ertzean eseria dagoen eskale itsua» da Bartimeo. Bere bizitzan gaua bizi du beti. Jesusez hitz egiten entzun du, baina ez du ikusi haren aurpegia. Ezin jarraitu

2018/10/20

Urteko 29. Igandea B 2018-10-21 DOMUND
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgaien muina bi puntu hauek biltzen dute: batetik, ebanjelioan Jesusek dioskunak: «Gizonaren Semea ez da etorri zerbitza dezaten, baizik zerbitzari izatera»; bestetik, ebanjelioan berean datorren honek: «bere bizia ematera guztien ordain», eta lehen irakurgaiko honek: «nire zerbitzariak jende asko egingo du zuzen, beraien krimenak bere gain hartu dituelako».

Beraz, alde batetik, zerbitzari izatera etorri da; bestetik, zerbitzari izanik, asko edo guztiak Jainkoaren begietan zuzen

2018/10/19

URTEKO 29. IGANDEA B (2018-10-21) domund

SARRERA

Senideok, urteko 29garren igandea ospatzen dugu gaur. Isaiasen lehen irakurgaia Jainkoaren zerbitzariaz mintzo zaigu; gaurko ebanjelioko Jesus bera iradokitzen edo sujeritzen digu zerbitzari horrek: zerbitzari hori gizadia zuzen egiteko eta salbatzeko iturburu da.
Ebanjelioa, berriz, bi jarrera kontrajarriz mintzo zaigu: gerora apostolu apal izango diren Santiagok eta Joanek lehen postuak eskatu dizkiote Jesusi; bere burua erabat apaldu eta bere bizia gugatik emateko prest ageri den

2018/10/17

Urteko 29. igandea B ABESTIAK 2018-10-21

SARRERA

Apostoluak mendi gainean / Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren, / Aitarengana igo zen.

R/.- Kristo sartu da zeruetan: / Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan, / dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta / benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira / zeru aldera bazeuden.- R/.

Galilearrak, zertan zaudete / zeru aldera begira?
Berri etorri behar zaizue / gaur

2018/10/17

Garaile ala zerbitzari? (Markos 10,35-45)

Urteko 29. igandea B 2018-10-21

Gaurko honen aurreko igandeetako irakurgaietan ikasleei irakasten ikusi dugu Jesus, gai desberdinen inguruan (haurrak, dibortzioa, aberastasunak etab.). Gaurko honetan bere azken irakaspena eman die Jerusalemera nekaldirako igo aurretik.

Jesusek zer pentsatzen duen

Nekaldia eta piztuera hirugarrenez iragarriz hasi da dena, pasarte hori irakurtzen ez bada ere; halaz guztiz, oinarrizkoa da hori segidakoa ulertu ahal izateko. Jesusek beste behin errepikatu die ikasleei, apaiz nagusiek eta

2018/10/15

2018/10/15

2018/10/15

2018/10/15

ZUEK HORRELAKORIK EZ (Markos 10,35-45)

Urteko 29. Igandea B 2018-10-21

Jerusalemera igoz doazela, hiriburuan espero dion dolorezko zoriaren berri emanez doa Jesus ikasleei. Hauek ez diote ulertzen. Beren artean eztabaidatuz doaz lehen postuen inguruan. Santiago eta Joan, biak lehen orduko ikasleak, Jesusi hurbildu zaizkio, zuzenean eskatzeko, egun batean esertzeko modua egin diezaien «bata bere eskuinean eta bestea bere ezkerrean».

Hatsa erdi galdurik ageri da Jesus: «Ez dakizue zer ari zareten eskatzen». Ematen du,

Page 96 of 218