Urteko 22. irakurgaia A ABESTIAK 2017-09-03

SARRERA

R/. Bat denon Jauna,
bat sinesmena,
bataio bakar bat,
ta bat Jainko ta Aita.

1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.

AINTZA

Aintza zeruan,
aintza zeruan,
aintza zeruan Jaunari,
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari
eta bakea,
eta bakea,
lurrean gizonari.

SALMOA

Zure egarriz,
daukat gogoa,
Jauna,
ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa,
zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur gabe irudia.- R/

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia!

Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak
argitu bitza gure bihotzeko begiak,
horrela jakin dezagun
nolakoa den haren deiaren itxaropena.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean
zati asko, bihotzez bat,
Espiritua bat
eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Erakusten du
hau dela gure bidea,
egin dezagun
batasun eta bakea.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Deituak gaitu,
eta geroztik gabiltza
zabaldu nahi(e)z,
Jesus, zure esperantza.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
bataio bera, bera Jainkoa,
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Deituak gaitu
bere maitasun beroan,
gu haren gorputz
gaiten orain (e)ta zeruan.
Hargatik, gora diogu…

AZKENA

Jainkoaren Ama, Ama guztiz ona,
“zaitugu maite beti, beti” (2).

Gure esker gaiztoek
zure bihotza / dute erdiratzen samurra baita.
Gutaz izan (e)zazu
beti errukia, beti, beti.