GAIA

Lapurdi Irratia
2019/04/01

GARIZUMAKO BOSGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jalgitza berri baten agintza )

Izai profetaren liburutik 43 , 16-21

16 Hunela mintzo da Jauna,
itsasoan bide bat egin zuena, eta bidexka bat ur oldartsuetan ;
17 karro eta zaldi, soldadu eta gudari ahaltsuak
gudurat ereman zituen ;
hara, erori dira , berriz ez jeikitzeko ,
itzali dira, erre, kandela-mitxa bezala.
Hunela mintzo da Jauna:
18 “ Ez oroit iraganean gertatuez, ez gogoan izan lehengoak.
19

2019/03/25

GARIZUMAKO LAUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Lur sainduan sartzea eta Bazkoaren ospatzea )

Josueren liburutik 5 , 10-12

10 Jordan ibaia iragan -eta,
Izraeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua,
eta Bazkoa ospatu zuten hilaren hamalauean,
arratsaldean, Jerikoko zelaian.
11 Bazko-biharamunean, lurraldeko fruituetarik jan zuten :
ogi altxatu gabea eta ogi-buru erreak.
12 Egun hartarik aitzina, mana-erauntsia gelditu zen,
lurraldeko fruituetarik jaten hasi baitziren.
Izraeldarrek ez zuten gehiago manarik izan,
eta urte hartan, Kanaan lurraldeko

2019/03/19

GARIZUMAKO HIRUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jainko Salbatzailea Moisi agertzen zaio )

Jalgitza liburutik 3, 1-8 a .10. 13-15

1 Moisek, bere aitaginarreba Jetro, Madiango apezaren,
ardiak zaintzen zituen.
Behin, basamortuan barna ereman zituen,
eta Horeb, Jainkoaren mendirat heldu zen.
2 Han Jaunaren aingerua agertu zitzaion
sasi artetik ateratzen zen sugar baten erdian.
Moisek behatu zion: sasia sutan zen, eta ez erretzen.
3 Moisek bere baitan egin zuen:
“ Banoa gauza

2019/03/11

GARIZUMAKO BIGARREN IGANDEA

Lehen irakurgaia

( Jainkoak Abrahamekin egin zuen batasuna edo elkargoa )

Hasiera liburutik 15, 5-12. 17-18

Jauna Abrahami mintzatu zitzaion ikuspen batean.
5 Kanpora aterarazi zuen, eta erran zion:
“ Beha zerurat, eta konda izarrak, ahal baduzu.”
Erran zion ere:
“ Horrenbeste izanen dira zure ondokoak.”
6 Abrahamek sinetsi zion Jaunari,
eta Jaunak zuzentzat hartu zuen.
7 Gero erran zion :
“ Ni naiz Jauna, Kaldeako Ur hiritik atera

2019/03/04

GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Izrael herriaren fede aitormena )

Deutoronoma liburutik 26, 4-10

Moisek Izrael herriari erran zion:
Zure lehen fruituak Jaunari eskainiko diozkatzularik,
4 apezak zure eskutik saskia hartu eta
Jaunaren, zure Jainkoaren aldare aitzinean ezarriko du.
5 Orduan Jaunaren, zure Jainkoaren aitzinean erranen duzu :
“ Nere aita harat-hunat zabilan aramearra zen.
Egiptorat jautsirik, etorkin gisa bizi izan zen han
lagun bakar batzuekin.
Egipton herri handi egin zen

2019/02/25

HAUSTE EGUNA

Lehen irakurgaia

( Penitentziarako deia )

Joel profetaren liburutik 2, 12-18

12 Huna zer dion Jaunak:
Zuen bihotz guziaz itzul eneganat, barur, nigar eta auhenetan.
13 Urra zuen bihotzak, eta ez soinekoak,
itzul zuen Jaunarenganat, zuen Jainkoarenganat,
bihozbera eta urrikaltsua baita,
nekez hasarretzen eta maitasun handikoa,
bere mehatxuez damutzen dena.
14 Nork daki, ez ote den itzuliko, gaztiguari uko eginik,
bere benedizionez zuen betetzeko,
oparia eskain diezozuen Jaunari, zuen Jainkoari.
15

2019/02/25

URTEKO ZORTZIGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Gizonaren eleak agertzen bera nolakoa den )

Zirak zuhurraren liburutik 27, 4-7

4 Bahea higitzen denean, hondarrak gelditzen dira;
Halaber, gizon baten itzalak bere solasaldietan agertzen dira.
5 Labeak frogatzen ditu eltzegilearen untziak;
gizonaren balioa haren solasetarik jujatzen da.
6 Fruituak erakusten du nola landua den arbola;
halaber hitzak gizonaren pentsamoldea.
7 Ez nehor gorets, hitz egiten entzun baino lehen,
hor baita haren jujatzeko bidea.

Salmoa 91

2019/02/25

Iparraldeko anai-arrebek testigantza ederra kristau-ikasbideaz eta naturaz. DIONISIO

Katixima haurren elgarretaratzea Angelun : naturaren aberastasuna.

2019. otsailaren 18an, Angeluko seroren etxean elgarretaratu dira Euskal Herrian barna katixima euskaraz egiten duten haur batzu : haurrak berak 70 ziren goiti beheiti, eta beren burraso, aitatxi amatxi, katixima egile eta apezekin 100 bat.

Aurten hautatua ginuen gaia : « Naturaren aberastasuna ». Bi arrazoinen gatik : lehenik mundua ohartzen ari baita gizona biziko dela natura bizitzerat

2019/02/18

URTEKO ZAZPIGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Dabidek ez du mendekiorik nahi )

Zamuelen lehen liburutik 26, 2. 7-9. 12-13. 22-23

2 Zaul erregea abiatu zen, hiru mila gizon hautuzko berekin zituela,
Dabiden bila Zif basamortuan.
7 Dabid eta Abixai, haren laguna, gauaz heldu ziren
Zaulen soldado taldea zagon lekurat;
Zaul lo aurkitu zuten kanpalekuaren erdian etzana,
lantza lurrean sartua buru ondoan;
Abner eta gudariak erregearen inguruan zauden lo.
8 Orduan Abixaik erran

2019/02/11

URTEKO SEIGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Lege zaharreko madarizione eta benedizioneak )

Jeremi profetaren liburutik 17, 5-8

5 Hunela mintzo da Jauna:
Madarikatua konfiantza gizakiaren baitan duen gizona,
giza indar hutsean oinarritzen dena
eta bihotza Jaunarenganik urruntzen duena.
6 Basamortuko zuhaixka iduriko du,
ez du ikusiko deus onik heldu.
Basamortuko bazter idorretan egonen da,
lur gazi, bizi ezinean.
7 Benedikatua konfiantza Jauna baitan duena,
bere esperantza Jauna duena.
8 Ur bazterrean landatu

Page 13 of 38