Pazkoaldiko 5. igandea C ABESTIAK 2016-04-24

SARRERA

Abestu dezagun denok
misterio handiena;
garaiturik heriotza,
piztu da Jesus Jainkoa.

“Aleluia, aleluia,
Hilobitik piztu Jauna” (bis).

Ekaitzaren ondorean
eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza
Jesus ona berpiztu da.

“Aleluia, aleluia,
Hilobitik piztu Jauna” (bis).

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko
eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna, zure maitasuna
abestuko dut
betiren beti.

Gupidatsua da Jauna
eta errukiorra,
berant haserre
eta guztiz onbera.
Ona da Jauna guztientzat,
errukior berak
egin dituenentzat.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Agindu berri bat ematen dizuet,
dio Jaunak:
Maita ezazue elkar,
nik maite izan zaituztedan bezala.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean / zati asko, bihotzez bat,
Espiritua / bat eman digu Jainkoak:
hargatik gora diogu: R/.-

Erakusten du / hau dela gure bidea,
egin dezagun / batasun eta bakea:
hargatik gora diogu.

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Deituak gaitu, / eta geroztik gabiltza
zabaldu nahiz, /Jesus, zure esperantza:
hargatik gora diogu:

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Deituak gaitu / bere maitasun beroan,
gu haren gorputz / gaiten orain ta zeruan:
hargatik gora diogu.
Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

AZKENA

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!

Zuregandik sortu dena:
Aleluia!
Hilobitik zutitu da:
Aleluia!-R/.

Oi Maria, bozkaria:
Aleluia!
Egiz baita piztu Jauna:
Aleluia!

Zeru-lurren Erregina:
Aleluia! Aleluia!
Piztu zaigu Jesus Jauna:
Aleluia!