Urteko 30. igandea C ABESTIAK 2016-10-23

SARRERA Zure erreinua oihukatzen dugu Jauna (Bened 508)

R/.-Zure erreinua oihukatzen dugu, Jauna,
zure erreinua, zure erreinua, Jauna.

Zuzentasun (e)ta / bakearen erreinu,
bizitza eta egiaren erreinu. R/.

Maitasun eta / graziaren erreinu.
gu guztiongan bizirik den erreinu.-R/.

Munduko ez, ta / munduan den erreinu,
indarra-bide iristen den erreinu.-R/.

Kristorengandik / sorturiko erreinu,
eta amairik inoiz ez duen erreinu.-R/.

AINTZA

Aintza zeruan” (3)
Jaunari,
eta bakea
eta bakea
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Txasta ezazue
ta ikus
zein samur den Jauna.

Bedeinka dezadan
Aldi oro Jauna,
Nire ahoan beti
haren gorespena.
Gailendu bekit
bihotza Jaunarekin,
poztu bitez apalak
hori entzutearekin.

Txasta ezazue
ta ikus
zein samur den Jauna.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.
Jainkoa
mundua berekin
adiskidetzen ari zen Kristogan,
eta guri eman zigun
adiskidetzearen hitza.
Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, Jauna, sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Zu zara Jainko salbatzaile(Eskerrak zuri Jauna) (OLD 456. or.)

Zu zara Jainko salbatzailea,
argi dagigun argia;
gure oinarri zaren harkaitza
aterpe babesgarria.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Pozik gabilzke ur ateratzen
biziaren iturritik.
horrek indarrak baitu gizona
berpizten hilen artetik.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Orduan dugu denok esango:
«Jo Jaunari kantu hotsa!
Handia baitu bere izena,
neurrigabekoa bihotza»,

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

Gorets beza lur osoak Jauna,
kanta harek egin Lana.
Bai harrigarri dela herrian
salbatzaile dugun Jauna. R/.

R/. Eskerrak zuri, Jauna, eskerrak zuri.

AZKENA

Zeru eta munduak
zurekin pozturik
Kanta-kantari daude
bihotzak suturik

Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, guztiz garbia.