Jesusen Bataioa B ABESTIAK (2015-01-11)

SARRERA

Kristorekin guk fede bera,
Bataio bera, bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean zati asko,
bihotzez bat, Espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik, gora diogu…

BATAIOA BERRITZEA (Meza Abestiak Jaunaren deia 55. or.)

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jauna da nire
Jaungoiko eta
salbatzaile,
lasai nago ni,
beldur gabe.

Hartuko dugu ura pozik
osasunaren iturritik.

Jainkoa baita
nire indarra
(e)ta kemena;
bera, salbatu
ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari,
eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA (Mintzo eta Kantu 2014 Eguberrialdia B 2/59)

Jauna da gure
Salbatzailea,
gure indarra
eta bakea.

Eman Jaunari,
jainkozko gizakiok,
eman ospe eta
aintza Jainkoari.
Eman ospe Jaunari,
haren izen ederrari;
goretsi Jauna
apaindura ederrez.

Jauna da gure
Salbatzailea,
gure indarra
eta bakea.

ALELUIA(Mintzo eta Kantu 2014 Eguberrialdia B 2/60)

Aleluia, aleluia, aleluia.

Zerua urratu eta Aitaren ahotsa zen entzun:
“Hau da nire Semea, nire maitea. Entzun berari”.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak
beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.
Bedeinkatua
Jaunarengandik
datorrena.
Santu, santu, santua,
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik

JAUNARTZEA Aita Jaungoikoak deitzen gaitu
(Jaunartzeko)
(Beneditarrak 632. or.)

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu.
Bera da gaixoen janari.
Beragan dugu bai guk aurkitzen
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrik
gaurtik behin ere gure+artean.

Jauna begira beti daukagu,
eskuak zabaldurikan.
Beraren bidetik joan behar dugu
ta+eseri beraren mahaiean.

AZKENA

Agur, Jesusen Ama,
birjina maitea,
Agur, itsasoko izar
distiratzailea.
Agur, zeruko eguzki
pozkidaz betea,
agur, bekatarien
kaia eta estalpea (2).