GAIA

liturgia oro har
2014/12/05

MAGNIFICATen MARIA

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
fededun baten jarrerarik ederrena
abestea eta eskertzea dela
guganaino grazia eginik
iritsi den Jauna, dohain miresgarria.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
Hitzari bihotza ireki eta Bai esatea
Jaunari bidera irtetea dela,
egunero jarraitzen baitu hark deika
arratseko orduan eta egunsentikoan.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
apalen eta behartsuen Jainkoak
bere Semea konprometitu duela
mespretxuaren negarra eta zapalketa
bere haragian sentitzen duten guztien alde.

Andre

2014/12/05

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIA B 2014-12-08

SARRERA

Andre Maria Jesusen ikasle handia da. Gauza jakina da: gizaki batek jainko izan nahi izatea da bekatua; gizakiak benetako Jainkoa baztertu nahi izatea da bekatua: bere jarrera, bere jokabidea, bere biziera direla medio.
Jarrera hori gainditzeko, dohain bereziak eman dizkio Jainkoak Andre Mariari. Azken batean, edozein gizakiri bezala. Graziaz betea da Maria. Eta ondo asko baliatu da Maria dohain horietaz. Bete-betean aitortu

2014/08/21

(Segidako kantu honetan,
antifonaren segidako
bertsoa Interneten
aurkitua, egilearen
izenik gabe)

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-

2014/08/06

LITURGIA

1. «ZARATARIK» EZ

Gure ospakizunetan, bada halako zarata-mota bat «lehen mailakoa» edo egoera gordinekoa dei genezakeena: neguko eztulak, umeen negarrak, karranka egiten duten mikrofonoak edota berandu samar iritsitako zenbait emakumeren takoi-hotsa…

Zarata-genero horren barruan, badira batzuk «ongarritzat» ere har ditzakegunak, bakea elkarri emateko unean sortzen dena adibidez: eliz batzarra, hain serio eta hieratikoa, erlaxatzen denean, banku berean dauden herritarrek elkarri begietara begiratzen diote eta halako sakoneko murmurio bat sortzen da elkarri eskua

Page 6 of 6