AZKENERAINO
MAITE GINTUEN

Ars-eko Apaizaren Homiliaren zati bat, Ostegun Santu batean.
Iturria: http://elcuravianney.com/homilia-del-jueves-santo/

1.-Aurki ote genezake geure erlijioan une ederragorik, inguruabar zoriontsuagorik, Jesu Kristok aldareetako sakramentu adoragarria eratu zuen hura baino?

2.-Jakinik, oso ondo, hurbil zuela Aitagana itzultzeko unea; ezin eutsi izan zion gu lurrean bakarrik uzteari eta gu galtzeko lehiatsu dabilen hainbat arerioaren artean bakarrik uzteari.
Bai. Jesu Kristok, maitasun-sakramentu hau eratu aurretik, oso ondo zekien zenbat mespretxu eta profanazio jasan beharko zituen; baina ez zion ezerk ere atzera eragin;

3.- beraren bila gabiltzan guztietan bera aurkitzeko zori ona izan dezagun nahi du; horrela, sakramentu honen bidez, gau eta egun gure artean gelditzera konprometitu da, eta beragan Jainko Salbatzaile bat aurkituko dugu, egunero Aitari bere burua eskaintzen diona guregatik.
Oi, herri zoriontsua!, zein jabetu da inoiz ere zuk eskaintzen diozun altxorraz?

4.-Oi, hau zoriona!, sorkari batek Jainkoa hartu!, janaritzat hartu!; hartaz ase arte!
Oi, maitasun mugagabea, egundokoa, ezin ulertua!
Eta, esan, kristaua gai dela hau pentsatzeko eta buruan erabiltzeko, maitasunez hil gabe, bere duintasun-gabeziaren aurrean izuz hil gabe!

5.- Hau maitasuna, hau karitatea Jesu Kristo gure Jaunarena: hilko zuten bezpera aukeratu baitzuen sakramentu hau eratzeko, gure artean gelditzeko bidea izango zuena, gure Aita izateko, gure Kontsolatzailea eta gure zorion betea izateko bidea!

6.-Zoriontsuago gara gu beraren bizitza hilkorrean bizi ziren haiek baino: bera ez zegoen orduan leku jakin batean, alde batetik bestera ibili beharra izaten zuten bera ikusteko;

7.-gaur munduko txoko guztietan aurkitzen dugu bera, eta zorion hau munduaren azkena arte egia izango dela agindu digu.
Hau maitasun miresgarria Jainkoarena bere sorkariekiko!

8.-Ez, ezerk ez du geldiaraziko, arazoa bere maitasunaren handia agertzea denean.

9.- Guretzat hain zoragarria izan zen une hartan, Jerusalem osoa zebilen asaldaturik, jendaila haserre-bizi zegoen, guztiak zebiltza hura nola galduko;

10.-guztiek nahi zuten isuri zedin haren odol adoragarria –eta une hori da− zeinetan berak prestatzen baitie, guri bezalaxe, bere maitasunaren frogarik esanguratsuena.

11.-Jendea, beraren aurka, konplotik ilunena ari da asmatzen; bera, berriz, preziatuena duen hura, bere burua alegia, nola erregalatuko ari da.
Jendeak ez du buruan gurutze iraingarri bat altxatzea besterik, bera hartan hiltzeko; berak, berriz, ez du buruan aldare bat eraikitzea besterik, hartan berak bere burua eskaintzeko, egunero, gurekiko maitasunez.

12.-Beraren odola isurtzeko modua prestatzen ari da jendea; Jesu Kristok, berriz, odol hura bera guretzat hilezkortasunaren edari izan dadin nahi du, gure arimaren kontsolamendu eta zoriontasun izan dadin.

13.-Bai; benetan esan dezakegu, bere maitasunaren altxor guztia agortzeraino maite gaituela Jesu Kristok, bere jakinduriak eta bere ahalmenak inspiratu dioten lekuraino sakrifikatuz.

14.- Lk 22,19: Ogia hartu eta, eskerrak emanik, zatitu eta eman zien, esanez: «Hau nire gorputza da, zuentzat emana; egizue hau nire oroigarri». Era berean, afalondoren, koparekin ere, esanez: «Kopa hau da Itun Berria nire odolaz, zuentzat eskainiaz» (Lukas 22,19-20).

15.- Mt 26,26: Jaten ari zirela, ogia hartu, bedeinkazioa esan, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartu eta jan ezazue, hau nire Gorputza da».

16.- Mt 26,27: Gero kopa bat hartu, eskerrak eman eta eman zien, esanez: «Edan ezazu honetatik, hau nire odola da-eta, Itunaren odola, askorentzat isuria bekatuak barkatzeko» (Mateo 26,26-28) (Baita beste hauek ere: Marcos 14,22-25; 1 Koriontoarrei 11,23-25).