Santu Guztien Eguna ABESTIAK 2015-11-01

SARRERA

Argiaren jende eta
egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok
Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak
gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea
sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak
argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak,
ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun,
Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako
utzi zuen ondarea.

AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu,
bedeinkatua Zu,
eskerrak zuri.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

2.-Jainko Jauna,
zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna,
gorespen zuri.
Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna,
Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu
munduko bekatua,
erruki, Jauna.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

4.- Zu bakarrik
Santua,
Jesu Kristo.
Espiritu Santuarekin,
Jainko Aitaren argitan.

Aintza zeruetan
Jainkoari,
bakea lurrean
gizonari.

SALMOA

Kanta Jaunari jai honetan,
santu guztien ohoretan.

Jaunarena da lurra,
eta lurra betetzen dutenak,
lurbira eta bertan bizi direnak.
Hark eman dizkio itsasoak oinarri,
eta ibaiak sendogarri.-R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zatozte nigana,
nekatuok, lanpetuok;
eta Nik arinduko zaituztet
─dio Jaunak─.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, JAUNA,
sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena.
Santua, santu, santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Jauna gure Jainkoa, //
bedeinkatua zu!
Zeru-lurren egile, //
bedeinkatua zu!
Guztien salbatzaile, //
bedeinkatua zu!
Gure jabe zara ta, //
bedeinkatua zu! (2)

Jesus, Jainko Semea, //
bedeinkatua zu!
Guregatik hil zara, //
bedeinkatua zu!
Aitak piztu zaitu ta, //
bedeinkatua zu!
Gure artean zaude, //
bedeinkatua zu!

Espiritu Santua, //
bedeinkatua zu!
Bizian bizigarri, //
bedeinkatua zu!
Poz-emaile bikaina, //
bedeinkatua zu!
Malkoetan pozgarri, //
bedeinkatua zu!

AZKENA

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Zuk sortu ta salbatu
gaituzu, bai, denok;
zuganatu gaitzazu
zureak garenok.

Eskerrak bihotzetik,
Aita Jaungoikoa.

Maitasun, bake, egi,
zuzentasun, irri,
gugan sortu dituzu.
Esker onak zuri.