JAINKOARI HUTS EGITEKO ARRISKUA Mateo 21,33-43

Urteko 27. igandea A 2020-10-04

«Mahastiko langile eraileen» parabola biziki gogorra da, eta kristauok nekez uste izan dezakegu gurekin zerikusirik duen oharpen honek, Jesusek bere garaiko gidari erlijiosoei zuzendu zien honek.

Kontaera nekazari batzuez mintzo da, nagusiak bere mahastia lantzeko zeregina eman die. Alabaina, mahatsa biltzeko garaia iritsi denean, gauza harrigarri eta ezusteko bat gertatu da. Nekazariek uko egin diote uzta nagusiaren esku jartzeari. Eta nagusiak ez du jasoko hartaraino espero izan duen fruitua.

Sinestezina da nekazarien ausardia. Bata bestearen ondoren, erail egin dituzte nagusiak fruitua jasotzera bidali dizkien zerbitzariak. Are gehiago. Bere semea bera bidali dienean, «mahastiaz kanpo» bota dute hura eta erail, guztiaren jabe bakar beraiek gelditzeko.

Zer egin diezaieke mahasti-jabeak nekazari horiei? Gidari erlijiosoak urduri egon dira parabola entzuten, eta ondorio izugarri hau atera dute: erailko ditu eta beste nekazari batzuen esku ipiniko mahastia, «bere garaian fruitua eman diezaioten». Berak ari dira beren burua gaitzesten. Aurpegira bota die Jesusek: «Horregatik diotsuet: Jainkoaren erreinua zuei kendu eta fruiturik emango duen beste herri baten eskuko jarriko da».

«Jainkoaren mahastian» ez da lekurik fruiturik ematen ez dutenentzat. Jesusek iragarri eta sustatzen duen Jainkoaren erreinuaren egitasmoan ezin jarraitu dute lekua betetzen duingabe diren «nekazariek», beraren Semearen jauntasuna aintzat hartzen ez dutenek, beren burua Jainkoaren herriaren jabe, jaun eta nagusitzat ematen dutelako. Halakoen ordez «fruiturik emango duen herri bat» aukeratuko dute.

Batzuetan uste izan dugu, hain mehatxagarri den parabola honek balio duela Itun Zaharreko herriarentzat, baina ez guretzat, Elkargo Berriko herri garenontzat; izan ere, esan ohi dugu, guk jadanik bermea dugula Kristo geurekin izango dela betiko.

Oker-uste bat da. Parabola gutaz ere ari da. Jainkoak ez du zertan bedeinkatu kristautasun agor bat, espero zuen fruiturik ematen ez diot bat. Ez du zertan bat egin gure inkoherentziekin, gure desbideratzeekin eta leialtasun eskasarekin. Jainkoak nahi duena da orain ere, beraren mahastiko langile duingabeen ordez beste herri bat hartzea, Jainkoaren erreinuaren dinako diren fruituak emango dituen bat.

Jose Antonio Pagola