GAIA

liturgia oro har
2020/04/01

San Mateok dakarren Nekaldiari iruzkina (Erramu igandea 2020-04-05)

Segidan zer eskaintzen dudan;

Ez da iruzkin deboziozko bat, Joan Sebastian Bach-en San Mateoren araberako Nekaldiaren tankerakoa; hartan, korua eta bakarlariak tartekatuz doaz ebanjelio-testuan beren afektuak eta sentimenduak. Ebanjelioak ez dira idatzi jarrera horrekin, baizik eta egundoko soiltasunez. Nahiz eta gehiegi esatea den Nekaldiaren kontakizunak Jesusen arerio batek idatzia dela ematen duela, ez zaie nabari inoiz ere ebanjelariei sentimentalismoa sustatu edo faboratzeko

2020/03/30

Abiaduraren arriskua bizitzeko modua

Christus vivit agiriaren 277. zenbakian, Frantzisko aita santuak ohartarazi digu, batez ere gazteei, abiadurak eragiten digun zorabio-moduko batez:

«Gaur egun bonbardatzen gaituzten hainbat estimuluren antsiak eta abiadurak barne-isiltasunerako lekurik gabe uzten gaituzte: Jesusen begiratua eta beraren deia entzuteko lekua den hori gabe.
Bitartean, proposapen makilatuak, apainduak, iritsiko zaizkizu, eder eta sakon itxurakoak, baina denborarekin hutsik, akiturik eta bakarrik utziko zaituztenak. Ez dakizula horrelakorik gerta; izan ere, mundu

2020/03/24

KEINUAK
(Badira beste zeinu batzuk ere)

Hau poza, ene Jainko, zu aurkitu izateaz!
Baina zeuk ninduzun aurkitu lehenago.
Urrunetik ninduzun ikusi, niri begira gelditu
eta begi-keinua egin zenidan.

Ikusi nuen zure keinua arbolan, arrosan, txorian,
errekaren xuxurlan.
Baina ez nekien zureak zirela keinuak.
Bigarrenez, hirugarrenez keinu egin zenidan
eta zure adiskideek eman zidaten arte misterioaren berri:
«Beraren zeinu dira, Jesusek erakutsi zigun horiei antzematen».

Ikusi nuen zer zuten arbolek barnean,
zer arrosak,

2020/03/24

ERREGUA
Martxoaren 24: San Oskar Romeroren eguna,
San Salvadorreko artzapezpikua eta martiria.
(Romeroren hitzez eta esaldiez ehundua)

Artzaina, egia zeure herriarekin zenuen aurkitu.
eta martirien podiumetik zara ari oihuka.
Elizaren baitara genuen begiratzen
eta ez genuen eraberritzen.
Ireki genituen leihoak, irten ginen kalera,
besarkatu genuen jende pobretua
eta amore eman zuten Elizaren murruek.
Behartsuek zizkiguten belarriak ireki.
Eta piztu zuten txinparta gure begietan,
ikusteko zer zegoen han aurrean:
miseria kolektiboa, zuzengabekeria

2020/03/17

martes, 17 de marzo de 2020
Otoitz sarea josi daigun

Eguerdiko 12etan parrokiko kanpaiak joko dabe. Ordu horretan, etxean ala lanean egon, bakarrik ala familian, danok egin otoitz bat. Parrokia itxita egonda be, danok bat egin otoitzean. Orma bako eleizea osatzen dogu.

Atzo ” hasi genduan Otoitz sarea josi daigun eta hainbat partehartzaile izan ditu. Hiru sugerentzia jaso doguz:
1.- Zergaitk ez egin danok ordu berean.
2.- Edadeko jende askok ez daiela

2020/03/16

2020/03/16

Espirituzko komunioa
(Raymond Centène jauna, Vannes-ko (Frantzia) apezpikuak moldatua; Dionisiok egokitua):

Jesus Jauna, sinesten dut hor zirela egiaz Eukaristiako sakramentu sainduan. Maite zaitut guztiz gainetik eta arima guztiaz desiratzen zaitut.

«Jainko, ene Jainkoa, zure egarriz daukat arima, zure antsiaz gorputza, lur idor, egarri, urgabe iduria.» (62 salmoa).

Gaur hartu nahi zintuzket Andre Mariaren amodio guztiarekin, sainduen bozkario eta kartsutasunarekin.

Sakramentuz ezin hartu zaitudanaz geroz, zatoz espirituz bederen nire arima sustatzerat.

Garizuma garai honetan, derrigorrezko

2020/03/09

2020/03/09

2020/03/02

GARIZUMA 15 EKINTZA XUME (2020ko otsaila)

Okelaren baraualdi hutsa amaitu da Garizuman.
Ikusi duzue zein ederra den?
Frantzisko Aita Santuak karitatezko 15 ekintza xume proposatzen ditu, Jainkoaren maitasunaren adierazpen zehatz gisa aipatu dituenak:

1. Agurtzea (beti eta edonon)
2. Eskerrak eman* (nahiz eta ez izan “egin beharrik”).
3. Besteei gogorarazi zenbat maite dituzun.
4. Pozez agurtu egunero ikusten dituzun pertsona horiek.
5. Bestearen* historia* entzutea, aurreiritzirik gabe,* maitasunez* baino.
6. Gelditu

Page 3 of 11