Urteko 11. igandea C ABESTIAK 2016-06-12

SARRERA

Igandean du sortarazia,
Jaun zerukoak argia.
Igandean du maitez egina
Munduko lehen eguna.

“Denek batean eskerrak eman,
zeruan eta lurrean” (2).

AINTZA

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza,
Jainko berak eman digun
Maitasunaren Hitza
betetzen gabiltza.

“Aintza, aintza, aleluia” (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Zure egarriz
daukak gogoa,
Jauna,
ene Jainkoa.

Jainko, neure Jainko zaitut,
goizetik bilatzen zaitut,
zure egarriz daukat gogoa,
zure irrikaz haragia,
lur idor, egarri, ur gabe irudia.

Zure egarriz
daukak gogoa,
Jauna,
ene Jainkoa.

ALELUIA

Aleluia, aleluia.

“Nire ardiek aditzen dute
nire mintzoa
-dio Jaunak-;
Nik ezagutzen ditut
eta haiek ondotik datozkit”.

Aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna, sinesten dut,
indartu zuk
nire sinesmena.

SANTU

Santu, santu, santua
diren guztien Jainko Jauna.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

Bedeinkatua jaunaren
izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
hosanna zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa
Jaunen Jauna, guztien Aita.

Erakusten du
hau dela gure bidea;
egin dezagun batasun eta bakea.
Hargatik, gora diogu: Kristorekin…

AZKENA

Agur Jainkoaren
Ama maite ederra,
“zeruko atea,
itsasoko izarra” (2).