Urteko 29. igandea B ABESTIAK 2015-10-18

SARRERA

Apostoluak mendi gainean
Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren,
Aitarengana igo zen.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta
benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira
zeru aldera bazeuden.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

Galilearrak, zertan zaudete
zeru aldera begira?
Berri etorri behar zaizue
gaur igoa den antzera.

Kristo sartu da zeruetan:
Gauden kantuz: bat,
poz handitan, Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan,
dagoen argira bildu gaitzan.

AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

R/.-Aintza zeruetan Jainkoari, bakea lurrean gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua Zu, eskerrak zuri.- R/.

2.-Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, gorespen zuri.- R/.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua, erruki, Jauna.- R/..

4.- Zu bakarrik Santua, Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin, Jainko Aitaren argitan. R/.

SALMOA Mintzo eta Kantu 2015 B urtea 10/52

Gure artera
betor, Jauna,
zure betiko
bihotz ona.

Zuzena da Jaunaren Hitza,
leiala hark egin duen guztia.
Zuzen eta bidezko, dena du maite,
haren graziaz lurra dago bete.

Gure artera
betor, Jauna,
zure betiko
bihotz ona.

ALELUIA Mintzo eta Kantu 2015 B urtea 10/53

Aleluia, aleluia, aleluia.

Gizonaren Semea
besteak zerbitzatzera
etorri da,
eta bere bizia
askoren erospen-sari
ematera

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut
Nahigabean ere
hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
Birjina maitea,
agur, itsasoko izar
distiratzailea;
agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
“agur, bekatarien
kaia eta estalpea” (2).