Urteko 29. igandea A ABESTIAK 2020-10-18

SARRERA

Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.

Gure bihotz barruan, / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betia.-R.

AINTZA

Aintza zeruan, / aintza zeruan, / aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari
eta bakea, / eta bakea, / lurrean gizonari.

SALMOA

Zoazte mundu guztira, / eta hots egin berri ona.

Goretsazue Jauna, atzerri guztiak, / goraipa ezazue, herri guztiak.-R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia. aleluia.

Izar argiak bezala / agertu behar duzue munduan,
biziaren zentzua emanez.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Bened 43. or.)

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna,
zeru-lurrak beterik / dauzka zure distirak! / Hosanna, zeru goienetan

Bedeinkatua Jaunaren / izenean datorrena. / Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA (Gora Jainkoa-7, 205. or.)

● Goresten eta bedeinkatzen zaitugu, Jainko Aita,
zure Seme Jesu Kristoren bitartez,
Espiritu Santuaren batasunean.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zugandik hartu ditugun gauza on guztiengatik
eta gizakiari Espiritua dohain eman diozulako.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Lurra emankor egiten duten eguzki eta urarengatik,
eta gizakiaren lanak sortu dituen tresna eta aurrerapen guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Lurpean sartu eta ernetzen den haziarengatik
eta gizon-emakumeen lanaren
emaitza guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

●Gure familietako maitasunarengatik
eta giza bizitzako lagunarte
eta solidaritate-ezaugarri guztiengatik
V/.Eskerrak zuri, Aita ona.
R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zure Seme Jesu Kristoren irudiaren arabera,
gu zure antzeko nahi gaituzulako:
santu, on-on eta errukitsu,
eta hori lortzeko ematen dizkiguzun grazia guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona. / R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zure Seme Jesu Kristo gurutziltzatu eta berpiztuarengan, gure atsekabe eta pozaldiek,
gure ezbehar eta garaipenek,
argi berria hartzen dute.
Salbamen-misterio horren ondorio pozgarri guztiengatik.
V/.Eskerrak zuri, Aita ona. / R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

● Zure Seme Jesu Kristoren salbamenari esker,
izadi osoa erdiminetan dago zeru berriak eta lur berria itxaroten.
Zure dohain dugun biziaren itxaropenak
guregan eta munduan eragiten dituen
giza aurrerabide eta maitasun-egintza guztiengatik
V/.Eskerrak zuri, Aita ona. / R/.Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.

AZKENA

Zeru eta munduak / zurekin pozturik,
kanta-kantari daude / bihotzak suturik.
Agur, agur, agur Maria, / Agur, agur, guztiz garbia.